60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019-02-28ko 0029-2019 Ebazpenaren bidez, Udal honek erabaki zuen hasiera batez onestea Utergako Arau Subsidiarioen UO-5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, eta jendaurrean jartzea hogei egunean alegazioak paratu ahal izateko. Orobat, espresuki xedatu zuen, interesdunei informazioa eta entzunaldia emateko tramitean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela beste tramiterik gabe. Birzatitzeko proiektua azter daiteke Udal honen egoitza elektronikoan [http://uterga.sedelectronica.es] eta udal bulegoetan.

Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Utergan, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1902983