60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2019ko aurrekontu luzatuaren aldaketa.
Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hemeretziko otsailaren 7an hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2019ko Aurrekontu Luzatuan egindako aldaketak, xehetasun hauekin bat:

1.–Aldaketa 11 92001 626000 partidan (Informatika eta prozesu-ekipo berriak), 244.770 euroko zenbatekoaz, Hardwarea erosteko, kreditu-gehikuntzen bidez; gehikuntza hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

2.–Aldaketa 11 92001 641000 partidan (Informatika eta informatika-aplikazio berriak), 878.997,07 euroko zenbatekoaz, 2019an aplikazioak eta softwarea garatzeko ekipamenduak erosteko, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

3.–Aldaketa 20 43200 632090 partidan (Turismoa- beste eraikin konp.), 2.420 euroko zenbatekoaz, San Bartolome gotorlekua museo bihurtzeko, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

4.–Aldaketa 31 15331 609000 partidan (Bide publikoa, azpieg. eta erab. publikoko ondasunak) 1.900.000 euroko zenbatekoaz, hauek egiteko:

4.1. Txantrea berrurbanizatzeko lanak, 1.034.678 euro jotzen duen ezohiko kreditu baten bidez, zeina diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak) zenbateko berarekin handituta finantzatzen baita, eta 665.322 euro jotzen duen kreditu-sortze baten bidez, zeina diru-sarreren 20/75081 partida (PIL Transf.) zenbateko berarekin handituta finantzatzen baita.

4.2. Espaloiak zaharberritzeko lanak, Urdánoz multzoa kalean (Etxabakoitz) 50.000 euroko zenbatekoaz; Espaloiak zaharberritzeko lanak, Sarriguren kontzejuaren kalean (Mendillorri) 50.000 euroko zenbatekoaz; Irisgarritasuna hobetzeko lanak Jesús Guridi kalean (Milagrosa) 50.000 euroko zenbatekoaz, eta Zaharberritze-lanak Hontzaren plazan (Azpilagaña) 50.000 euroko zenbatekoaz. Ezohiko kreditu baten bidez finantzatzen da, eta horretarako handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

5.–Aldaketa 31 15331 619000 partidan (Bide publikoa, azpieg. eta erab. publikoko ondasunak), 20.745,72 euroko zenbatekoaz, Espetxeko atea birjartzeko edo birsortzeko, kreditu-gehikuntzen bidez; gehikuntza hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

6.–Aldaketa 31 15331 640000 partidan (Bide publikoa. Azterlan eta proiektuak), 26.741,00 euroko zenbatekoaz, Labriteko zaldaineko jarduketei buruzko txostena egiteko, kreditu-gehikuntzen bidez; gehikuntza hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

7.–Aldaketa 31 16500 623020 partidan (Hiri-argiteria. Argi-inst.), 86.800 euroko zenbatekoaz, Argi Pilotu Adimentsurako, kreditu-sortze bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/79700 partida (Transf. Europar Batasuna).

8.–Aldaketa 31/17100/609000 partidan (Berdeguneak. Erabilera Publikoko Azp. eta Ondasunak), 216.906,23 euroko zenbatekoaz, Arantzadi parkean idortegia eta taulen klimatizatuak sortzeko, hauen bidez: ezohiko kreditu bat, 136.659,32 euroko zenbatekoaz eta diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak) zenbateko berarekin handituta finantzatua, eta kreditu-sortze bat, 80.246,91 euroko zenbatekoaz eta diru-sarreren 20/79700 partida (Transf. Europar Batasuna) zenbateko berarekin handituta finantzatua.

9.–Aldaketa 60 13210 632010 partidan (Udaltzaingoa. Birjartzeko Inb.), 90.408,82 euroko zenbatekoaz, Komunitate-poliziako bulegoak zaharberritzeko, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

10.–Aldaketa 30 15220 780000 partidan (Kapital Trans. familiei), 553.098,00 euroko zenbatekoaz, Familiei etxebizitzak zaharberritzen laguntzeko, kreditu-gehikuntzen bidez; gehikuntza hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

11.–Aldaketa 70 24110 632060 partidan (Kult/Giz Inst. Berr. Inbertsioak), 60.000 euroko zenbatekoaz, Lantegi Eskoletarako, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

12.–Aldaketa 70 24120 632060 partidan (Kult/Giz Inst. Berr. Inbertsioak), 60.000 euroko zenbatekoaz, Gizarte Enplegurako, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

13.–Aldaketa 70 24131 632060 partidan (Kult/Giz Inst. Berr. Inbertsioak), 74.000 euroko zenbatekoaz, Gizarte-Laneko Orientaziorako, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

14.–Aldaketa 70 23110 625000 partidan (Bulegoko altzariak eta tresneria), 10.000 euroko zenbatekoaz, Altzariak erosteko, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

15.–Aldaketa 70 23182 635000 partidan (Altzariak birjartzeko Inb.), 50.000 euroko zenbatekoaz, DUO apartamentuetako konponketa-lanak egiteko, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

16.–Aldaketa 31 92062 632010 partidan (Eraikin Orokorrak eta/edo Eraik. birjartzeko Inb.), 54.000 euroko zenbatekoaz, CPD beroa berreskuratzeko, kreditu-sortze baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/79700 partida (Transf. Europar Batasuna).

17.–Aldaketa 40 17211 632090 partidan (Energia berdea. Beste instalazioak), 234.165,00 euroko zenbatekoaz, Iratxeko Monasterioaren kaleko Estalki fotovoltaikorako, kreditu-sortze baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/79700 partida (Transf. Europar Batasuna).

