73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 161. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoak erabaki du honako aprobetxamendu honen uren erabilera pribatiborako eskubidea azkentzeko espedienteari hasiera ematea: aprobetxamendua, Erika edo Txaruta errekatik 8,5 l/s ur ateratzeko, Donamariako udal-mugartean (Nafarroa), Doneztebeko udalerria hornitzeko, eta, kasua bada, izan daitezkeen zortasunetarako, titularrak uko egin diolako. Hauek dira aprobetxamenduaren erregistroko datuak:

Espedientea: A/31/01318.

Titularra: Doneztebeko Udala.

Ur-lasterraren izena: Txarutako erreka.

Emaria: 8,5 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).

Erabilera: udal hornidura.

Titulua/Data/Agintaria: Kontzesioa/2004ko ekainaren 16a/Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoa.

Inskripzioa: 13868 A atala.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, aprobetxamendu horien azkentzeak ukituta gertatzen direnek egoki iruditzen zaiena adieraz dezaten epe horretan Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoaren aurrean.

Oviedon, 2019ko apirilaren 1ean.–Idazkari nagusia, eskuordez, arloko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 09ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), David Pérez Méndez-Castrillón.

Iragarkiaren kodea: E1904616