76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

26E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateei 2019. urtean dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 443586.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Halaber, xedatzen du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Agindu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluan xedatutakoarekin bat. Agindua Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluan xedatutakoarekin lotu behar da; izan ere, horren arabera, agintari publikoek urritu fisikoak, zentzumenezkoak eta psikikoak tratatzeko, bizkortzeko, integratzeko eta haien arazoei aurrea hartzeko politika eginen dute.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen. II. eranskinean, “Bermatu gabeko prestazioak” izenekoan, 14. puntuko B) atalean, desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte zerbitzuetako entitateentzako dirulaguntzak ezartzen ditu, eta xedatzen, baliabidearen helburua dela desgaitasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunerako aurreneurriak bultzatzeko programak gauzatzea eta horrelako programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateetan elkartegintza sustatzea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, honakoa joko da norgehiagokatzat: dirulaguntzak emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio onena lortzen duten eskaerei dirulaguntza adjudikatzea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, dirulaguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradunen artean hainbanatzea proposatuko da.

Irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoa eta juridikoa ikusita, argi dago deialdi hau onestea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko 2019ko deialdiaren oinarriak onestea, foru agindu honen I., II. eta III. eranskin gisa jaso direnak.

2. Gastua baimentzea, 2019ko gastu-aurrekontuko honako partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

920005 93100 4819 231B11: PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak

2019

1.106.347

920005 93100 4819 231B09: PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak

2019

413.115

920005 93100 4819 231B10: Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak

2019

1.225.293

Dirulaguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58.2 artikuluarekin bat, aipatu partidetan aurrekontu erabilgarri gehiagorik badago deialdiaren ebazpena eman baino lehen, hasiera batean aurreikusitako zenbatekoak handitzen ahalko dira.

“920005 93100 4819 231B09: PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak” partidan baimendutako zenbatekotik 150.000 euro “Programa Globala” izenekoan egituratutako modalitatera bideratuko dira.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

ERREGULAZIO OROKORREKO OINARRIAK

I. ERANSKINA

Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko
entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2019. urtean autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko eta elkartegintza sustatzeko

1.–Xedea eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Deialdi honen xedea da desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, desgaitasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko, bai eta horretan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateen artean elkartegintza sustatzeko ere, 2019ko ekitaldirako.

1.2. Modalitateak.

Deialdi honen ondorioetarako, modalitate multzo batek osatzen du proiektua, eta entitateak hartarako eskatzen du dirulaguntza. Diruz laguntzeko bi modalitate ezarri dira, osagarri eta bateragarri direnak:

a) “Elkartegintza sustatzea”.

b) “Programak garatzea”.

2.–Entitate onuradunak.

2.1. Irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten gizarte ekimeneko entitateak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradunak, desgaitasunak dituzten pertsonen arloan soilik esku hartzen badute, desgaitasunak dituzten pertsonen eta beren familien autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko, bai eta gizarte zerbitzuen esparruan elkartegintza sustatzeko ere.

Entitatetzat joko dira, foru agindu honen ondorioetarako:

a) Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko entitateak: beren estatutuen arabera, berariazko helburua desgaitasunak dituzten pertsonen eta/edo haien familien arloan aritzea dutenak.

b) Federazioak: desgaitasuna duten pertsonen eta/edo beren familien entitateen batasuna, antzeko figura juridikoaren bitartez federatuak edo batuak.

2.2. Era berean, programa globalean (III. eranskina, 1.2.b) egituratutako modalitatean irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten gizarte ekimeneko entitateak izan daitezke dirulaguntzen onuradun, bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen badute eta esparru horretan beren bazkideen alde autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte.

3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintza orokorrak.

Aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan parte hartu nahi duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean izatea edo ordezkaritza iraunkor bat izatea lurralde horretan. Azken kasu horretan, Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik egon behar dute gutxienez 3 urteko antzinatasunarekin, eta behar adinako egitura eta antolaketa izan behar dute, gauza izan daitezen erabakiak hartzeko eta deialdi honetan aurkeztutako proiektuak autonomiaz kudeatzeko.

c) Irabazi-asmorik ez izatea.

d) Erakundearen helburua izatea, bere estatutuen arabera, desgaitasuna duten pertsonentzako eta/edo haien familientzako jarduerak egitea.

e) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

f) Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortzea.

g) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, dirulaguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean.

4.–Eskaerak aurkeztea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Entitate interesdunek horretarako prestatu diren ereduen araberako eskaera aurkeztu beharko dute. Ereduak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako bulego nagusietan (González Tablas kalea 7) eta erakunde beraren web-orrian eskuratzen ahalko dituzte.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da eskaera.

Eskaerak toki hauetan aurkez daitezke: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Erregistroan (González Tablas 7, 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, posta bulegoen bidez, administrazio prozedura erkideari buruzko araudian ezarritako tokietan, edo telematika bidez Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari igorrita.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.2. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra, modalitate batean edo bestean aurkeztu.

a) Dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta dauden elkartearen edo entitatearen estatutuen kopia.

b) Kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren aitorpena.

c) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

d) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

e) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera.

f) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitateak eta administratzaile edo ordezkariak ez dutela urratzen dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

g) Dirulaguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretiko funts-horniduraren beharra azaltzen duen aitorpena, deialdi honen 10. atalean ezarri bezala.

h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hiru hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

i) Dirulaguntzarako eskabidea.

j) Entitatearen memoria teknikoa, eskaeraren aurreko urtean eginiko proiektua azaltzen duena. Memoriak elkartegintzako oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko ditu, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita bost folio izanen ditu (50 alde), zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (25 folio, 50 alde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izaten ahalko dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

k) Entitateak eskaeraren aurreko urtean izandako emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

l) Entitatearen memoria teknikoa, elkartegintzako oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko dituena, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita bost folio izanen ditu (50 alde), zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (25 folio, 50 alde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

m) Entitatearen aurtengo sarrera- eta gastu-aurrekontua.

n) Nahi izanez gero, ordainketa aurreratua eskatzen duten entitateek I. eranskin honen hamahirugarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa aurkez dezakete, dirulaguntzaren eskaerarekin batera. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen edozein administraziok egindako dokumentuak aurkeztea, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Bestalde, ez da beharrezkoa izanen j), k) eta n) letretan eskatutako dokumentuak aurkeztea, horiek administrazioaren esku badaude eta aldaketarik jasan ez badute.

Entitateak, nahi izanez gero, bestelako eranskin osagarriak aurkezten ahalko ditu. Eranskin horiek argibideetarako eta ez beste ezertarako izanen dira, eta baloratzeko behar diren nahitaezko dokumentuetatik behar bezala bereiziak aurkeztuko dira.

4.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskabidearekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean edo oso-osorik ez badaude, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, eta adieraziko dio horrela egin ezean haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarri bezala.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du edonoiz, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak zorrotz betetzen direla frogatzeko ere.