18.–Aldaketa 80 34200 632050 partidan (Kirol Inst. Berr. Inbertsioak), 90.000 euroko zenbatekoaz, Udal Kirol instralazioetarako, kreditu-gehikuntzen bidez; gehikuntza hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

19.–Aldaketa 70 23930 790000 partidan (Garatze bidean dauden herriendako laguntza. Kanpo Transf.), 85.000 euroko zenbatekoaz, Garapen-laguntzako %0,7 emateko, kreditu-gehikuntzen bidez; gehikuntza hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

20.–Aldaketa 31 15331 609000 partidan (Bide publikoa, azpieg. eta erab. publikoko ondasunak), 100.000 euroko zenbatekoaz, 30 Hirirako, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

21.–Aldaketa 31 15331 640000 partidan (Bide publikoa. Azterlan eta proiektuak), 50.000 euroko zenbatekoaz, Sarasate Ideietarako, kreditu-gehikuntzen bidez; gehikuntza hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

22.–Aldaketa 20 43110 609000 partidan (Enplegua eta Merkataritza. Erabilera publikoko azp. eta ondasunak), 50.000 euroko zenbatekoaz, Merkataritza-seinaletarako, ezohiko kreditu baten bidez; kreditu hori finantzatzeko, handitu egiten da zenbateko berarekin diru-sarreren 20/91301 partida (Epe luzeko maileguak).

23.–2019ko Diru-sarreren Udal Aurrekontuen 20/75080 GN partidaren (Zenbait diru-laguntza) diru-sarreren aurreikuspenak handitzea, 110.287,78 euroko zenbatekoaz, eta hura Osoko Bilkurak urtarrilaren 25eko erabaki bidez (2/CP) onetsitako ezohiko kreditua finantzatzeko aplikatzea 31 92062 622020 partidaren 1.8 puntuan, erabaki horretan esleitutako epe luzeko maileguaren finantziazioa beherantz aldatuz.

24.–Iruñeko Udalaren 2018ko Gastuen Aurrekontuan egindako aldaketak lotura kualitatiboa ezarrita gauzatuko dira aurrekontu-erabilerari dagokionez partida berean kontzeptu bat baino gehiago sartuz gero, eta, betiere, Aurrekontua gauzatzeko 10. oinarrian ezarritako zenbatekoarekin bat, gastuaren behin betiko egozpenean aplikazio berriak sortzen diren kasuetarako.

25.–Aurrekontua betetzeko oinarriak aldatzea, proposamenari atxikitako eranskinarekin bat.

26.–Aurrekontua betetzeko Oinarrien 8. eranskina -diru-laguntza izendunei buruzkoa- onestea, proposamen honi lotutako eranskinarekin bat.

27.–Erabaki honen punturen baten kontra jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztuz gero, Osoko Bilkurak berariaz behin betiko onetsi beharko ditu horiek indarra har dezaten, baina behin betiko berariazko onespen hori ez da beharrezkoa izanen erreklamaziorik jaso ez duten puntuek indarra har dezaten.

Aurreko ikuspuntu hori ez da aplikagarria izanen Osoko Bilkuraren erabaki honek tramitazioari buru ematen dion kreditu-sortzeen kasuan.

Aldaketa hauek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko dute indarra.

Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

AURREKONTUA BETETZEKO OINARRIAK

1. TITULUA

Arau orokorrak

1. oinarria.

Iruñeko Udalaren Aurrekontua toki erakunde honek eta bere erakunde autonomoek gehienez ere aitor ditzaketen betebeharren taldekako zenbaki-adierazpen sistematikoa da, baita likidatzea aurreikusita dauden eskubideena ere, hori guztia, 2019. urteko ekitaldian.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta herri gastuaren arloan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuak ezarritakoarekin bat, honako hauek osatzen dute 2019ko Iruñeko Udalaren Aurrekontu Orokorra:

1.–Udalaren Aurrekontua.

2.–Honako erakunde autonomo hauen aurrekontuak:

–Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia.

–Iruñeko Udaleko Haur Eskolak.

3.–Comiruña SA Merkataritza Sozietatearen aurreikuspenen gaineko egoera orriak.

4.–Pamplona Centro Histórico SA Sozietatearen aurreikuspenen gaineko egoera orriak.

Honako hauek txertatu dira Aurrekontu Orokorrean eranskin gisara:

1.–Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA) Sozietarearen aurreikuspenen gaineko egoera orriak.

2.–Mercairuña SA Sozietatearen aurreikuspenen gaineko egoera orriak.

3.–Gayarre Antzokia Udal Fundazioaren aurreikuspenen gaineko egoera-orriak.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aplikatuz, eta Europako Nazioetako eta Erregioetako Kontuen Sistemaren irizpideekin bat (SEC95), honako entitate hauek osatzen dute Iruñeko udalerriaren Administrazio Publikoen sektorea:

1.–Iruñeko Udala.

2.–Udaleko Hirigintza-Gerentzia Erakunde Autonomoa.

3.–Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa.

4.–Pamplona Centro Histórico Sozietatea SA.

5.–Udal Laguntza Etxean SA Sozietatea (ASIMEC SA).

6.–Asociación Navarra de Informática Municipal Sozietatea SA (ANIMSA) (Likidazioan dago).

7.–Gayarre Antzokia Udal Fundazioa.

2. oinarria.

Oinarri hauek Nafarroako Toki Ogasuneko Foru Legeak ezartzen duen guztiari erantzuten diote, eta, horrez gain, Aurrekontua kudeatzeko eskuliburu laburtua dira, halako eran non horiek aplikatzean, Iruñeko Udalaren berezitasunak indarreko legezko xedapen orokorrekin eta erregelamenduzko xedapenekin bat etorrarazten baitituzte.

2. TITULUA

Aurrekontua luzatzea

3. oinarria.

Behin-betiko aurrekontua onesten ez den bitartean, aurrekontu luzatua indarreko legeek aurreikusten duten edozein aldaketaren xede izaten ahalko da, hala behar izanez gero.

