74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

25C/2019 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Ardogintzaren Industrien Sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Nafarroako Ardogintzaren Industrien Sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007605011981), erregistro honetan sartu zena 2019ko otsailaren 25ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batzuek (CCOO eta UGT) 2019ko otsailaren 18an sinatua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Ardogintzaren Industrien Sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1903019