76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGOZKUE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Egozkueko eta Iragiko kontzeju-etxeetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Egozkueko eta Iragiko kontzeju-etxeetan kontsultatu daiteke espedientea, baita lurrak barrutian sartzeari uko egin ere.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Egozkueko Kontzejuko eta Iragiko Kontzejuko mugarteetako lurrak.

Egozkuen, 2019ko martxoaren 25ean.–Egozkueko Kontzejuko burua eta Iragiko Kontzejuko burua, Alicia Ripa Villanueva eta David Sánchez González.

Iragarkiaren kodea: L1904639