3. TITULUA

Kreditu aldaketak

4. oinarria.

Aurrekontu aldaketak tramitatzeko, aldaketa horiek bat etorri behar dute indarra duten arauek ezarritakoarekin, eta, bereziki, 2/1995 Foru Legearekin eta 270/1998 Foru Dekretuarekin, honako zehaztapen hauek ere kontuan hartu beharko dituztelarik:

–Oinarri hauetako Lehen eranskinean zerrendatutako kredituak handiagotzen ahalko dira. Alkatetzaren ebazpen batek emanen dio buru kreditua handiagotzeko izapideari.

–Kreditu aldaketak gastuen arlo bereko aurrekontu-aplikazioen artean kreditu bat osorik edo parte batez transferitzea eragiten badu, edo altek eta bajek langileria-kredituei eragiten badiete, Alkatetza izanen da baimena emateko organo eskuduna.

Kreditu transferentziak egiten badira, murrizten den kreditua zein Alorrak kudeatu eta horren txostena jaso beharko da espedientean, eta bertan kreditua murriztu daitekeela justifikatu.

Kreditu-geldikinak gehitzen badira edo kredituak sortzen badira, Osoko Bilkuraren erabakiak ematen dio buru izapideari, eta ez da beharrezkoa izanen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bigarren eranskinean kredituen transferientziei eta aldaketei buruzko eskumenak zehazten dira.

4. TITULUA

Aurrekontua likidatzea

5. oinarria.

Udalaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontuak abenduaren 31n itxi eta likidatuko dira, eskubideak biltzeari eta betebeharrak ordaintzeari dagokien orotan.

Alkatetzari dagokio aurrekontu horiek guztiak martxoaren 1a baino lehen likidatzeari onespena ematea; erakunde autonomoen kasuan, ordea, Kontu Hartzailetzak aurrez txostena eman beharko du eta dagokion gobernu-organoak onetsi beharko du, aldez aurretik.

6. oinarria.

Aurrekontua Diruzaintzako geldikina negatiboa dela likidatu behar izanez gero, arauetan ezarritakoarekin bat jokatuko da. Aitzitik, aurrekontuak diruzaintzako geldikin positiboa dutela likidatzen badira, Udaleko Osoko Bilkurari egokituko zaio, hala behar izanez gero, gerakin horiek zertan erabili onestea.

5. TITULUA

Gastuak

1. ATALA

Lotura juridikoa

7. oinarria.

Gastuen kontsignazioak Udalaren beetebeharren gehieneko muga dira; horiek Aurrekontuan sartuta egoteak ez du inolako eskubiderik sortzen, eta zerbitzu bakoitzak doi zenbat behar duen eta horrenbestekoak izanen dira, kreditua izate hutsak baimenik ematen ez duelarik gastua egiteko.

8. oinarria.

Ekitaldi ekonomiko bakoitzean ezin izanen da etorkizuneko ekitaldietarako gastu-konpromisorik hartu, indarreko xedapenetan aipatzen diren kasuetan salbu.

9. oinarria.

Gastu-aurrekontuko aplikazio bakoitza digitu jakin batzuek osaturiko kode batek zedarrituko du, eta digitu horiek sailkapen organikoari, programetakoari eta ekonomikoari dagozkie.

Gastuak proposatzeko agirietan orotan, ezinbestekoa izanen da gastu bakoitzaren aurrekontuko aplikazioaren kodea ezartzea, baita Aurrekontuan zer kontzeptutan azaltzen den ere.

Gastuen kontabilitatea zehaztutako aurrekontu-aplikazioaren gainean eginen da, eta kontu-hartzailearen kontrola, zedarritutako lotura juridikoaren gainean.

10. oinarria.

1. Gastu-orriko kreditu onetsien lotura juridikoa ezarriko da, oro har, ondoren aipatzen den eran:

–Kode organikoaren mailako sailkapen organikoari dagokionez, bi digitu.

–Gastu arloaren mailako programen araberako sailkapenari dagokionez, digitu bat.

–Kapitulu mailako sailkapen ekonomikoari dagokionez, digitu bat.

2. Langileriari dagozkion gastuetan lotura juridikoak ez du barne hartuko kode organikoa.

3. Handiagotu daitezkeen partiden kasuan, berez lotesleak izanen zaizkio hiru sailkapenen gehieneko garapenari, hau da, hamahiru digitukoari.

4. Finantziazioa ukitua duten kredituak edo gastuak nahiz kredituen geldikinak gehitzean sortuko direnak kualitatiboki geldituko dira loturik. Finantziazioa ukitua duten kreditu edo gastuen lotura kualitatiboa aldatzeko, beharrezkoa izanen da Udaleko Osoko Bilkuraren erabakia, baldin eta bermatzen bada, eta espedientean egiaztatzen, gastu berriek segitzen dutela finantziazio ukitua lortu edo erabiltzeko behar diren baldintzak betetzen, betiere indarra duten arauekin bat.

Finantziazio orokor ukitu gabeaz Aurrekontuari gehitutako kreditu-geldikinen kasuan, behin inbertsioa egin eta amaitutakoan geratzen diren soberakinak txertatzen ahalko dira lotura juridikoaren kreditu eskuragarri orokorrean.

5. Kreditu-gehikuntzen edo ezohiko kredituen bitartez bideratutakoek lotura kualitatiboa edukiko dute. Baldin eta, kreditu-gehikuntzak edo ezohiko kredituak zer gastu eduki xedetzat, eta horri aurre egiteko behar den kreditua aurrekontutik bertatik badator (ez bakarrik aldaketatik), ulertuko da lotura kualitatiboa duela gastuak zenbat jo eta kopuru hori bera hartzeraino.

