82. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

21C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiarena, Tafallako Hospital Nuestra Señora de la Caridad entitatearen Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Tafallako Hospital Nuestra Señora de la Caridad entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003782011999) aztertu da; erregistro honetan sartu zen 2018ko irailaren 28an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu zuten 2018ko martxoaren 22an, eta zuzendu 2019ko otsailaren 14an. Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Tafallako Hospital Nuestra Señora de la Caridad entitatearen lan hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1903015