5.–Antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari esleitu zaizkio.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

6.–Arau orokorrak: dirulaguntzak emateko prozedura, lehentasunak eta balorazioa.

6.1. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak erkatuz, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Modalitate bakoitzerako eskaerak bereiz baloratu eta ebatziko dira, kasuan kasuko eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz. Eskaerak baloratzeko eta dirulaguntzak emateko, lehentasun hauek ezarri dira:

6.2. Lehentasunak.

Baloratzeko eta ebazteko orduan, a) modalitateko eskaerek izanen dute lehentasuna (“Elkartegintza sustatzea”), eta, bigarrenik, b) modalitatekoek (“Programak garatzea”).

6.3. Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea.

Lehenik, entitate eskatzailea dirulaguntzaren xede den proiektuaren arduraduna den aldetik baloratuko da, alegia, hori garatzeko duen gaitasuna; horretarako, ondotik zehazten diren irizpideak eta puntuazioak erabiliko dira; gehienez ere 100 puntu lor daitezke.

Entitateak 60 puntu lortu beharko ditu gutxienez, dirulaguntzaren xede diren edozein modalitate baloratu ahal izateko, honako balorazio irizpide hauen arabera:

–1. irizpidea: proiektuaren kalitate teknikoa: 50 puntu arte.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1.

Azpiegitura (3 puntu arte)

1.1.1.

Entitateak behar diren baliabide materialak ditu bere programak garatzeko: lokal egokiak, irisgarriak eta egokituak.

1

1.1.2.

Entitateak behar diren baliabide tekniko orokorrak eta berariazkoak ditu bere programak garatzeko.

1

1.1.3.

Entitateak giza baliabide nahikoak, gaitasun desberdinetako profesionalak eta profil profesional egokiak ditu, baita langile boluntarioak ere, koordinaturik lan egiten dutenak, aurreikusitako helburuak lortzeko.

1

1.2.

Barne egitura eta antolaketa (7 puntu arte)

1.2.1.

Entitateak bere proiektua garatzen du lan batzordeen bitartez (3 puntu arte)

–Lan batzordeak daude.

1

–Bazkide onuradunek ordezkaritza dute batzordeetan, eta identifikaturik daude.

3

1.2.2.

Entitatearen programak garatzeko, aldez aurretik ezarritako jarduketa protokoloak erabiltzen dira. (*)

2

1.2.3.

Entitatearen eraginpeko lurralde-eremua (2 puntu arte)

–Tokikoa.

1

–Eskualdekoa.

1,5

–Foru Komunitatekoa.

2

1.3.

Desgaitasunaren esparruan aurretik zuen esperientzia (8 puntu arte)

1.3.1.

Entitatearen antzinatasuna (3 puntu arte)

–Eratu berria.

0

–Hiru urte baino gutxiago.

1

–Hiru urte edo gehiago.

3

1.3.2.

Entitateak desgaitasunaren eta/edo gizarte zerbitzuen arloan aurretik zuen esperientzia frogatzen du, bere proiektuak gauzatzeko bideragarritasuna bermatzen baitu (4 puntu arte)

–Entitateak ez du aurretiko esperientziarik frogatzen.

0

–Entitateak desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako programak egiten ditu, ez besterik.

4

–Entitateak desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako programak egiten ditu eskuarki.

2

–Entitateak desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako programak egiten ditu noizean behin.

1

1.3.3.

Entitateak bestelako programak egiten ditu, desgaitasunaren arloan, dirulaguntzarik eskatu gabe.

1

1.4.

Aurkezpena (4 puntu)

Datu teknikoak argi azaldu eta idatzi dira, eta egokitzen dira deialdian xedatutakora.

4

1.5.

Kaudimen tekniko eta ekonomikoa (28 puntu arte)

1.5.1.

Proiektuaren beharra justifikatzeko gaitasuna (5 puntu arte)

–Argi arrazoitu du zer behar dagoen proiektua egiteko.

5

–Informazio osatugabea aurkeztu du.

1

–Ez du inolako deskripziorik aurkeztu.

0

1.5.2.

Programatzeko gaitasuna (15 puntu arte)

–Xede orokor eta berariazko xede argiak eta arrazoituak.

5

–Proposatutako helburuen eta horiek lortzeko proposatutako ekintzen arteko egokitzapen zuzena.

5

–Entitateak proiektua gauzatzeko duen aurrekontua arrazoitua eta orekatua da helburuei begira.

5

1.5.3.

Gauzatzeko gaitasuna (6 puntu arte)

–Zehaztasuna eta zorroztasuna aurkeztutako proiektua teknikoki eta ekonomikoki gauzatzean.

2

–Eraginkortasuna entitatearen proiektuaren justifikazio tekniko eta ekonomikoan.

4

1.5.4.

Proiektuak ebaluatzeko gaitasuna (2 puntu)

–Entitateak ebaluazio eta kalitate sistemak eta/edo proiektuak dituela frogatzen du.

2

(*) Protokoloak: dokumentu bidez justifikatuko dira.

–2. irizpidea: barne koherentzia: 20 puntu arte.

AZPI-IRIZPIDEAK

2.1. Entitateak aurreikusten du bere proiektua iritzi publikoari zabaltzea; horrela sentsibilizazio lana eginen du, hala taldearen beharrei buruz nola haren potentzialtasunei buruz.

2.2. Entitateak bere elkartze ekintzaren xede diren pertsonen beharrei eta interesei erantzuten die: interesak zundatzeko inkestak eta gogobetetze inkestak egiten ditu.

2.3. Antolakundearen konpromisoa: entitatea prest dago desgaitasunak dituzten bazkideen irisgarritasuna sustatzeko, haiek benetan parte har dezaten proiektuen garapenean.

2.4. Entitateak desgaitasunak dituzten kontratudunak ditu.

2.5. Entitateak bereganatzeko estrategia eta/edo jarduera zehatzak egiten ditu, onuradun izan daitezkeenei zuzenduta; horrela, ahalik eta pertsona gehien (bazkideak eta ez bazkideak) sartzeko aukera ematen du.

2.6. Eragina gizartean: entitateak biztanle guztientzako jarduketak egiten ditu.

2.7. Hasierako aurrekontua eta aurreko urteko azken balantzea koherenteak dira.

2.8. Diru-sarreren eta gastuen balantzea koherentea da eskaeraren xedeko urterako sarrera- eta gastu-aurrekontuarekin.

2.9. Entitateak generoaren faktorea kontuan hartzen du bere programen eraginkortasunaren zati gisa.

2.10. Ardurakidetza finantzaketan: entitateak barneko eta/edo kanpoko ekintzak egiten ditu bere jasangarritasuna bermatzeko eta independentzia indartzeko.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

BAT DATOR BI AZPI-IRIZPIDEREKIN BAINO GUTXIAGOREKIN

0,00

BAT DATOR HIRU AZPI-IRIZPIDEREKIN

2,85

BAT DATOR LAU AZPI-IRIZPIDEREKIN

5,70

BAT DATOR BOST AZPI-IRIZPIDEREKIN

8,55

BAT DATOR SEI AZPI-IRIZPIDEREKIN

11,40

BAT DATOR ZAZPI AZPI-IRIZPIDEREKIN

14,25

BAT DATOR ZORTZI AZPI-IRIZPIDEREKIN

17,10

BAT DATOR BEDERATZI AZPI-IRIZPIDEREKIN EDO GEHIAGOREKIN

20,00

–3. irizpidea: entitateekin eta/edo elkarteekin koordinatzea: 10 puntu arte.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

3.1. Gizarte zerbitzuen esparruko beste entitate batzuekin harremanetan jartzeko gaitasuna, ezagutzen eta esperientzien trukaketa erraztearren.