6. Inbertsioen Eranskinean jaso eta lursailen besterentzeak eta hirigintza-aprobetxamenduek sortua den finantziazio ukitua modu kualitatiboan joko da aplikatutzat, eta ez era kuantitatiboan. Ekitaldia ixtean, diru-sarrera horiek direla medio benetan likidatutako zenbatekoak aitortutako betebeharrak finantzatzeko erabiliko dira, hala inbertsio horiei nola -betetzen ari direlarik- aurreko aurrekontuen edo Udaleko Osoko Bilkuraren erabakien inbertsio eranskinetan jasoak izan diren mota horretako finantziazio ukitua duten beste hainbati dagozkienak.

7. 30/15220 (Etxebizitza eta Hiria Birgaitzea) eta 30/15121 (Hirigintza Kudeaketa) programen lur-sailak erosi eta urbanizatzeko inbertsio-kontzeptuei lotutako aurrekontuko kredituek -ondarea besterentzetik datozen diru-sarrerekin finantzatuek- lotura kualitatiboko poltsa bakarra eratuko dute, oinarri honetan oro har ezarritako loturen barruan. Kontuan harturik Inbertsioetako eranskinean jasotako azalpenak ez duela zehatza izan nahi esparru honetan, aurreikusitako aplikazioetan edo kontabilitate-egozpen zuzena lortzeko eratu daitezkeen beste zenbaitetan, kreditu hauen kargura egozten ahalko dira zehaztutako gastuen izaera bereko beste hainbat, betiere lurzoruen erosketekin eta urbanizatzearekin zerikusirik badute. Alor kudeatzailearen zuzendaritzak bermatuko du lotura horiek betetzea.

8. Oro har, ez da lotura kualitatiboaren aldaketatzat joko inbertsioen eranskinean sartutako kapital-gastu bat erabiltzen bada kontabilitateaz bezainbatean Eranskinean agertzen den besteko aurrekontu-aplikazio baterako, betiere kontzeptu eta lotura juridiko orokorra lehengo berak direlarik. Kasu horretan, gastu-espedienteetan dagokion justifikazioa txertatu beharko da.

9. Alor kudeatzaileen zuzendaritzak izanen dira arduradun Oinarri honetan lotura kualitatiboei buruz ezarritako irizpideak betetzeko.

10. Kredituen finantzamenduan egiten diren aldaketak diru-sarreren aurreikuspenak soilik ukitzen dituztenez, horiek Osoko Bilkurak noiz onetsi eta orduan hartuko dute indarra.

11. oinarria.

Baldin eta ikusten bada beharrezkoa dela Aurrekontuko partidaren kontsignazioak ezartzen duena baino gastu handiagoa egitea aurreko oinarrian ezartzen den lotura juridikoaren maila gainditu gabe, kreditu lotesle bereko beste aurrekontu-aplikazioen kreditua erabiltzen ahalko da.

12. oinarria.

Baldin eta beharrezko jotzen bada gastu bat egitea, aurrekontuan horretarako aurrekontu-aplikazio egokia ez dagoelarik, baina bai ordea, behar duen lotura juridikoa, aurrekontu-aplikazio berria sortzen ahalko da aurrekontuko gastu-orrian. Aplikazio berria zein lotura juridikotan uztartzen den eta horretan berean den kreditu erabilgarriaz hornituko da, edo aurrekontuko aldaketez.

Aplikazioa ireki ahal izateko, nahikoa izanen da hura kasuan kasuko Alorreko Idazkaritza Teknikoak Kontabilitateari gaztigatzea, dagokion kode organikoarekin bat.

Gastuok tramitatzean, espresuki aipatuko da sortu den aurrekontu-aplikazio berria.

2. ATALA

Aurrekontu-sailkapena

13. oinarria.

Aurrekontuko gastu-orrian dauden kredituak sailkapen hirukoitz baten arabera sartu dira:

1. Sailkapen organikoa: Udalaren antolamendu-egituraren arabera. Bi digituz adierazten da.

2. Programen araberako sailkapena: lortu behar diren helburuen arabera. Bost digituz adierazten dira, azpiprogramen mailan.

3. Sailkapen ekonomikoa: gastuaren izaera edo motaren arabera. Sei digituz adierazten dira, partiden mailan.

14. oinarria.

Gasturen bat programen araberako epigrafe bati baino gehiagori egozten ahal bazaio, gastu guztiari erreparatuta garrantzirik handiena duenari egotziko zaio.

Sailkapen ekonomikoaz denaz bezainbatean, oro har onartuak diren kontabilitate-printzipioak aintzat harturik, Udalak zerbitzuak eman edo ekoizteko daukan gaitasuna hobetzen ez duten gastu guztiak mantentze eta kontserbazio gastuen gisara jasotzen ahal dira.

Banan-banan hartuta 1.500 eurotik beherako ondasun, altzari eta ekipoen erosketak gastu arruntak joko dira, eta, horrenbestez, 2. kapituluko partidei egotziko zaizkie. Salbuespen hori ez da kontuan hartuko hasierako ekipamenduen edo eraberritze orokorren kasuetan, horietan gastuak guztira zenbat jotzen duen eta gastu osoaren izaera aintzat hartuta egotziko baita dirua.

3. ATALA

Aurrekontu-kudeaketa: Arau orokorrak

15. oinarria.

Gastu-aurrekontua betetzean, indarreko legeek xedatutako faseak osatu behar dira.

16. oinarria.

Baimentzea da diru jakin bat edo horren ingurukoa jotzen duen gastu zehatz bat egitea erabakitzen duen egintza, halako moldez non aurrekontu-kreditu baten diru guztia edo parte bat horretarako erreserbatzen baita.

Gastuaren arduradunak bere eskumenen baitako beharrei aurre egiteko eskatuko du kreditua. Eskaerari gastua beharrezkoa dela justifikatzeko txostena erantsiko dio, eta bertan kopuru zehatza ezarriko du, edo, hori zehazki ezagutzerik ez badago, aurreikusitako gehieneko gastua.

