76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Ipar Etxe SI (IFK: E31795800). Jarduera: Aisialdi eta kirol erabilera (ohe elastikoak). Tokia: Orikaingo 12. poligonoko 102. lurzatiko nabea, Ezkabarte industrialdeko N kalean (Ezkabarteko udal-mugartean).

Ezkabarten, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1905296