76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea

Espedientea: V/31/00927.

Eskatzailea: Campsa Estaciones de Servicio SA, isurketa.

Izena: 97131 gasolina-zerbitzugunea, Beran, N-121-A, 77,39 k.p.

Udal-mugartea: Bera.

Probintzia: Nafarroa.

Ibaia/Arroa: Bidasoa.

Baimena eskatu da 97131 gasolina-zerbitzugunearen (Bera, N-121-A, 77,39 k.p.) hondakin urak isurtzeko; komunetako urak eta jariatze-urak dira, hidrokarburoekin kutsatuta egon daitezkeenak. Gehieneko bolumena urtean: 327 m³ (200 m³ ur fekal eta 127 m³ jariatze-ur).

Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:

–Komunetako urak: arbastatzea, lehen mailako dekantazioa, iragazki bakterianoak.

–Euri urak: lehen mailako dekantazioa, gantzak kentzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2019ko apirilaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1904797