76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko martxoaren 28an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2019 aldaketari buruzko espedientea. Kreditu-gehigarriaren bidez eginen da aldaketa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua, honako proiektu hau gauzatzeak ekarritako gastuak estaltzeko: Mendabiako argiteria publikoa berritzeko proiektua, III. fasea.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, honako arau honekin bat: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2019 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2019ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1904747