82. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

29C/2019 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Abeltzaintzako Merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2018. urteari dagokiona, erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako Abeltzaintzako Merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31001905011981 kode zenbakia), erregistro honetan 2019ko otsailaren 27an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako ordezkariek 2019ko otsailaren 22an sinatu ondotik, eta 2019ko martxoaren 6an zuzendu zena, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Abeltzaintzako Merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1904157