76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea

Espedientea: V/31/00926.

Eskatzailea: Bereko Benta Izpegi SL, isurketa.

Izena: benta-ostatu bat Izpegiko gainean.

Herria: Izpegiko gaina-Erratzu.

Udal-mugartea: Baztan

Probintzia: Nafarroa.

Ibaia/Arroa: Bidasoa.

Baimena eskatu da hondakin urak isurtzeko, Izpegiko gainean dagoen benta-ostatuko sukalde eta komunetakoak. Gehieneko bolumena urtean: 1.500 m³.

Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:

–Gantzen bereizgailua (sukaldeko uretarako bakarrik).

–Iragazki biologikoa.

–Iragazte-zanga.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2019ko apirilaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1904798