Gastua egiteko baimena Osoko Bilkurak, Gobernu Batzarrak, Alkatetzak, zinegotzi delegatuek eta -horretarako eskuordetuak izanez gero- beste gobernu-organoek emanen dute, gastuaren izaeren eta zenbatekoaren arabera, edo, bestela, Udalaren menpeko erakunde autonomoen estatutuek ahalmena zein organori eman eta horrek, betiere indarra duten legeek emandako eskumenekin bat, hirugarren eranskinean ezartzen den bezala.

17. oinarria.

Xedapen edo konpromisoa deitzen zaio gastuak egiteko onartzen den egintzari, betiere aurretik legeek ezartzen dituzten izapideak bete eta gero. Gastu horiek aurrez baimendu behar dira, eta horien zenbatekoa zehaztu.

Xedatu diren kopuruak baimenduak baino txikiagoak badira, ateratzen den aldea murriztuko da, eta horrek jatorrizko partidako kreditua handiagotuko du.

Hirugarren eranskinean adierazten dira gastuen xedapena onesteko organo eskudunak.

18. oinarria.

Behin Aurrekontua onetsi eta gero, Udalbatzak legeen arabera engaiatu dituen gastu guztiei dagozkien Baimentze eta Xedatze faseak kontabilizatuko dira, urteko kontsignazioak zenbat jotzen duen eta horrenbestez.

Laugarren eranskinean zehazten da zein diren gastu horiek.

19. oinarria.

Betebehar bat aitortu eta likidatzea entitateari exijitzen ahal zaion kreditu bat badagoela aitortzeko egintzari deitzen zaio, betiere kreditu hori entitateak baimendu eta engaiatu duen gastu baten ondorioa delarik.

Indarra duen aurrekontuko kredituei aurreko ekitaldietan hainbat gastutarako konpromisoak behar bezala hartu eta horiek ekarritako betebeharrak aplikatzen ahalko zaizkie, betiere kredituak aldez aurretik gehituta, ukitutako diru-sarreren bidez finantzatutako proiektuen kasuan. Salbuespen gisara, aurreko ekitaldiei dagozkien betebeharrak horiek aitortzen direnean indarra duen aurrekontuko kredituei aplikatuko zaizkie, betiere Osoko Bilkurak aldez aurretik erabakia hartuta, ezohiko kreditua edo kreditu-gehikuntza onesteko.

Indarra duen aurrekontuko kredituei aurreko ekitaldietan hainbat gastutarako konpromisoak behar bezala hartu eta horiek ekarritako betebeharrak aplikatzen ahalko zaizkie, horiek gehitu ez direnean, baldin eta betebehar horiek uneko ekitaldian sortu eta espedientean egiaztatzen bada dagokion lotura juridikoan aurreikusitako kredituarekin estal daitezkeela, betiere zerbitzuari kalterik eman gabe, eta ezinezkoa izan zela urterokoak doitzea ekitaldia itxi baino lehen. Aipatu betebehar horiek indarreko aurrekontuan aplikatuko dira, baita ere, xede horietarako berariaz krediturik egotziz gero.

Segida duten hornidura- eta laguntza-kontratuek eragindakoak izan eta 2018ko ekitaldiaren azken fakturazio-epeari dagozkion betebeharrak indarreko aurrekontuari egozten ahalko zaizkio, ekitaldiko betebehar gisara, baldin eta fakturen erregistratze-data 2019koa bada. Kasu horietan, Alor kudeatzailearen Zuzendaritzak espedientean egiaztatu beharko du gastu horiek estal daitezkeela aurreikusitako kredituarekin eta zerbitzuari kalterik egin gabe.

Hirugarren eranskinak ezarriko ditu betebeharraren aitorpena eta likidazioa onesteko organo eskudunak.

20. oinarria.

Betebeharrak aitortu baino lehen, hartzekodunaren eskubidea egiaztatu beharko da, agiri bidez egiaztatu ere, organo eskudunaren aurrean, eta, halakorik bada, prestazioa egin izana ere gastua baimendu eta konprometitzeko erabakiekin bat. Zehazki, honela:

Kontratazioen kasuan, Udaleko kasuan kasuko arduradun edo teknikari gainbegiratzaileak oniritzitako faktura -betiere oniritziak dagokion data daramala-, eta, horrekin batera, kontratu bakoitzaren pleguak ezartzen dituen bestelako agiriak.

–Obren kontratuetan, zehazki, horiei dagozkien ziurtagiriak gehituko dira, Udaleko teknikariek behar bezala oniritzitakoak, bai eta obra eta enpresaren zuzendaritza ere, eta, hala behar izanez gero, obra hartu izanaren akta.

Oniritziaren irismenak barne hartuko ditu kontratatutako prestazioa egokiro egitea eta fakturan jasota dauden zenbatekoak. Hori dena, aurrez onetsitako pleguetan, egindako eskaintzan eta, halakorik izanez gero, aurrez onetsitako aldaketetan ezarritako baldintzekin bat (salbu zuzenean fakturaren kontra izapidetu den kontratazio baten kasuan). Aurkeztu behar izan den beste edozein agiri Alor kudeatzailearen zuzendaritzak aztertu beharko zuen fakturari oniritzia eman ahal izateko.

–Interesen eta maileguen amortizazioen kasuan, bankuko kontu korrontean dagokion zenbatekoaren zorduntze-agiria, amortizazioak aurreratuak direnean izan ezean, betiere Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrak - Ogasuna, Gizarte Ekonomia, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa- emandako oniritziarekin.

–Langileria-gastuen kasuan, betebeharra aitortzea justifikatzen duten agiriak gehitu behar dira gastu mota bakoitzean, aplikatzekoak diren arauekin bat.

