73. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean 1/2019 aldaketa egiteko espedientea; kreditu berezia gaituko da, urbanizazio-inbertsioei aurre egiteko.

Iragarkia 2019ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 25ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

BARAÑAINGO UDALA

Kreditu berezia gaitzea

GASTUAK:

Kreditu berezia:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

(euro)

61 15332 61900

“Inbertsioak urbanizazioan”

190.000,00

GUZTIRA

190.000,00

DIRU-SARRERAK:

Gastuaren finantzaketa:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

(euro)

7508002

“Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lanetarako, erabilera libreko funtsa”

190.000,00

GUZTIRA

190.000,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1904668