67. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2019ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoarena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haietara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko ediktuen taulan argitaratuta, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Cintruenigon, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1904204