76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

258/2019 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2019rako gastua baimentzen duena desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko dirulaguntzetarako. DDBN identifikazioa: 441754.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan-merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko, betiere oinarri arautzaileak 2019. urtea baino lehenago onetsitakoetarako.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Bidezkoa da, beraz, desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko dirulaguntzen gastua baimentzea, 2019. urterako.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1558/2008 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 5.000,00 euroko gastua baimentzea desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko dirulaguntzetarako, 2019rako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: “Enpresa arruntek desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak. Konferentzia sektoriala” izeneko 2019 950001 96100 4709 241105 partida. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek. DDBN identifikazioa: 441754.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1904236