82. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta zergak 2019rako

Ultzamako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak egin eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2019rako. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzetako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta osorik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatuari jarraikiz.

ZERGAK

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,17.

Eraikuntzak, Instalazioak eta Obrak: %3,5.

Ekonomia jarduerak: 1,1 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak sortzapenaren unean, sortzealdiaren arabera kalkulatuak:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,56

19 urte

0,43

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte.

0,06

5 eta 15 urte bitarte

0,20

4 urte

0,28

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urte 1 edo hortik behera

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %13.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga-tasa, lehen urterako: %0,12.

–Karga-tasa, bigarren urterako: 0,60.

–Karga tasa, hirugarren urterako eta hurrengoetarako: 1,20.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

1.–ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFAK

5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izango ditu:

1.–Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak.

  • DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,10 euro.
  • DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko, koloretan: 0,30 euro.
  • DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko: 0,15 euro.
  • DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko, koloretan: 0,45 euro.
  • DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,20 euro.
  • DIN A-3 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,30 euro.
  • Artxiboko agirien fotokopiak: 4 euro.

b) Agiriak konpultsatzea.

  • Konpultsa bakoitza: 1,00 euro.
  • 2 eta 20 arteko konpultsa kopurua, bakoitzeko: 0,60 euro.
  • 21 konpultsa baino gehiago, bakoitzeko: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.

d) Faxak bidaltzea.

  • DIN A-4 tamainako orria: 0,15 euro.
  • DIN A-3 tamainako orria: 0,20 euro.

e) Plastifikatzea.

  • DIN A-4 tamainako orria: 0,50 euro.

f) Koadernatzea.

  • DIN A-4 tamainako orria: 10 euro.

2.–Ziurtagiriak.

  • Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.
  • Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4 euro.
  • Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 15 euro.

3.–Arma txartelen tramitazioa.

  • Arma txartel batengatik: 5,20 euro.
  • 4 arma txartelengatik: 10,40 euro.
  • 5 arma txartelengatik: 12,40 euro.

4.–Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5.–Ahalmenak askiestea.

  • Askieste bakoitza: 6,25 euro.

6.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

  • Ordenantzak, ale bakoitza: 11 euro.
  • Aurrekontuak, ale bakoitza: 11 euro.

7.–Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 11 euro.

8.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea (Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik): 1,5 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

2.–ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTE ALDERA KONTROLATU BEHARREKO JARDUERA SAILKATUETARAKO ETA JARDUERA KALTEGABEETARAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

Lehen epigrafea.

Jarduera-lizentzia eta jarduera-lizentziaren berrikuspena.

Jarduera sailkaturako lizentzia bakoitza: 624 euro.

Jarduera kaltegaberako lizentzia bakoitza: 208 euro.

Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa ez-funtsezko bakoitza: 200 euro.

Bigarren epigrafea.

Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

Irekitzeko lizentzia bakoitza. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren % 70 ordaindu beharko da; 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez.

Hirugarren epigrafea.

Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondotik, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera handitu, berriz kalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.

A) Jarduera handitzeagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren % 70 ordaindu beharko da; 260 euro gutxienez eta 748,80 euro gehienez.

B) Berriz kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 260 euro.

C) Titulartasuna aldatzeagatik eta negozioa laga edo eskualdatzeagatik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko kuotaren % 70 ordainduko da; 260 euro gutxienez eta 748,80 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 260 euro ordainduko baitira.

Laugarren epigrafea.

Aipatu baimenen tasa guztiendako arauak:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada, interesdunen kargura izango da.

–Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da jarduera, irekitzea, titulartasun aldaketa etab. azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

–Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren % 50 ordainduko da.

3.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFAK

–Tarifa merkatzeko, minusbaliotasuna Udaletxean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (ziurtagiriak, txostenak...).

–Beherapenei dagokienez, familia unitateko lehen graduko kideei aplikatuko zaizkie, eta hori Udaletxean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (familia liburua, bizikidetza agiria antzinatasuna adierazten duena). Lehenbizi zaharrenak ordainduko du eta ondotik deskontua aplikatuko zaie familia unitateko gainerako kideei.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da erroldatua egotea, 6 hilabete lehenagotik gutxienez.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da denboraldiaren bukaeran izango diren urteak.

1.–Instalazio guztiak erabiltzeko abonamendua: 62,40 euro/urtea.

Deskontuak:

  • Familiako bigarren kideagatik: %10.
  • Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

2.–Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeak.

a) Denboraldiko abonamendua (erroldatuak):

  • 5 urte bitarte: doan.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte): 31,20 euro.
  • Helduak: 46,80 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutenak: 20,80 euro.

Denboraldiko abonamendua (erroldatu gabeak):

  • 5 urte bitarte: doan.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte): 40,00 euro.
  • Helduak: 60,00 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutenak: 30,00 euro.

–Deskontuak:

  • Familiako bigarren kideagatik: %10.
  • Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

–Honako deskontu hauek Ultzamako udal igerilekuetako bazkideei ere aplikatzen ahalko zaizkie.

b) Eguneko sarrerak.

