73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2019an euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 449024.

Alkatetzak martxoaren 25ean emandako 240/2019 Ebazpena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena.

–Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak ematea, lehia irekiaren araubidea erabiliz, Burlatako guraso elkarte, ikastetxe eta kultur elkarteei, egiten badituzte oinarriak arautzen dituen udal ordenantzan aurreikusitako jarduerak. Hura 2012ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an.

–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, dagokion erregistroan inskribatua.

Egoitza eta helbide fiskala Burlatan izatea.

Izaera soziala izatea eta irabazteko asmorik ez.

Aurkeztutako proiektua Burlatako udal mugartean gauzatzea.

–Jarduera hauek diruz lagunduko dira:

Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Euskararen erabileraren aldeko motibazioa eta sentsibilizazioa lantzeko jarduerak.

Euskarazko argitalpen eta hedabideak, toki mailakoak.

Euskal literatura eta euskarazko irakurketarako zaletasuna zabaltzeko xedea duten jarduerak.

–Eskabideak noiz eta non aurkeztu:

Eskaerak eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta ondoko hauek erantsita:

IFKren fotokopia.

Egin beharreko jardueren proiektu xehatua.

Jarduera egiteko aurreikusi diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehatua.

Bertze toki batean xede bererako aurkeztutako diru-laguntza eskaeren zerrenda, izanik horiek eginak nahiz egin beharrekoak, tramitatuak edo tramitatze bidean, erakunde publikoei nahiz pribatuei eskatuak. Honako hauek zehaztu beharko dira: entitateen izenak, eskatutako zenbatekoa, edo emandakoa, ebatzita badago, edo aurreikusitako zenbatekoa aurreko urtekoa aintzat hartuz.

Agiri guztiak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 13ko 14:15ean bukatuko da.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Gastuak eta jarduerak justifikatzeko eta horien gaineko txostena aurkezteko epea 2019ko abenduaren 15ean hasiko da, eta 2020ko urtarrilaren 15ean bukatuko.

Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek 2012ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20an, argitaratu ziren.

Burlatan, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1905005