60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2019ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalaren 2019ko plantilla organikoa; haren barnean sartzen dira toki entitatearena berarena, San Vicente Paul zahar etxea Erakunde Autonomoarena, Juan Francés de Iribarren musika eskolako Patronatuarena eta Udalaren Kirol Patronatuarena.

Espedientea Udaleko bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokiak direla uste diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen. Plantilla behin betiko onetsita egonen da, baldin eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.

Zangozan, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1903027