73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO
4. ZK.KO EPAITEGIA

Iraizpenak 898/2018

Nik, María Sandra Mata Medinak, Bilboko Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 898/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Porkelur S.L. eta Provinsa Construcciones S.A. ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan dadin, eta, kasua bada, judiziora, 2019ko ekainaren 3an 12:00 eta 12:10ean, epaitegi honetako 9. judizio-aretoan (Barroeta Aldamar 10-lehen solairua).

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

–Porkelur S.L. eta Provinsa Construcciones S.A.ri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019ko martxoaren 15ean emandako Antolaketarako eginbidea. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Ebazpen horren aurka berraztertze-errekurtsoa jar dezake, hiru egun balioduneko, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Porkelur S.L. eta Provinsa Construcciones S.A. non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon (Bizkaia), 2019ko martxoaren 22an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Sandra Mata Medina.

Iragarkiaren kodea: J1904563