73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03658 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Cristina Guelbenzu Zubieta, José Miguel Galarregui Apezteguia, Rosa M.ª Fernández Lamana eta Gonzalo Galarregui Fernández.

Helbidea: Villa Lore-Arte, 31744 Elgorriaga (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Akerregi erreka.

Eskatutako emaria: 0,022 l/s.

Tokia: Akerregi alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintza eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Akerregiko errekatik ura hartzeko kutxatila bat erabiltzen da; bertatik hodi bat ateratzen da, 200 litroko biltegi erregulatzaile bateraino, eta handik ureztatu beharreko lurzatietara eta abereentzako asketara doa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko martxoaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1904339