–Erroldatuak:

  • 5 urte bitarte: doan.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte).
  • Arrunta: 5,20 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 3 euro.
  • Helduak:
  • Arrunta: 7,30 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko minusbaliotasuna * edo handiagoa dutenak:
  • Arrunta: 5,20 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 3 euro.

–Erroldatu gabeak:

  • 5 urte bitarte: doan.
  • Haurrak (5 eta 16 urte bitarte).
  • Arrunta: 6,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4 euro.
  • Helduak:
  • Arrunta: 9,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 5,50 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko minusbaliotasuna * edo handiagoa dutenak:
  • Arrunta: 6,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aurrera): 4 euro.

3.–Igeriketa ikastaroak.

–Erroldatuak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik gora): 40,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 35,00 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 25,00 euro/laguna/ikastaroa.

–Erroldatu gabeak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik gora): 60,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 52,50 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 37,50 euro/laguna/ikastaroa.

4.–Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 46,80 euro.

  • %50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.

b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,80 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 20,80 euro.

5.–Pilotalekua.

a) Abonatuak:

  • Argia, ordubete: 5,50 euro.

b) Abonatu gabeak:

  • Kantxa, argiarekin, ordubete: 16,50 euro.
  • Kantxa, argirik gabe, ordubete: 11,00 euro.

c) Abonatuak abonatu gabeekin:

  • Kantxa, argiarekin, ordubete: 14,30 euro.
  • Kantxa, argirik gabe, ordubete: 8,80 euro.

d) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

  • Kantxa, argiarekin, ordubete: 19,80 euro.
  • Kantxa, argirik gabe, ordubete: 16,50 euro.

6 lagunetik gora taldetzat hartuko da.

e) Kirola ez beste jarduerak eta ikuskizunak:

  • Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 100,00 euro.
  • Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 50,00 euro.

f) Gaua pasatzea:

  • 20 pertsona arteko taldeak: 80,00 euro/gaua.
  • 20 lagunetik gorako taldeak: 150,00 euro/gaua.
  • Ongintza arloko elkarteak edo irabazi asmorik gabekoak, udal interesekotzat jotzen direnak: 0,0 euro/gaua.

6.–Kiroldegia, taldeentzat.

  • Alokairua, ordubete: 27,50 euro.
  • Argiztapena: ordubete: 5,50 euro.

50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.

  • Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 22,00 euro.
  • Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 18,70 euro.

–Kirola ez beste jarduerak eta ikuskizunak:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.320,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 330,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 330,0 euro/eguna.

Oharra: 600,00 euroko bermea eskatuko da.

7.–Kirol instalazioetarako txartelaren kopia: 20 euro.

8.–Udal karpa alokatzeagatik:

  • 721 euro (gehi dagokion BEZa), karparen %100 alokatzeagatik (karpa osoa).
  • 655,50 euro (gehi dagokion BEZa) karparen 3/4 alokatzeagatik.
  • 590 euro (gehi dagokion BEZa) karparen 1/2 alokatzeagatik.

Ohar orokorrak:

Entitate errentariak gutxienez ere lau lagunen ekarpena egin beharko du, bere kargura, karpa muntatu eta desmuntatzeko.

Karpa itzultzeko epea betetzen ez denean entitate errentariak behar adina langile ez ekartzeagatik hura kentzeko, 500,00 euroko tasa osagarria kobratuko da.

Udalari karpa lagatzeko eskatzen zaionean, zehatz-mehatz adieraziko da zer egunetan erabiliko den.

Erabiltzeko eskaerak Udalean aurkeztuko dira, gutxienez ere erabili baino astebete lehenago; bestela, 30 euroko zigorra aplikatuko da eguneko.

9.–Karpa txikiak alokatzeagatik:

  • 10 euro (gehi dagokion BEZa) bakoitzagatik.

4.–ORDENANTZA, UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

A) Pisaldi bakoitza:

  • 0-10 tona: 1 euro.
  • 10-20 tona: 1,60 euro.
  • 20 tonatik gora: 2,20 euro.

B) Urteko txartel magnetikoa erostea:

  • Txartel 1 eta 4 txartel bitarte, bakoitzeko: 165,00 euro.
  • 5 txarteletik gora, bakoitzeko: 33,00 euro.

B) Txartelaren kopia, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz emana: 33,00 euro.

5.–ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1.–Lurzatiketa lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasa: 62,4 euro. Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da lurzatitzea gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.2.–Bizitegietako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak: tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,50 eta gutxienez 30 euro. Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da obra gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.3.–Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako: tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,50 eta gutxienez 30 euro.

Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da obra gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 208 euro. Espedientea ebatzi ondoren, tasaren zenbatekoa kobratuko da bizigarritasun zedula lortzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.5.–Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 156,00 euro. Espedientea ebatzita, tasaren zenbatekoa kobratuko da interesdunak eskatutako erabilera aldaketa gauzatzen duen ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

II. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei erantzutea.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 52 euro.

–Txostenak egiteagatik: 20,80 euro.

