73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak edota kultur instalazioak erabiltzeko barne araubidearen erregelamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2019ko apirilaren 2ko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena: hasiera batez onestea aldaketa Oltza Zendeako Udalaren kirol instalazioak edota kultur instalazioak erabiltzeko barne araubidearen erregelamendua arautzen duen ordenantzan.

Bigarrena: Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoren, espedientea jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena: jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Oltza Zendean, 2019ko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1904844