76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Deialdia, kirol eta kultura koordinatzaile izateko B mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe.
Izendapen proposamena

Aipatutako deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduarekin bat, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangaiaren alde: Ana María Martínez Barbarin.

Izendapen proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaleko epean, izangaiak deialdiaren bederatzigarren oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean (deialdia 2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, azaroaren 19an). Horrela eginen ez balu, oinarri horretan ezarritako ondorioak izanen lirateke.

Lodosan, 2019ko apirilaren 11n.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1905229