76. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

33E/2019 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2019rako gastua baimentzen duena errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzetarako. DDBN identifikazioa: 426384

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 2an emandako 1612/2017 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horrenbestez, bidezkoa da zenbait dirulaguntzatarako 2019ko gastua baimentzea.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019rako Gastuen Aurrekontuaren kontura baimentzea errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak, hain zuzen, 1.200.000,00 euro, aurrekontuko partida honen kontura: 2019rako Gastuen Aurrekontuko “Errenta bermatua jasotzen dutenak kontratatzeko pizgarriak” izeneko 950001 96100 4709 241204 partida. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez arautu ziren (Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko 426384 zenbakia).

2. 2018ko ekitaldian ebatzi gabe gelditzen diren eskaerei 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura igortzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko otsailaren 22an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1902771