1

3.2. Gaitasuna interes komunei buruzko baterako proposamenak edo konpromisoak formalizatzeko gizarte zerbitzuen esparruko beste entitate bereizi batzuekin, pertsona onuradunen alde.

1

3.3. Aukera ematea desgaitasunaren esparruko beste elkarte batzuetako pertsonak programa/jarduera jakin batzuetara sartzeko.

1

3.4. Jarduera/programa jakin batzuk garatzeko desgaitasunaren esparruko entitate bereiziekin koordinatzea eta beharrezko bitartekoak partekatzea. (*)

3

3.5. Elkarteen batasuna: desgaitasunaren esparruko entitate ezberdinek bat egitea, elkarrekin programa eta/edo jarduerak garatzeko, interes partekatuarekin. (*)

4

(*) Ez dira baloratuko federatutako entitateek beren federazioekin dituzten harremanak.

–4. irizpidea: kofinantzaketa: 20 puntu arte.

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak diru-sarrerak izatea, Eskubide Sozialetako Departamentuari eskatutakoarekin konparatuta.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

KOFINANTZAKETARIK EZ (%10etik behera)

0,00

KOFINANTZAKETA OSO TXIKIA (≥%10 eta <%20)

2,90

KOFINANTZAKETA URRIA (≥%20 eta <%30)

5,75

KOFINANTZAKETA NEURRIZKOA (≥%30 eta <%40)

8,60

KOFINANTZAKETA ONARGARRIA (≥%40 eta <%50)

11,45

KOFINANTZAKETA ONA (≥%50 eta <%60)

14,30

KOFINANTZAKETA OSO ONA (≥%60 eta <%70)

17,15

KOFINANTZAKETA HOBEEZINA (≥%70)

20,00

7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena zein bere modalitaterako eginen da, lortutako puntuazioaren eta aurrekontuetan dagoen diruaren arabera, kontuan harturik aurreko oinarrian ezarritako lehentasunak. Horretarako, eranskinetan ezarritako arauei jarraituko zaie, kontuan hartuta betiere a) modalitateko esleipena (“Elkartegintza sustatzea”) behin betikoa izanen dela eta b) modalitateko (“Programak garatzea”) dirua esleitu aurretik eginen dela.

Dirulaguntzaren zenbatekoa modalitate bakoitzean aurreikusten den gehieneko dirulaguntzaren eta dirulaguntzarako eskaeraren arabera esleituko da.

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira bi modalitateetan.

8.–Prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak ebaluatu ondoren, puntuazioa emanen da, behin betiko balorazioa zehaztuko duena, eta horren ondoren dirulaguntzaren zenbatekoa finkatuko da.

Instrukzio organoak egindako ebazpen proposamenak ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.

Ebazpenak entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie, ebazpena emateko aintzat hartutako oinarriak, dirulaguntza hartzen duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, beste eskaerak ukatzeko arrazoiak adierazita. Dirulaguntza emanez gero, helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea zehaztuko dira.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, ematen diren dirulaguntzen gaineko ebazpenak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren iragarki-taulan (González Tablas kalea 7, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira. Argitalpen horretan honako hauek adieraziko dira: deialdia, dirulaguntzak aurrekontuko zer kredituri egozten zaizkion, entitate onuradunak, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.

Ebazpenak eman eta jakinaraziko dira Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.4 artikuluan legez ezarritako gehieneko epean. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpenaren aurka (berariazkoa edo presuntziozkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

9.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo berezko baliabide batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza ordaintzeko, kasu guztietan beharrezkoa izanen da irailaren 11ko 59/2013 Dekretuan ezarritakoa betetzea, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak.

Oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, jarduera egin dela justifikatu ondoren, eranskin honen 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurreikusten da dirulaguntzaren aurrerakinak ordaintzen ahalko direla, baldintza hau betez gero:

Entitateak ordainketa aldez aurretik egiteko eskatu izana. Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat entitatearen izenean dauden banku-kontuak agertzeko, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat (kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena), edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

Aurreko atalean eskatutako baldintza betez gero, aurrerakinak honela ordainduko dira:

a) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, epe bakarrean pagatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzen denean.

b) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez bi zatitan ordainduko da: lehenbizikoa, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzearekin batera, eta hurrengoa edo hurrengoak, aurretik ordaindutako zenbatekoari dagokion exekuzioaren justifikazio ekonomikoa egin ondoren.

11.–Justifikazioa.

11.1. Justifikazio partzialak.

Gastuak frogatu ondotik dirulaguntzaren ordainketa jasotzen duten entitateek, ordainketa bakarrean nahiz zatika ordaindu badira ere, gastu horien azken justifikazioa aurkeztu beharko dute aurtengo abenduaren 15ean beranduenez.

Dirulaguntza ordainketa aurreratu bakar baten bidez jasotzen duten entitateek justifikazio partziala aurkeztu beharko dute, aurtengo irailaren 30a baino lehen.

Dirulaguntza zatikako ordainketa aurreratuen bidez jasotzen duten entitateek justifikazio partziala aurkeztuko dute ordainketa baten gastua justifikatzen duten bakoitzean. Lehendabiziko justifikazio partziala abian den urteko irailaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko da. Azken ordainketa egiteko, aurretiko justifikazioa urteko abenduaren 15ean aurkeztuko da beranduenez.

Justifikazio partzialetarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Proiektuaren bilakaeraren berri ematen duen tarteko txosten labur bat.

Gehienez ere bost folio izanen ditu (10 alde), zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (5 folio, 10 alde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

b) Kontzeptu bakoitzerako jasotako dirulaguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, non agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, data eta zenbatekoa zehaztuko baitira. Zerrenda horrekin batera, dagozkion egiaztagiriak, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira, gastuen zerrendako hurrenkerari jarraituz. Gastuen zerrenda hori entitateek telematika bidez igorriko dute, entitatearen legezko ordezkariaren sinadura digitala duela, eta adierazirik gastuok dirulaguntza honetarako baizik ez direla aurkeztu. Egiaztagiri gisa, bankuko kontu-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen.

Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne (baldin badaude), eta onartu den dokumentazioa Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian aurkeztu dela egiaztatuko du, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.

