60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1762. eta 1763. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak 2019ko otsailaren 27an ebazpena eman zuen, hasiera batez onesteko 6. poligonoko 1762. eta 1763. lurzatien xehetasun-azterketa, César Bujanda Pérezek eta Verónica Vielba Rodríguezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Vianan, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1903134