76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Udaltzain agentearen izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2019ko martxoaren 29an, 217/2019 Ebazpena eman zuen. Haren bidez, Javier Pulgarin Unzue izendatu zen Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario, Zizur Nagusiko Udaleko udaltzain agente lanpostua betetzeko, udaleko plantilla organikoko 37009 zenbakidun lanpostuan. Horretarako, trukea egin da, Zizur Nagusiko Udaleko udaltzain Javier Cuevas Azconarekin, Iruñeko Udalaren mende egotera igaroko baita, 2019ko apirilaren 1etik aurrera.

Interesdunari adierazten zaio bere karguaren jabetza hartu behar duela hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten denetik, legez ezarri bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2019ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1904746