11.2. Azken justifikazioa.

2020ko urtarrilean entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztuko ditu jarduera egin dela justifikatzeko:

a) Lehenago aurkeztu ez badu, eta azken ordainketa justifikatzeko, kontzeptu bakoitzerako jasotako dirulaguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, oinarri honen 11.1.b) puntuan azaltzen den bezalaxe prestatua.

b) Entitatearen memoria teknikoa, elkartegintzako oinarrizko jarduketak eta entitatearen programak jasoko dituena, deialdi honetan diruz lagundutakoak izan ezik.

Gehienez ere hogeita bost folio izanen ditu (50 alde), zenbakiak behar bezala jarrita. DIN A-4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (25 folio, 50 alde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

c) Entitatearen emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:

–Langileak.

–Jarduerak.

–Funtzionamendua.

d) Diruz lagundutako programen exekuzioaren gaineko memoria teknikoa.

Deskribapenak gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakituak. DIN A-4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 alde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

e) Diruz lagundutako programa bakoitzeko erabiltzaileen zerrenda, generoaren arabera bereizia, euskarri informatikoan.

f) Diruz lagundutako programen emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Diru-sarreren kapituluan, entitateak diruz lagundu den jarduera finantzatzeko jaso dituen diru-sarrerak azalduko ditu, funts horien zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren dirulaguntzak barne. Diru-sarrerak guztira ezin dira izan diruz lagundu den jarduera egiteko kostuak baino handiagoak.

Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:

–Langileak.

–Jarduerak.

g) Sustapenerako guztizko gastuaren zerrenda (funtzionamendua eta langileak) eta/edo euskarri informatikoan diruz lagundutako programena. Aipatu zerrendari entitatea ordezkatzen duen pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena erantsi beharko zaio, datuak egiazkoak direla azaltzen duena.

Halaber, entitateak instrukzio organoaren eskura utziko ditu jatorrizko fakturak.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Proiektua eskaeran eta dirulaguntza emateko baldintzetan entitateak zehaztu bezala gauzatzea, edozein modalitatetan.

b) Eranskin honen 11. oinarrian aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Deialdi honen kargura finantzatutako programa edo jarduerei buruzko informazio, zabalkunde eta publizitate lan guztiek uztailaren 2ko 212/2010 Foru Aginduan xedatutakoa bete beharko dute.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Diruz lagundutako jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea laguntza ematen duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legedian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

13.–Gardentasuna.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio-zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra.

b) Hala bada, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du noiz eta Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak betetzen direla frogatze aldera.

Errekerimenduan horretarako emandako epea hura bete gabe iraganik, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin eta entzunaldia eman ondoren. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasun-printzipioa hartuko dira kontuan.

14.–Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

14.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, beste batzuekin hitzarmena lortzea, haiek gauzatu dezaten, hein batean, dirulaguntzaren xede den jarduera. Onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Entitateek, gehienez ere, lagundu den jarduerari emandako dirulaguntzaren %50 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, idatzizko kontratua sinatu beharko da azpikontratazioa egin ahal izateko.

14.2. Hornitzaileak kontratatzea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen badituzte eta dirulaguntza jaso dezakeen gastuaren zenbatekoa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu beharko du entitate onuradunak dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

15.–Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzen aldaketa guztiak ere jakinarazi beharko dizkiote Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari.

Salbuespen gisa, dirulaguntza jasotzen duten entitateek diruz lagundutako programen edo oinarrizko jarduketen edukia aldatzeko eskatu beharko dute, baita hura gauzatzeko modua eta epeak ere, kasu hauetan:

a) Oinarrizko jarduketen edo programaren garapena aldatu edo zailtzen duten inguruabarrak agertzen direnean.

b) Baliabideak egoki erabiltzearen ondorioz, diruz laguntzen den jarduerari aplikatu gabeko gerakinak daudenean eta gerakin horiek laguntza jasotzen duen proiektuko jarduerak handitzeko erabili nahi direnean.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere, diruz lagundutako oinarrizko jarduketak edo programak egiteko epea bukatu baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egiten den edozein aldaketak dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekar dezake, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak onartuta egonda ere, edo kasuan kasuko zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da, hala badagokio.

16.–Dirua itzultzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren beharkizunak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Dena dela, entitateak modu boluntarioan eskatzen ahalko du justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoaren itzulketa. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldearen adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.

Orobat, entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.

17.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren entitateak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

18.–Deialdiaren eta bere oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

19.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

A) modalitateko (elkartegintza sustatzea) berariazko oinarriak

Desgaitasunak dituzten pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateentzat 2019. urtean elkartegintza sustatzeko eman beharreko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak.

1.–Xedea.

Foru agindu honen xedea da elkartegintzaren oinarrizko jarduketetarako dirulaguntzak arautzea desgaitasuna duten pertsonen eta beren familien arloan soilik esku hartzen duten gizarte ekimeneko entitateentzat, 2. oinarriaren arabera (“Entitate onuradunak”), baldin eta entitate horiek dirulaguntza jaso bazuten aurreko urteko deialdian, “Programak garatzea” modalitatean.

1.1. Gizarte guztia edo desgaitasuna duten pertsonak eta horien familiak helburu dituzten jarduerak oinarrizko jarduketatzat hartuko dira, hala nola:

a) Harrera egitea.

b) Informazioa eta orientazioa.

c) Zabalkundea.

d) Sentsibilizazioa.

2.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Horretarako bideratuko den zenbatekoa 1.106.347 eurokoa izanen da, 2019ko gastu-aurrekontuko 920005 93100 4819 231B11 partidaren kargura, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Funtzionamendurako dirulaguntzak” izenekora.

3.–Berariazko dokumentazioa.

a) Entitateak abian den urterako kontratatuak dituen edo kontratatu asmo dituen langileen zerrenda, adierazita non gauzatzen den jarduera, eta aurrekontua.

b) Entitatearen lokalei buruzko datuak, eta zer zerbitzu ematen den.

c) Funtzionamendurako gastu-aurrekontua, dirulaguntzaren xede den ekitaldikoa.

d) Zinpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, eskaeraren aurreko urteko abenduaren 31n ukitutako bazkideen kopuruaren berri emateko.

Federazioen kasuan, entitate federatuen zerrenda eta entitate bakoitzeko bazkide diren pertsona ukituen kopurua.

4.–Oinarrizko jarduketak baloratzeko irizpideak.

Puntuak emanen zaizkie honako irizpide hauei jarraikiz:

–1. irizpidea: entitateko bazkide ukituen ordezkagarritasuna (6 puntu arte).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1.

Entitateko kuotak egunean dituzten eskubide osoko bazkide ukituen portzentajea

–Bazkideen %50 edo gutxiago

0

–Bazkideen ≥%51 eta <%71

1

–Bazkideen ≥%71 eta <%90

2

–%90etik gora

3

1.2.

