74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, larrialdiko laguntza humanitarioko
eta/edo ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzeko dirulaguntzak emateko deialdiarena (2019. urtea)

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 447964.

Xedea: larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo presako ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzea; hain zuzen ere, hondamendi naturalak, gerrak edo horien ondorioak izaten direnean, edo oinarrizko lehengairik gabe gelditzean edo edozein eratako hondamenak gertatzen direnean.

Laguntza horiek 2019ko ekitaldiko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 2399-489000, “Hondamendien kudeaketarako eta elkarbizitza sustatzeko ekimenetarako laguntzak”. Xede horretarako, 5.950,00 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1904825