76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

20C/2019 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Arazuri-Orkoiengo TSF Navarra de Técnicas de Soldadura y Fijación SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Arazuri-Orkoiengo TSF Navarra de Técnicas de Soldadura y Fijación SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100562012014), erregistro honetan sartu zena 2019ko otsailaren 13an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2019ko urtarrilaren 14an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Arazuri-Orkoiengo TSF Navarra de Técnicas de Soldaudra y Fijación SL enpresaren hitzarmen kolektiboa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1903014