Bazkideen urteko kuotaren zenbatekoak

–Zehaztu gabeak

0

–40 euro baino gutxiagokoak

1

–≥40 eta <60 euro artekoak

2

–60 eurotik gorakoak

3

–2. irizpidea: oinarrizko jarduketen programa (34 puntu arte).

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

2.1.

Programa osoa teknikoki, barne egitura argi, koherente eta sendoa duena: 24 puntura bitarte

2.1.1.

Jarduketen deskribapena: 12 puntura bitarte

–Proposatutako jarduketen deskribapena zehatza eta doia da

12

–Proposatutako jarduketen deskribapena orokor samarra da, zehaztasunik eta doitasunik gabea

6

–Ez ditu deskribatzen oinarrizko jarduketak

0

2.1.2.

Helburuak zehaztasunez adieraztea

5

2.1.3.

Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako

5

2.1.4.

Proposatutako jarduketen kronograma

2

2.2.

Justifikazioaren eraginkortasuna: 3 puntura bitarte

–Behar bezalako justifikazio tekniko eta ekonomikoa

3

2.3.

Koherentzia: elkartegintza sustatzeko modalitatearen eta programak garatzekoaren arteko oreka. 7 puntura arte (elkarteendako soilik)

–Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, bazkide ukituen kopurua kontuan hartuta 5.1.a) oinarriari jarraikiz, aurreko urtean programen modalitatean onartutako aurrekontua baino txikiagoa da

7

–Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, bazkide ukituen kopurua kontuan hartuta 5.1.a) oinarriari jarraikiz, aurreko urtean programen modalitatean onartutako aurrekontua adinakoa edo handiagoa da

3

2.3 bis.

Lan batzordeak eratzea elkartegintza sustatzeko oinarrizko jarduketetarako. 7 puntu (federazioentzat soilik)

–Urtean 5 bilkura baino gehiago

7

–Urtean 3 eta 5 bilkura artean

3

–Urtean 3 bilkura baino gutxiago

0

(*) Lan batzordeak baloratu ahal izateko, bilkuren akta ofizialak aurkeztu beharko dituzte federazioek.

Dirulaguntza jasotzeko, entitateek 25 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak eta gehieneko zenbatekoak.

Foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten entitateek langileria eta funtzionamendu kontzeptuengatik hartzen ahalko dituzte dirulaguntzak.

5.1. Langileak.

Finantzatu beharreko gehieneko zenbatekoa honako hau izanen da: entitateak elkartegintzaren sustapenari atxikirik eta instrukzio organoak onarturik dauzkan langileen gastuen %100.

Dirulaguntzaren xede den jarduera betetzeko atxikiriko kontratupeko langileen ordainsariak diruz lagundu daitezke, baina gehieneko kopuru hauek izanen dituzte urtean:

–Diplomaduna: 23.540,10 euro.

–Administraria: 19.067,23 euro.

–Koordinatzailea: 34.011,15 euro.

Lehenik, kalkulatuko da zenbat profesional finantzatu daitezkeen, eskabidearen aurreko urteko abenduaren 31n entitateak dituen bazkide ukituen arabera eta lehen aipatu den entitate motaren arabera, honako honi jarraikiz:

a) Desgaitasunak dituzten pertsonen entitateak.

–100 bazkide ukitura arte: gehienez ere diplomadun baten 2/3 eta administrari baten 1/2 finantzatuko dira.

–101 eta 300 bazkide ukitu artean: gehienez ere diplomadun bat eta administrari baten %80 finantzatuko dira.

–301 eta 600 bazkide ukitu artean: gehienez ere 1,33 diplomadun, 1,33 administrari eta koordinatzaile baten %5 finantzatuko dira.

–601 eta 900 bazkide ukitu artean: gehienez ere 1,50 diplomadun, 1,50 administrari eta koordinatzaile baten %10 finantzatuko dira.

–900 bazkide ukitu baino gehiago: gehienez ere 1,75 diplomadun, 1,70 administrari eta koordinatzaile baten %10 finantzatuko dira.

Desgaitasunak dituzten pertsonen eta beren familien arloan soilik esku hartzen duten eta aurreko urteko “Programak garatzea” deialdiko “Programa globala” modalitatean dirulaguntza lortu duten entitateek, bazkide ukituen kopurua edozein izanik ere, gehienez ere 7.871,88 edo 10.790,77 euroko dirulaguntza jasoko dute, entitateak diruz laguntzen den jarduketa betetzeko esleituta dituen langileen lanbide-kategoriaren arabera (administraria edo diplomaduna).

b) Desgaitasunak dituzten pertsonen federazioak.

Langileengatik emanen zaien dirulaguntza honako taula honi egokituko zaio:

–4 eta 8 entitate federatu artean: gehienez ere diplomadun baten 1/2 eta administrari baten 1/2 finantzatuko dira.

–9 eta 13 entitate federatu artean: gehienez ere diplomadun baten 2/3, administrari baten 1/2 eta koordinatzaile baten %10 finantzatuko dira.

–14 eta 30 entitate federatu artean: gehienez ere diplomadun bat, administrari baten 2/3 eta koordinatzaile baten %10 finantzatuko dira.

Bigarrenik, langileen taula hori aplikatuz lorturiko gehieneko zenbatekoa %5 igoko da entitateak Foru Komunitatean daukan egoitza egonkor bakoitzarengatik, egoitza nagusia kenduta, haietan egiten badira elkartegintza sustatzeko jarduketak.

Egoitza egonkortzat hartuko dira langile finkoak dituzten lokalak, entitateak bere jarduera garatzeko erabiltzen dituenak modu iraunkorrean eta etengabe.

Hirugarrenik, II. eranskin honetako 4. puntuan ezarritako balorazio irizpideen araberako oinarrizko jarduketen programaren puntuazioa ezarrita, dagokion gehieneko zenbatekoari dirulaguntzaren honako portzentaje hauek aplikatuko zaizkio, 5.1 ataleko bazkide eta egoitza kopurua kontuan izanik eta tarte hauei jarraikiz:

IRIZPIDEEN ARABERAKO PUNTUAZIOA

GEHIENEKO DIRULAGUNTZAREN PORTZENTAJEA

ZENBATEKOA

25etik 30era bitarte

10.790,77

31

%73

32

%76

33

%79

34

%82

35

%85

36

%88

37

%91

38

%94

39

%97

40

%100

Portzentaje horiek aplikatzeagatik, dirulaguntzaren zenbatekoa ez da inondik ere 10.790,77 euro baino txikiagokoa izanen.

Atal honetan emandako dirulaguntza justifikatzeko, entitateak elkartegintza sustatzeko atxikitako langiletzat aurkezten eta instrukzio organoak onartzen dituen langileak baizik ez dira kontuan hartuko.

5.2. Funtzionamendua.

Honako hau izanen da, gehienez, eranskin honen laugarren oinarrian ezarritako irizpideen arabera 25 puntu edo gehiago lortzen dituzten entitateei funtzionamendurako emanen zaien dirulaguntza, orokorrean: entitateak aurreko urtean elkartegintza sustatzeko atxikitako oinarrizko langileak finantzatzeko emandako dirulaguntzaren %20.