–Langileei egindako aurrerakinen kasuan, interesdunaren eskabidea eta hura abalatzeko Giza Baliabideetako Alorrak nahikotzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztu behar dira.

–Diru-laguntzen edo transferentzien kasuan, diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriek, edo onetsitako hitzarmenek edo baldintzek zehaztuko dituzte zein diren betebeharra aitortzea justifikatzen duten agiriak.

Laguntzen ordainketa aurreratu nahi izatera, kasuan kasuko diru-laguntzari dagozkion arauetan ezarritakoari eginen zaio men.

Urbanizazio-kuota gisara konturako ordainketak egiteko betebeharraren aitormena tramitatzean, faktura adostuak behin konturako ordainketa egin eta indarra duten legeekin bat Balio Erantsiaren gaineko Zerga sortu eta gero bilduko dira espedientera.

Desjabetze-prozeduretan, baldin eta elkarren adostasun-aktetan (betebeharra aitortu izanaren justifikazioa) jasotako zenbatekoek aurretik onetsitako kreditu-atxikipena baino gehiago jotzen badute, Alor kudeatzailearen Zuzendaritzak behar diren neurriak hartuko ditu, aktak sinatu aurretik kreditua dagoela bermatzeko.

Betebeharrak kontratu-euskarririk gabe ordaindu behar diren kasuetan, prestazioa betetzeko beharraren berri eduki bezain laster izapidetuko dira dagozkion prozedurak, xede harturik, batetik, kontratu-euskarririk gabeko prestazioa baimentzea eta, bestetik, egiaztatzea egokia dela betebeharra ordaintzea bidegabeko aberastearen teoriarekin bat.

Hartara, dagokion kontratua onesteko eskumena eduki duen organoari egokituko zaio, kontratuaren balio zenbatetsiarekin bat, prestazioa baimentzea aurrez hori egitea eskatzen duen interes publikoaren gaineko egokiera-txosten baten bidez justifikaturik hala prozedura juridiko-administratiboaren ez betetzearen gaineko zioak nola ordainketari aurre egiteko kreditu nahikoa izatea. Halaber, honako txosten hauek gehituko dira: egindako edo egiteko dagoen prestazioaren trukean ordaindu beharreko zenbatekoa abalatzen duen txosten teknikoa eta gastua ordaintzea egoki dela dioen txosten juridikoa.

Behin prestazioa egin eta gero, dagokion gastu-espedientea izapidetuko da organo eskudunak ebatz dezan prestazioak zenbat jo eta horren arabera. Espedientea osatuko dute, baita ere, oinarri honetan jasotako betekizunen arabera eratutako fakturak eta prestazioa egin dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa egokia dela abalatzen duen txosten teknikoak.

21. oinarria.

Ordainketa egiteko agindua egintza bat da non organo eskudunak, betebehar aitortu eta likidatu bat oinarri hartuta, ordainketa-agindua igortzen baitu, Diruzaintzaren kargura.

Hirugarren eranskinak ezartzen ditu ordainketa agintzeko eskudunak diren organoak.

22. oinarria.

Gastuen izaeraren arabera, eta zalutasuna eta ekonomia irizpideak kontuan harturik, egintza bakar batean biltzen ahalko dira aurrekontua betetzeko fase batzuk, Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legeak aipatzen dituen kasuetan. Hiru faseak, hau da, gasturako baimena eman, xedatu eta betebeharra aitortzea, ezin izanen dira bildu administrazio egintza bakar batean, 70. oinarriak jasotzen dituen kasuetan izan ezik.

Eragiketa arruntak diren gastuetan, eta, bereziki, bosgarren eranskinak zehazten dituenetan, gastu bakoitzaren berezko ezaugarriek erakutsiko dute, kasuan-kasuan, faseak nola metatu, ahal den modu egokien eta onargarrienean.

Edozein kasutan ere, 2/1995 Foru Legea aurrekontuei eta gastu publikoei dagokienez garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 58. artikuluak ezarritakoa bete beharko da.

23. oinarria.

Likidaturiko gastuei dagozkien kredituak eskudiruz ordaintzen direnean, egintza horri ordainketa deitzen zaio. Diruzaintzak eginen ditu egin behar diren ordainketa guztiak, organo eskudunak agindua eman eta gero, horretarako luzaturiko igorpen edo ordainketa-aginduaren bidez.

Ordainketak, oro har, banku-transferentzia bidez eginen dira, ezertan eragotzi gabe indarreko legeek baimentzen duten beste edozein bide, betiere jarraian adierazten diren xehetasunekin bat:

–Txeke bidez ordainduz gero, hura beti izenduna izanen da.

–Ordainketa Udaleko Kutxan egiten bada, Diruzaintzak dirua nork jasotzen duen egiaztatuko du, eta dagokion agirian izenpe dezala galdatuko.

–Ordainketa Udalari zerbait zor dion bati egin behar bazaio, Diru-bilketari buruzko Erregelamenduak horren inguruan esaten duenari eginen zaio men.

24. oinarria.

Ordainketak, oro har, Alkatetzak funtsak nola xedatu eta plan horren arabera egingo dira. Alkatetzak, plana egiteko orduan, Diruzaintzak egiten dituen ordainketa-zerrendak hartuko ditu aintzat. Dena den, ordainketaren izaerak edo premiak hala eskatzen badu, ordainketa-agindua banaka egiten ahalko da.

25. oinarria.

Ordainketa-agiriak oro ondasuna edo zerbitzua norekin kontratatu eta zuzeneko hartzekodun horren alde eginen dira, salbu eta Udalari helarazten bazaio frogatzeko moduan hartzekodunak kreditua besteri lagatzeko erabakia; kasu horretan, ordaintzeko agindua lagapen-hartzailearen alde emanen da.

