76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

38E/2019 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2019rako gastua baimentzen duena Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioen dirulaguntzetarako, eta maiatzaren 8ko 1205/2017 Ebazpenaren 10. oinarri arautzailea aldatzen duena. DDBN identifikazioa: 440130.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuetan ezarritakoarekin bat, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza, enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko, betiere oinarri arautzaileak 2019. urtea baino lehenago onetsitakoetarako.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan teknikariak kontratatzeko dirulaguntzarako gastua baimentzea 2019rako.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 8an emandako 1205/2017 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Era berean, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuak proposatu du 10. oinarri arautzailea aldatzea eskabideak aurkezteko modua zehazte aldera.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019ko ekitaldirako 75.000 euroko gastua baimentzea 2019rako aurrekontuko partida honen kargura: “Txertatze enpresetarako inbertsioetarako laguntzak” izeneko 950001 96100 7709 241204 partida, hain zuzen ere Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioen dirulaguntzetarako. Maiatzaren 8ko 1205/2017 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek. DDBN identifikazioa: 440130.

2. Lehen aipatutako deialdiko 10. oinarri arautzailea aldatzea, honela erredaktatzeko:

“Eskabideak aurkezteko, Nafarroako Gobernuaren enplegu atarian horretarako gaituko den lotura erabiliko da”.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko martxoaren 7an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1903571