76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Oposizio-lehiaketa, barne igoera murriztuan betetzeko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, C mailakoak.
Izendapena

Gaurko egunean Alkatetzaren 47/2019 Dekretua eman da. Hona hemen haren edukia:

“Alkatetzak urriaren 22an emandako 130/2018 Dekretuaren bidez onetsi ziren deialdi honen baldintzak eta oinarriak: C mailako administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe. Deialdia 2018ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 23an.

Egindako proben kalifikazio epaimahaiak, 2019ko martxoaren 28an, izendapen proposamena egin zuen gutxieneko puntuazioa gainditu duten hiru izangaien alde, Lodosako Udalaren zerbitzuko funtzionario eta administrari-ofizial izendatzeko: Itziar Echeverría Azcona, María Esther Cidoncha Aparicio eta María Teresa Martínez Colás. Izendapen proposamen hori 2019ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an, asteartearekin.

Izendapen proposamen horretako hiru izangaiek deialdiaren bederatzigarren oinarrian eskatutako agiriak aurkeztu dituzte, horretarako emandako epearen barrenean.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1. Itziar Echeverría Azcona, María Esther Cidoncha Aparicio eta María Teresa Martínez Colás Lodosako Udaleko funtzionario publiko izendatzea, C mailako administrari-ofizial izateko. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babespean, beraien aurreko egoera behar bezala aldatuta, deialdiko oinarriekin eta honako xedapen hauekin bat: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, testu bategina onetsi zuena) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua).

2. Honako ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, lanpostuaren jabetza hartu beharko baitute hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunetik aitzina. Horretarako, zin egin edo hitz eman beharko dute Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta zintzo beteko dituztela beren karguetako eginbeharrak. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epea, jakinarazi eta biharamunetik hasita (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Lodosan, 2019ko apirilaren 9an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1905228