Jarraian aipatzen diren kontzeptuak funtzionamendu gastutzat joko dira, emandako dirulaguntza justifikatzeari begira:

ONARTUTAKO KONTZEPTUAK

LOKALETIK ERATORRITAKO GASTU ARRUNTAK

Elektrizitatea

Ura eta hondakinak

Telefonoa, ADSLa

Zergak

Erantzukizun zibileko, lan osasuneko eta ibilgailuetako aseguruak

Gasa eta berokuntza

Komunitateko gastuak

Garbiketa

LOKALA ETA EKIPAMENDUA KONTSERBATZEKO GASTUAK

Lokala kontserbatzeko eta mantentzeko gastuak, inbentariagarriak ez direnak

Ekipamendua kontserbatzeko eta mantentzeko gastuak

Ekipamenduaren amortizazioa

HORNIGAIAK EROSTEA

Bulegoko material suntsigarria eta garbiketakoa

BESTE GASTU BATZUK

Laneko edota kontabilitateko aholkularitza

Desgaitasun horrekin lotura duten erakundeen kuotak

Harpidetzak

Posta eta mezularitza

Joan-etorriak eta dietak

Foru agindu honetan onartutako funtzionamendu gastuak ordaintzeagatik sortutako banku-komisioak (salbu eta banku-kontuetako interes zordunak eta ordainketak itzultzeagatik sortutako interesak) eta kreditu-kontuen gastuak, diruz lagundutako jarduerari dagozkionak.

Kalitatearen auditoretza eta ziurtagiria

Datuen babesa

Sentsibilizazio, zabalkunde eta komunikazio jarduketak

Ez dira inola ere diruz lagungarriak izanen protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.).

Arau orokor horren salbuespen gisa, alokairuen kosturako %50eko dirulaguntza emanen da. Edonola ere, instrukzio organoak kontzeptu horretarako onetsitako alokairuaren aurrekontua ez da izanen 10.800 euro baino gehiago urtean. Kontzeptu honengatik onartutako alokairuaren aurrekontua, 10.800 euro, %25 igoko da entitateak beste alokairu bat baldin badu; hortaz, horrelakoetan, 13.500 euroko aurrekontua onartuko da gehienez, urtean.

III. ERANSKINA

B) modalitateko (Programak garatzea) berariazko oinarriak

Desgaitasunak dituzten pertsonen arloan esku hartzen duten gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2019. urtean autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko.

1.–Xedea eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Foru agindu honen xedea da irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten eta desgaitasunak dituzten pertsonen arloan soilik esku hartzen duten gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, desgaitasunak dituzten pertsonen eta beren familien autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzeko gizarte zerbitzuen esparruan, 2019ko ekitaldirako.

Era berean, “Programa globala” (III. eranskina, 1.2.b) modalitatean irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea duten gizarte ekimeneko entitateak izan daitezke dirulaguntzen onuradun, bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen badute eta beren bazkideen alde autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte esparru horretan.

Norberaren trebetasunak garatu eta haiei eusteko helburua dutenak jotzen dira autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzutzat, haien bidez, norberaren arau eta lehentasunei jarraituz, nola bizi nahi den kontrolatu, aurre egin eta erabakiak hartzen badira, eta aukera ematen bada eguneko bizimoduko oinarrizko jarduerak gauzatzeko eta harreman sozialak izateko; orobat, desgaitasuna duten pertsonen ahaideei laguntza emateko programak.

Dirulaguntza hauen bidez entitate horien programak bultzatu nahi dira, desgaitasunak dituzten pertsonen behar berariazkoei arreta emateko ekintzak sustatzeko, bai eta pertsona horien independentzia sustatzekoak eta mendekotasunari aurrea hartzekoak ere. Baldintza izanen da aurkeztutako programetako erabiltzaileek ez erabiltzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bermatutako mota bereko baliabiderik.

1.2. Modalitateak.

a) Programetan egituratutako eskaera. Gehienez ere 7 programak jasoko dute dirulaguntza.

b) Programa global gisa egituratutako eskaera; hots, entitatearen jarduera guztiak programa bakar batean biltzen dituena.

Gizarte ekimeneko entitateek, bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen badute eta beren bazkideen alde autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eta/edo jarduerak esparru horretan garatzen badituzte, programa globalean egituratutako b) modalitatean egin beharko dute dirulaguntzaren eskaera.

Modalitate hauetarako eskaerak bateraezinak dira beren artean.

1.3. Programen tipologia.

–Desgaitasuna duen pertsonari eta bere familiari bana-banako laguntza ematea.

–Egokitutako garraioa.

–Aisia eta astialdia: taldeak eratzea eta bertako kideek parte hartzea eta lankidetzan aritzea bultzatzen duten programak, eta gizarte-harremanak sustatzen dituztenak.

–Ahaideei atseden ematea: beren kargura desgaitasunak dituzten pertsonak dituzten ahaideei atseden emateko programak dira. Familia bakoitzeko lau atsedenaldi onartuko dira gehienez. Egonaldia gehienez ere bi gauekoa izanen da.

–Lanerako prestakuntza eta terapia.

–Ezagutzaren estimulazioa.

–Autonomia funtzionala sustatu, hari eutsi eta berreskuratzea.

–Prestakuntza psikosoziala, buruko gaitza edo adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat.

–Boluntarioak: bilatzea, harrera egitea, orientatzea eta prestatzea.

Ez dira diruz lagunduko osasuna prebenitu eta sustatzea beste helbururik ez duten programak, ezta hezkuntzaren arloko jarduketa esparrukoak (3-6 urteko laguntza goiztiarra, guraso elkarteak, berariazko ikastetxeak, etab.) eta enplegu-zentro bereziak ere.

Deialdi honetatik kanpo uzten dira, berariaz, Gizarte Zerbitzuen Zorroan prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.

2.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Horretarako bideratuko den zenbatekoa 1.638.408 eurokoa izanen da, 2019ko gastu-aurrekontuko partida hauen kargura: 920005-93100-4819-231B9 partida, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak” izenekoa; eta 920005-93100-4819-231B10 partida, “Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak” izenekoa.

920005 93100 4819 231B09 partidan (“PFEZaren %0,7ko funtsa. Desgaitasuna duten pertsonen arloko entitateak. Programetarako dirulaguntzak”) baimendutako zenbatekotik 150.000 euro “Programa Globala” izenekoan egituratutako modalitatera bideratuko dira. Dirulaguntzaren zenbatekoa ez bada iristen “Programa globala” izenekoan egituratutako modalitatearentzat erreserbatutako guztirakora, soberakin hori “Programak” izenekoan egituratutako modalitaterako zenbatekoari gehituko zaio.

