82. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

41/2019 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Murietan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman eta, zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzen duena.

2018ko apirilaren 3an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, proiektuaren administrazio baimena eta onespena eskatu ditu honako instalazio elektriko hau jartzeko:

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

–Espedientea: SAT10865 (Erref.: 2018-015 JCM-Agr.).

–Instalazioaren kokapena: Murieta.

–Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: Murieta-Hegoaldea zirkuitu berria sortzeko 13,2 kV-eko lurpeko linea berria:

  • Bi tarte ezarriko dira: lehen tartea, Murieta BTAtik Murietako industrialdeko TZra, sarrera eta irteera GOGORRA TZn dituela (976 metro, HEPRZ1 12/20 1x240 K Al+H16 eroalea); bigarren tartea, Abaigarko TZtik Murietako TZra (500 metro, HEPRZ1 12/20 1x240 K Al+H16 eroalea).
  • Berrituko dira, halaber, Gogorra TZ (potentzia handiatzea, 315 kVA-tik 630 kVA-ra, eta gela berriak, SF6 2L+1P) eta Murietako TZ (potentzia handitzea, 250 kVA-tik 400 kVA-ra, eta gela berriak, SF6 2L+1P).

–Aurrekontua: 180.965,35 euro.

Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 31ko 337E/2018 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion proiektuari.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluak ezartzen duena aplikatuz, 2018ko apirilaren 4an Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak proiektuaren separata bat bidali zien Nafarroako Gobernuaren Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren Ustiapen Atalari eta Murietako Udalari.

Espedientean Ustiapen Atalak apirilaren 13an emandako txostena dago (2018/241112 espedientea), zeinean esaten baita “sustatzaileak dagoeneko nahitaezkoa den baimena eskatu dio Herri Lan Zuzendaritza Nagusi honi, eta zuzendaritza hura tramitatzen ari da”.

2018ko maiatzaren 15ean, Murietako Udalak txostena egin eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari bidali zion. 2018ko ekainaren 13an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk jakinarazi zion Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari enpresak, txosten horri erantzuteko, dokumentazio osagarria bidali ziola udalari.

2018ko abenduaren 21ean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatu zuen instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratuta 2019ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17koan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean.

Halaber, eskaera Murietako Udalari ere igorri zitzaion txostena presta zezan eta epe berean jendaurrean jar zezan. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan ezarritako epeak amaiturik, udalak ez du ezer adierazi gaiari buruz.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri aurretiazko baimen administratiboa ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko baimen administratiboa eta eraikitzeko baimen administratiboa emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomikorako Departamentuaren Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura eta Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Murietako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Laura Larraya Irigoyen, Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1903870