76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-42

Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Uxueko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Aitzandieta erreka-zuloa (Aragoi ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Uxue (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena 14.500 m³-koa izanen da urtean, eta sistema honetan araztuko da: iragazki biologikoa, lehen mailako dekantazioa, bigarren mailako dekantazioa, eta azalera azpiko fluxu horizontala duen hezegunea, birfindu eta kontrolatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1904744