3.–Dirulaguntzaren xedeko programen betebeharrak:

a) Entitate bakoitzaren eskaera 7 programatan zatikatzen ahalko da gehienez.

b) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

c) Deialdiaren xedearekin bat etortzea, hura onesten duen foru aginduaren testuan eta deialdi honen 1. oinarrian adierazten denaren arabera.

4.–Entitateak aurkeztu beharreko programen dokumentazio berariazkoa:

a) Dirulaguntza jaso duen programa bakoitzaren memoria teknikoa.

Deskribapenak gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakituak. DIN A-4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 alde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

b) Dirulaguntza jaso duen programa bakoitzaren diru-sarreren eta gastuen kontua.

Eskaera aurkeztu aurreko urteari buruzko agiriek, a) eta b) puntuetan aipatutakoek, abian den urteko deialdi guztietarako balio dute. Ez da beharrezkoa agiri horiek aurkeztea baldin eta aurreko ekitaldiko dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epean aurkeztu badira, edo abian den urteko deialdi batean, hau baino lehen.

c) Dirulaguntza zer programatarako eskatzen den, haien deskribapen teknikoa.

Deskribapenak gehienez ere hogei folio izanen ditu programa bakoitzeko, behar bezala zenbakituak. DIN A-4 neurrikoak izanen dira, bi aldeetatik inprimatuak (20 folio, 40 alde). Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota: Arial edo antzekoa, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

d) Dirulaguntza zer programatarako eskatzen den, haien sarrera- eta gastu-aurrekontua.

e) Zinpeko aitorpena, entitatea ordezkatzen duen pertsonak egina, hartan adierazita diruz lagundutako programa bakoitzeko erabiltzaileek ez dutela erabiltzen Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bermatutako baliabiderik.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak eta gehieneko zenbatekoak.

5.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Arau orokor gisa, diruz laguntzen ahalko dira langileen gastuak eta aurkeztutako programa bakoitza garatzeko berariazko jarduerenak.

Salbuespenez, funzionamendu gastuetarako dirulaguntzak emanen zaizkie bizitzan zehar desgaitasuna sortzen ahal duen patologia zehatz bat diagnostikaturik duten pertsonen eta beren familien arloan esku hartzen duten entitateei, baldin eta beren proiektuan autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak eta/edo jarduerak garatzen badituzte.

Aipatu kontzeptua justifikatzeko, entitatearen programa globalerako aurreikusitako aurrekontuaren %25 onartuko da gehienez ere.

5.2. Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak.

–Programa global gisa egituratutako proiektuak.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa da.

–Programatan egituratutako proiektua.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa instrukzio organoak onetsitako programa bakoitzaren aurrekontuaren %85 izanen da.

Bi modalitate horietan, programa bakoitzari dagokion aurrekontu onartua ezartzeko, bertan sartutako kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da. Aurreikusitako gastuak hanpatuak daudela ikusiz gero, dirulaguntza eman aitzin, programaren kostu ekonomikoaren beste balorazio bat eginen da prezio errealak erabiliz. Betiere, onartzen den aurrekontua aurreko urtean programa berean egindako gastua baino %5 handiagoa izaten ahalko da gehienez, non eta, salbuespen gisa, ez den erabat justifikatzen hortik gorako gehikuntzaren beharra, eta instrukzio organoak horrela baloratzen badu.

6.–Balorazioa.

6.1. “Programa global gisa egituraturiko proiektua” aurkezten duten entitateak.

Balorazioa fase bakar batean eginen da; bertan proiektua baloratuko da, baita entitate arduradunak hori garatzeko duen gaitasuna ere.

Fase hori baztertzailea izanen da, eta entitateak 60 puntu eskuratu beharko ditu, gutxienez ere, hura gainditzeko.

6.2. “Programatan egituraturiko proiektua” aurkezten duten entitateak.

Balorazioa bi fasetan eginen da. Lehenbizikoan, entitate eskatzailea baloratuko da dirulaguntzaren xede den proiektuaren arduraduna den aldetik, alegia, programak garatzeko duen gaitasuna; bigarrenean, aurkezten den programa baloratuko da.

Fase bakoitza modu independentean baloratuko da, I. eranskineko 6.3 atalean (“entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea”) eta III. eranskin honetako 7. oinarrian (“programak baloratzeko irizpideak”) adierazitako irizpideak eta puntuazioak erabilita, eta gehienez 100 puntu lortzen ahal dira fase bakoitzean.

Bi faseak baztertzaileak dira; hortaz, haietako bakoitzean, entitateek 60 puntu gutxienez eskuratu beharko dituzte. Beraz, dirulaguntza jasotzeko, programa bakoitzeko gutxieneko batura 120 puntukoa izanen da, bi faseak kontuan harturik.

7.–Aurkeztutako programak baloratzeko irizpideak (programen modalitatean egituratutako proiektuetarako baino ez).

–1. irizpidea: programaren kalitate teknikoa: 55 puntu arte.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1.

Programa osoa da teknikoki, barne egitura argi, koherente eta sendoa duena. Helburuen, jardueren, giza baliabideen, baliabide material eta teknikoen eta aurrekontuaren arteko egokitzapena: 18 puntura bitarte

–Datu teknikoak argi azaldu eta idatzi dira, eta egokitzen dira deialdian xedatutakora

1

–Argi eta zehatz arrazoitu da zer behar dagoen programa egiteko, erabiltzaileen premia eta eskariei erantzuteko xedez

5

–Zehazki adierazitako helburuak, atzemandako beharrekin zerikusia dutenak

3

–Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako

3

–Giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta materialak bat datoz planteatutako helburu eta jarduerekin

3

–Proiektua gauzatzeko aurrekontu arrazoitu eta orekatua, proposatutako helburuen araberakoa

3

1.2.

Aurreikusitako jardueren definizioa, kronograma, eta helburuak lortzeko garatu beharreko esku-hartzeko metodologia zehatzak dira: 8 puntura bitarte

–Proposatutako jardueren deskribapen zehatza

5

–Metodologiaren deskribapena

2

–Kronograma

1

1.3.

Jarduketak Foru Komunitateko herrietan gauzatzeko duen gaitasuna baloratzen da: 3 puntura bitarte

–Bere herrian bakarrik garatzen dute jarduera

1

–Jarduera bi herritan garatzen dute

2

–Jarduera hiru herritan edo gehiagotan garatzen dute

3

1.4.

Programaren edukiak aspektu berritzaileak aurreikusten ditu: puntu 1

Programa garatzeko aspektu berritzaileak aurreikusten dira

1

1.5.

Zehaztasuna eta zorroztasuna programa teknikoki gauzatzerakoan: 18 puntura bitarte

1.5.1.

Programaren eraginkortasuna: espero diren eta lortu diren emaitzak: 5 puntu gehienez

–Daturik ez

0

–%25 baino gutxiago

0

–≥%25 eta <%51

2

–≥%51 eta <%76

3

–≥%76 eta <%89

4

–%90 baino gehiago

5

1.5.2.

