74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

17C/2019 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren 2018ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren 2018ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31007952012000), erregistro honetan sartu zena 2019ko urtarrilaren 22an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2019ko urtarrilaren 22an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 11n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Grupo Fromageries Bel España SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren 2018ko soldaten berrikuspena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1903011