76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Lurzoru urbanizaezinean etxolak, nekazaritzako
biltegiak eta finken hesiak eraikitzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean eta aho batez, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Lurzoru urbanizaezinean etxolak, nekazaritzako biltegiak eta finken hesiak eraikitzea arautzen duen ordenantzan; aldaketak eraikuntzaz besteko eta eraikuntzazko itxituren baldintzei eragiten die, lurzoru urbanizaezinean finketako hesitzeari dagokionez (V. kapituluaren 10.2 eta 10.3 artikuluak).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2019ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1904559