III. epigrafea.

Hirigintzako Udal Plana eta Plan Partzialak aldatzeko espedienteak tramitatzeagatik: 100 euro.

Xehetasun azterlanen espedienteak, hirigintza hitzarmenak, birzatiketa proiektuak, urbanizazio proiektuak eta exekuzio unitateen aldaketak tramitatzeagatik: 80 euro.

Kasu horietan guztietan honako arau hauek aplikatuko dira:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrezkoa bada, interesdunen kargura izango da.

–Espedientea behin betiko onetsi ondoren, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, interesdunak uko egiten dion kontuan hartu gabe.

–Espedientea hasita dagoela (eta ebatzi baino lehen) interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

6.–ARAU FISKALA, “LARRAINTZARKO BENTA” GIZARTE ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Arau orokorrak

1. multzoa: Gizarte etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparrutik kanpoko sindikatuek, elkarteek, entitateek edo taldeek antolatutako ekitaldiak edo jarduerak.

2. multzoa: Enpresa pribatuek edo antzekoek antolatutako ekitaldiak edo jarduerak.

3. multzoa: Gizarte etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruko herritarrek beren izenean antolatutako ekitaldiak edo jarduerak, baldin eta erabiltzaileei edo bertaratzen direnei kobratzen bazaie eta/edo irabazi asmorik bada.

Ordaintzetik salbuesten diren kasuak:

a) Kultur, kirol edo bestelako jarduerak, bilerak edo ikastaroak, gizarte etxea kudeatzen duten udalek edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateek eta udal horien barreneko kontzejuek antolatuak.

b) Gizarte etxea kudeatzen duten udalerrien eremuan edo esparruan eratuta dauden elkarteen eta taldeen jarduerak.

c) Aralar Musika Eskola.

d) Gizarte etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruetako bizilagunendako ikastaroak edo jarduerak, baldin eta erabiltzaileei edo bertaratzen direnei kobratzen ez bazaie eta/edo irabazi asmorik ez bada.

e) Cederna-Garalur elkartea.

f) Gizarte etxea kudeatzen duten udalerrien eremu edo esparruetako bizilagunek antolatutako bilerak edo jarduerak, baldin eta irabazi asmorik ez bada edo kobratzen ez bada.

TARIFEN ERANSKINA

A) Ekitaldi aretoa.

–Gehienez ere 4 ordurako uztea.

  • 1. taldea.–70,00 euro.
  • 2. taldea.–100,00 euro.
  • 3. taldea.15,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 25,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Lagatzea, 4 ordutik gora.

  • 1. taldea.–15,00 euro/ordua.
  • 2. taldea.–25,00 euro/ordua.
  • 3. taldea.–5,00 euro/ordua.

B) Aretoak.

–Lagatzea, gehienez ere 4 ordurako.

  • 1. taldea.–15,00 euro.
  • 2. taldea.–30,00 euro.
  • 3. taldea.10,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 15,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Lagatzea, 4 ordutik gora.

  • 1. taldea.–3,00 euro/ordua.
  • 2. taldea.–7,00 euro/ordua.
  • 3. taldea.–3,00 euro/ordua.

C) Ikus-entzunezko materiala (musika-ekipamendua, proiektagailua, ordenagailua, mikrofonoa, pantaila).

Erabilitako elementu bakoitzeko, 24 ordurako: 10 euro.

Ordaintzetik salbuesten diren kasuak: Gizarte etxea kudeatzen duten udalak edo udal horiek osatzen dituzten mankomunitateak eta udal horien barreneko kontzejuak.

Irizpide berekin, tarifa hauek guztiak gainerako udal eraikinetan dauden beste areto edo toki batzuk alokatzen direnean aplikatuko dira era berean.

7.–ULTZAMAKO UDALAREN JABETZAKO HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUEI BURUZKO ORDENANTZAK

Etxerako egurraren aprobetxamenduagatik ordaindu beharreko kanona 40 eurokoa izango da, egur lote bakoitzeko.

Herri-larreetan bazkatzeagatik azienda mota bakoitzak ordaindu beharreko kanona (ordenantzaren 20. artikulua) honako parametro hauen arabera ezarriko da:

1. multzoa: goiko larreak edo irekiak:

  • Zaldi aziendako buru bakoitzeko: 10 euro/urtea.
  • Behi aziendako buru bakoitzeko: 8 euro/urtea.
  • Ardi aziendako buru bakoitzeko: 1 euro/urtea.
  • Zaldi txikien aziendako (poniak) buru bakoitzeko: 2 euro/urtea.

2. multzoa: Hegoaldeko larreak edo itxiak:

  • Zaldi aziendako buru bakoitzeko: 15 euro/urtea.
  • Behi aziendako buru bakoitzeko: 12 euro/urtea.
  • Ardi aziendako buru bakoitzeko: 2 euro/urtea.
  • Zaldi txikien aziendako (poniak) buru bakoitzeko: 4 euro/urtea.

Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.”

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko martxoaren 18an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1903898