Programaren ondorioak: espero den edo lortu den parte-hartzea: 5 puntu gehienez

–Daturik ez

0

–Parte-hartzaileen %25 baino gutxiago

0

–≥%25 eta <%51

1

–≥%51 eta <%76

2

–≥%76 eta <%89

4

–%90 baino gehiago

5

1.5.3.

Gizartean duen eragina: 5 puntu arte (boluntariotzako programak ez dira baloratuko)

–Programak bereganatze estrategiak eta/edo jarduerak egiten ditu, onuradun izan daitezkeenei zuzenduta, bazkideak izan ala ez

2

–Aurreikusitako jardueren programa, bazkideak ez diren pertsonek erabiltzeko

3

1.5.3. Bis.

Boluntarioen prestakuntza: 5 puntu arte (boluntariotzako programak baizik ez dira baloratuko)

5

Programak boluntarioentzako berariazko prestakuntza ikastaroak aurreikusten ditu

5

1.5.4.

Justifikazioaren eraginkortasuna: 3 puntu

Programaren exekuzioaren justifikazio tekniko eta ekonomiko egokia

3

1.6.

Proiektuaren segimendua eta ebaluazioa: (7 puntu arte)

1.6.1.

Programaren jarraipena

Programaren exekuzioaren jarraipena egitea, jarraian eta etengabe

2

1.6.2.

Programaren ebaluazioa

–Ez dira finkatzen kalitate adierazleak eta egiaztapenerako aldagaiak, programa ebaluatzeko bidea ematen baitute

0

–Programa ebaluatzeko kalitate adierazleak eta egiaztapenerako aldagaiak adierazten dira

2

Ebaluazioa egiten da kalitate adierazleen eta egiaztapenerako aldagaien arabera. Horiek aldez aurretik ezarriak dira eta ondorioak ateratzea eta programaren bideragarritasuna errazten dute

5

–2. irizpidea: programaren koherentzia: 25 puntu.

AZPI-IRIZPIDEAK

2.1. Programak erabiltzaileen beharrei eta eskakizunei erantzuten die

2.2. Onuradunek eta/edo boluntarioek era aktiboan eta zuzenean parte hartzen dute programaren plangintza eta garapen prozesu osoan: diseinua, abian jartzea, jarraipena eta ebaluazioa

2.3. Onuradunek eta/edo boluntarioek modu aktiboan eta zuzenean parte hartzen dute programaren diseinuan

2.4. Onuradunek eta/edo boluntarioek parte hartzen dute programako jarduera zehatzen antolaketan

2.5. Entitateak gaitasuna erakutsi du programa garatzeko hasiera batean ezarritako helburu tekniko eta ekonomikoen arabera, edo programa teknikoki eta/edo ekonomikoki birformulatzeko, sortzen diren beharretara egokitzeko

2.6. Koordinazioa eta osagarritasuna beste entitate bereizi batzuekin, programaren garapena errazteko

2.7. Programak departamentuaren beste programa bat osatzen du

2.8. Programak beste programa batzuk osatzen ditu Foru Komunitatearen esparruan

2.9. Programaren hasierako aurrekontua eta/edo birformulatua eta bere azken balantzea koherenteak dira

2.10. Aurreko urteko gastu erreala eta abian den urterako aurkeztutako aurrekontua koherenteak dira

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

BAT DATOR BI AZPI-IRIZPIDEREKIN BAINO GUTXIAGOREKIN

0,00

BAT DATOR HIRU AZPI-IRIZPIDEREKIN

3,57

BAT DATOR LAU AZPI-IRIZPIDEREKIN

7,14

BAT DATOR BOST AZPI-IRIZPIDEREKIN

10,71

BAT DATOR SEI AZPI-IRIZPIDEREKIN

14,28

BAT DATOR ZAZPI AZPI-IRIZPIDEREKIN

17,82

BAT DATOR ZORTZI AZPI-IRIZPIDEREKIN

21,39

BAT DATOR BEDERATZI AZPI-IRIZPIDEREKIN EDO GEHIAGOREKIN

25,00

–3. irizpidea: kofinantzaketa: 20 puntu.

Baloratuko da eskura dauden baliabideen araberako programa bat gauzatzeko gaitasuna.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Kofinantzaketa oso txikia (%10 baino gutxiago)

0,00

Kofinantzaketa neurrizkoa (≥%10 eta <%20)

5,00

Kofinantzaketa onargarria (≥%20 eta <%40)

10,00

Kofinantzaketa ona (≥%40 eta <%60)

15,00

Kofinantzaketa oso ona (≥%60 eta <%70)

17,50

Kofinantzaketa hobeezina (≥%70)

20,00

8.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa lortzen diren puntuen, dirulaguntza eskaeraren eta aurrekontuan erabilgarri dagoen kredituaren arabera esleituko da.

8.1. Programa global batean egituratutako proiektuak:

Gehieneko dirulaguntza 20.000 eurokoa izanen da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa lorturiko puntuen arabera esleituko da, I. eranskineko 6.3 oinarriaren arabera (“Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea”), eta gehieneko dirulaguntzatik abiatuta, portzentaje tarte hauek aplikatuko dira.

TARTEAK

ZENBATEKOA

60 puntu baino gutxiago

0,00

≥60 eta <66 puntu

4.000

≥66 eta <68 puntu

6.000

≥68 eta <70 puntu

8.000

≥70 eta <72 puntu

10.000

≥72 eta <74 puntu

12.000

≥74 eta <76 puntu

14.000

≥76 eta <78 puntu

16.000

≥78 eta <80 puntu

18.000

80 puntu edo gehiago

20.000

Modalitate honetarako dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena Programetan egituraturiko modalitateari dagokiona esleitu aurretik eginen da.

8.2. Programatan egituratutako proiektuak:

Programa bakoitzean, dirulaguntzaren zenbatekoa esleituko da lortutako puntuazioaren arabera, I. eranskineko 6.3 oinarriei (“Entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratzea”) eta eranskin honetako 7. oinarriari (“Aurkeztutako programak baloratzeko irizpideak”) jarraikiz, eta dirulaguntzaren eskaeraren arabera. Programatik onartzen den aurrekontuaren portzentaje hauek izanen dira gehieneko dirulaguntzak, eranskin honetako 5. oinarrian (“Kontzeptu diruz lagungarriak”) aurreikusia kontuan hartuta.

–Gehieneko dirulaguntzaren portzentaje taula:

PUNTUAZIOA

DIRULAGUNTZAREN PORTZENTAJEA,
AURREKONTUAREN GAINEAN (%)

120 baino gutxiago

%0

120 eta 200 bitartean

(Lortutako puntuazioa - 115) = aplikatu beharreko portzentajea

8 3. Bi modalitateetan, eta dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskaera aldatzen ahalko du. Betiere, bermatu beharko da aldatutako proiektuak jatorrizko proiektuaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Halaber, aldatutako proiektuaren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta hasiera batean aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino, salbu eta instrukzio organoak onartutako aurrekontura egokitzen bada.

Iragarkiaren kodea: F1903643