Horretarako, gastuak kudeatzen dituzten alorren Zuzendaritzek izapidetuko dute kontratazio-organoak lagapen-erabakiaren gainean kargu hartu izana, Kontratuei buruzko 2/2018 Legearen 156. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Kontratazio-organoak lagapen-erabakiaren kargu hartu izanaren gaineko administrazio-egintzan jasoko dira, halakorik izanez gero, aurrez egin eta lagapenaren xede den kredituaren kontrako indarreko enbargoen jakinarazpenak, hala judizialenak nola administratiboenak.

Horretarako, gastua kudeatzen duen Alorrak horri buruzko txostena eskatuko dio Udal Diruzaintzari eta hura kargu hartzeko espedientean txertatuko du.

Halaber, kargu hartzeko egintzan jasota joanen dira lagapenaren xede den kredituari aplikagarri zaizkion deskontuak, baldintza-pleguetan edo indarreko legeetan ezarritakoarekin bat.

Kargu hartzeko administrazio-egintzaren jakinarazpena helaraziko zaie lagapen-egileari, lagapen-hartzaileari, Kontabilitateari eta Udal Diruzaintzari.

26. oinarria.

Klase pasiboen nomina eta pentsioak banku-transferentziaren bidez ordainduko dira, salbu eta atzerrian bizi diren pentsiodunen kasuan.

Langileria departamentuak Bizitza Fedea edo NAN, nork berea, aurkez dezatela eskatuko die jubilatu eta pentsiodunei, gutxienez, eta banakako egiaztapenen kaltetan gabe, urteko maiatzaren 1etik 31ra bitartean. Baldintza hau betetzen ez duenari ez zaio inolako diru-kopururik ordainduko bere kontu korronte edo kartilan.

27. oinarria.

Okerreko ordainketarik antzematen bada, interesdunari dagokion zenbatekoa itzultzeko erreklamatuko zaio. Okerreko ordainketa eta haren betebeharraren aurretiko aitorpena egungo ekitaldiari badagozkio, ordainketa horren itzulketa gastuen aurrekontuari aplikatuko zaio. Betebeharra aurreko ekitaldietan aitortu bazen, ordainketa horren itzulketa sarreren aurrekontuari aplikatuko zaio.

4. ATALA

Erosketak eta kontratuak egiteko araubidea

28. oinarria.

Kontratuak egiteko eskumena udal organoei dagokie, indarreko legeek ezartzen dituzten zenbateko eta mugekin, eta Udalaren menpeko erakunde autonomo eta merkataritzako sozietateetan, horien estatutuetan aurreikusitakoarekin bat.

5. ATALA

Hainbat urtetarako gastuak

29. oinarria.

Hainbat urtetan egiteko diren gastuetarako konpromisoak 2/95 Foru Legearekin eta aplikatzeko diren gainerako arauekin bat hartuko dira.

Hainbat urtetarako gastua baimentzeko proposamena izapidetzean, gastua zein aurrekonturi atxiki eta aurrekontu horietan zenbatekoak nola banatu diren justifikatu beharko da.

6. ATALA

Justifikatu beharreko ordainketak

30. oinarria.

Baldin eta ordainketa bat egitean ezin badira aurkeztu hura eragin duen prestazioa egin dela edo hartzekodunak hartarako eskubidea duela justifikatzeko agiriak, ulertuko da ordainketa “justifikatu beharrekoa” dela.

“Justifikatu beharreko” ordainketak egiteko agindua, Aurrekontuaren aurreko faseak oro betetze aldera erabakitzeko organo eskuduna zein den eta horren ebazpena oinarri hartuta emanen da, betiere aldez aurretik txosten bat emanda, non ordainketa aurreratzeko beharraren arrazoiak behar bezala azalduko baitira.

31. oinarria.

Justifikatu beharreko ordainketa-aginduak ematen ahalko dira, honako kasu hauetan:

–Dietak.

–Ikastaroetan parte hartzea.

Kaxet artistikoak, halakotzat hartuta, artisten diru-sariez gain, ostatu-gastuak, joan-etorrietakoak eta antzeko beste hainbat, betiere ekoizpenari lotuak.

–Bidaia-gastuak eta garraiokoak.

–Ordezkaritza eta protokolo-gastuak.

–Sariak eta erakusketen, kultur ekintzen eta kirol jardueren gastuak.

–Ondasun arruntak erostea, gizarte eta ongintzako jardueretarako.

–Osasuneko Alorrak laginak hartzea.

–Erraldoi eta buruhandien Konpartsaren gastuak.

–Tasak eta proiektuen gaineko oniritziak.

–Hezkuntzari loturiko jarduerak.

–Sanferminetako Kartel Lehiaketa.

–Higiezinen erosketek eragindako gastuak.

–Konpentsazioko batzordeetarako ekarpenak.

–Maileguak partikularrei.

–Eite bereko beste hainbat gastu.

Edonola ere, justifikatu beharreko ordainketak horretarako benetako beharra dagoenean baino ez dira eginen.

Seigarren eranskinak zehazten ditu zein partidaren kargura egiten ahal diren justifikatu beharreko ordainketa-aginduak.

32. oinarria.

Kaxet artistikoen eta Erraldoi eta buruhandien Konpartsaren kasuan, justifikatu beharreko ordainketa-aginduak 90.000 euro jotzen ahalko du, gehienez ere. Aparteko kasuetan, hau da, formatu handiko emanaldietan edo bata bestearen ondorengo saio jarraituetan, “katxet” artistiko horien ordainketak kopuru hori gainditzen ahalko du, betiere 400.000 euro baino ezin izanen duelarik jo.

Higiezinen erosketak edo hirigintza-garapenek eratorritako gastuak (esaterako Konpentsazio Batzordeei egindako ordainketak) ordaintzen direnean, justifikatu beharreko ordainketa-agindua gehienez hiru milioi euro bitartekoa izanen da.

