73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

12/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez, baimena ematen da Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egiteko, hain zuzen ere, zenbait entitaterentzako dirulaguntzak deitzea eta ematea kudeatzeko, entitate horiek jarduera fisikoa eta kirol jarduera sustatzeko kanpainak eta programak egin ditzaten 2019an, Nafarroako Foru Komunitateko eskola-umeei zuzendurik.

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, honako partida hauek daude:

–Hezkuntza Departamentua:

  • 420000-42000-4819-322G00 “Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa”, 65.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4709-322G00 “Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko”, 50.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4400-322G00 “Eskiko eskola kanpaina. NICDO”, 50.000 euroko kreditua duena.
  • 420000-42000-4709-322G02 “Kirol-hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat”, 10.000 euroko kreditua duena.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua:

  • A50002-A5110-4400-336102 “NICDO: eskiko eskola kanpaina”, 160.500 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4709-336100 “Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko”, 40.000 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4819-336100 “Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa”, 125.000 euroko kreditua duena.
  • A50002-A5110-4819-336102 “Kirol-hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat”, 5.000 euroko kreditua duena.

Kirola ikasleen artean sustatzea eta bultzatzea da kanpaina horien helburua, heziketaren eta kirolaren ikuspegitik. Horretarako, lehentasuna ematen zaio balioetan oinarritutako hezkuntzari, bai eta jarduera fisikoa egiteko ohitura sortzeari ere, horrek bizimodu osasungarria garatzen lagunduko baitu, guztiz bat datorrena Hezkuntza Departamentuaren helburuekin. Kanpainek hezkuntzaren aldetik duten interes ukaezinaz gain, horien garapenak tradizio luzea izan du, eta horrek erakusten du Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak egindako kudeaketa oso egokia izan dela eta aukera eman duela elkarlana garatzeko eta bi erakundeek baliabideei probetxu ateratzeko.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak institutu horri esleitzen dizkio Kirolari buruzko Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioari esleitzen dizkion eskumenak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.1 artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek ahalmena dute beste organo batzuei emateko beren eskumeneko lan materialak, teknikoak edo zerbitzuak egiteko ardura, dela eraginkorragoak izateko, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, hurrengo apartatuetan xedatutakoari jarraituz. Aipatutako 39. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen, kudeaketa lan bat esleitzeko departamentu berekoa ez den administrazio organo bati edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu baten menpeko erakunde publiko bati, bi kontseilari horien baimena beharko dela.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 6.2.o) artikuluaren arabera, Nafarroako kirol administrazioari (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan pertsonifikatua) dagokio kirol jarduerak sustatzea horretarako laguntza eta dirulaguntzak emanez.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren barnean, Kirolaren Zuzendariordetzari honako hauek dagozkio, besteak beste: kirol jarduerak sustatzea, laguntza eta dirulaguntzak emanez horretarako (abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak onetsitako Institutuaren estatutuen 16.n) artikulua); Nafarroako Foru Komunitatean dauden kirol mota eta espezialitateen aitorpena kudeatzea (16.b) artikulua); eta neurriak hartzea berdintasuna bermatzeko kirol arloan, beste entitate batzuekin elkarlanean arituz, publikoak zein pribatuak izan (16.p) artikulua).

Halaber, 20. artikuluak Kirolaren Zuzendariordetzari atxikitako Kirola Sustatzeko Atalari esleitzen dizkion eskumenen artean honako hauek daude, besteak beste: eskola-umeek kirol jarduerak egin ditzatela sustatu eta bultzatzea (20.f) artikulua), edo kirola sustatzeko programak bultzatu eta sustatzea arreta berezia behar duten eta gizarte interesekoak diren giza taldeentzat (20.g) artikulua).

Bai Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan bai Hezkuntza Departamentuan hainbat partida daudenez Nafarroako Foru Komunitateko eskola-umeen artean jarduera fisikoa eta kirol jarduera sustatzen laguntzeko, bidezkoa da, efikaziari begira, organo bakarra izatea dirulaguntzak deitzeaz eta emateaz arduratzen dena. Horrenbestez, beharrezkoa da tresnak ezartzea Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren arteko elkarlana izan dadin, kudeaketa-esleipenaren teknika erabiliz horretarako.

Baimendutako kudeaketa-esleipenaren xedea izanen da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko organo eskudunen esku uztea behar diren jarduketa guztiak egiteko ardura, zenbait entitaterentzako dirulaguntzak deitu eta eman ditzaten, entitate horiek jarduera fisikoa eta kirol jarduerak sustatzeko.

Esleipena 2019. urtean egonen da indarrean.

Hori horrela, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak proposatuta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39.3 artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Baimena ematea Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egiteko, zenbait entitaterentzako dirulaguntzak deitzea eta ematea kudeatzeko, entitate horiek jarduera fisikoa eta kirol jarduera sustatzeko kanpainak eta programak egin ditzaten 2019an, Nafarroako Foru Komunitateko eskola-umeei zuzendurik.

2. Esleipenak 2019ko abenduaren 31ra arteko iraupena izanen du.

3. Esleipen honen xedeko prozeduren ondorioz sortzen diren gastuen finantzaketa Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren aurrekontuko partida hauen kargura eginen da, guztira 175.000 euroko kreditua egiten baitute:

–420000-42000-4819-322G00 “Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa”, 65.000 euroko kreditua duena.

–420000-42000-4709-322G00 “Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko”, 50.000 euroko kreditua duena.

–420000-42000-4400-322G00 “Eskiko eskola kanpaina. NICDO”, 50.000 euroko kreditua duena.

–420000-42000-4709-322G02 “Kirol-hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat”, 10.000 euroko kreditua duena.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura, Hezkuntza Departamentura, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1902906