Gainerako kasuetan, justifikatu beharreko ordainketa-agindu bakoitzak ez du inoiz, guztira, 16.000 euro baino gehiago joko.

33. oinarria.

Aurreko oinarrian aipatutako ordainketa horietako baten hartzaileak justifikatu behar du jaso dituen diru-kopuruak zertan aplikatu dituen, kasuan-kasuan ezarritako epean, zeinak ez baitu inoiz hiru hilabetetik gora joko. Geldikinik izanez gero, itzuli beharko du.

Edonola ere, horrelako ordainketek abenduaren 31rako justifikaturik egon beharko dute, eta haien dokumentazioa aurkezturik eta dagokien itzulera eginik eduki, ez bada ezinezkoa dela, justifikatu beharreko ordainketa bidez ordaindutako gastua exekutatzeko epea dela medio, eta kasu horretan egoki arrazoitu beharko da, espedientean.

Behin gastua justifikatuta, dagokion ebazpen-proposamena tramitatuko da, eta bertan onetsiko, hartzaile gaituak izenpetutako gastuen kontua.

Justifikatu beharreko ordainketen erregistroan honako hauek agertuko dira: hartzailearen izena, igorritako zenbatekoa, xedea, epea, gastu-justifikazioaren data eta kontuaren onespenarena.

34. oinarria.

Hartzailearen kontura joanen dira justifikatu beharreko ordainketaren helburuaz beste edozeinetarako ordainketak oro, baita behin betiko gehienez zenbat diru onetsi eta kopuru hori gainditzen dutenak ere.

Ezarri den epearen barruan likidazioak egiten ez dituztenei errekerimendua eginen zaie berehala ordain dezaten.

Ez zaie eginen justifikatu beharreko ordainketa berririk lehen egindako ordainketa-aginduak hiru hilabeteko epea edo goian aipaturiko abenduaren 31ko epemuga gaindituta justifikatu gabe duten pertsonei.

7. ATALA

Kutxa finkoko aurrerakinak

35. oinarria.

1. Kutxa finkoko aurrerakintzat joko dira ordainketa-bulegoei, kutxei eta gaikuntza dutenei ematen zaizkien funtsak -aurrekontuaz besteko izaeraz eta iraunkorrak-, berehala erabiltzeko eta gero hurrengo paragrafoan aipatzen diren gastuen urteko aurrekontuari aplikatzeko.

2. Justifikatu beharrekoak diren igorritako funtsak kutxa finkoko aurrerakinak izaten ahalko dira aldizkako ordainketak edo errepikatzen direnak egiteko, hala nola, dietak, bidaia-gastuak, tasak, proiektuen oniritziak, diru-sarrera okerren itzulketak, ikastaroetako parte-hartzeak, ordezkaritza-gastuak, ongintza eta gizarte arloetako laguntzak, inbentariatu ezin diren bulegoko materialak, kontserbazio-lanak eta antzekoak.

Betebeharra aitortzeko kontabilitate-agiriek derrigorrezko izanen dute atxikipen-agiriari nahiz aurrerapenaren eta pertsona gaituaren identifikazio-zenbakiari dagozkien eremuak betetzea.

Zazpigarren eranskinean zehazten da zein kode ekonomikoren kargura igortzen ahal diren kutxa finkoko aurrerakin-izaera duten funtsak.

3. Hornidurak, kutxa finkoko aurrerakin gisa egiten badira, gastuak baimentzeko eskudun den organoaren ebazpen baten bidez gauzatuko dira, eta, hasiera batez, zazpigarren eranskinak horretarako zehaztutako aurrekontuz besteko kontzeptuari atxikiko zaizkio.

Aurrerakin horiek berritzeko, nahikoa izanen da abenduaren 31ra bitarte inbertitu ez diren diru-kopuruak itzuli direla egiaztatzen duen agiria aurkeztea, bai eta egun horretarako banku-kontua itxita gelditu dela egiaztatzen duen agiria ere.

Kutxa finkoko aurrerakin bakoitzak ez du 15.000 euro baino gehiago joko. Salbuespen dira Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorraren kutxa finkoko aurrerakinak. Izan ere, horiek 50.000 euro gehienez jotzen ahal dute.

Eratutako kutxa finkoko aurrerakinak oro izen bereko kontabilitate-moduluaren bitartez kontrolatuko dira. Kontabilitate departamentuak identifikazio-zenbaki bat egotziko die, eta behar diren datuak oro, ebazpenean jasota, adieraziko ditu: aurrerakinaren zenbatekoa, aurrekontuko aplikazioak, atxikipenen zenbatekoa, gaitutako pertsona eta gehieneko zenbatekoa faktura bakoitzeko (3.000 euro baino gutxiago jo behar du, BEZa kanpo).

36. oinarria.

1. Gaitutako pertsonek jasotako kutxa finkoko aurrerakinen bidez ordaindu dituzten gastuen kontu emanen dute, diruzaintzako beharrak direla-eta erabilitako funtsak birjarri behar dituzten heinean.

2. Ekitaldian barna funtsak birjartzeko ordainketa-aginduak behar bezala justifikatu diren kopuruak aurrekontuko zer kontzepturi dagozkion eta kontzeptu horri berari aplikatuko zaizkio, horrek zenbat jotzen duen eta hainbestean, betiere, organo eskudunak kontuak aurretik aurkeztu eta onetsiz gero.

3. Pertsona gaituak aurrerakina zein aurrekontu-urtetan eratu eta urte horretan zehar justifikatu beharko du jasotako funtsen aplikazioa; hortaz, gutxienez urtean behin, abenduaren 31n, oinarri honetako lehen artikuluak aipatzen duen eran eman beharko du aplikazioaren kontu. Kontu eman beharko da, halaber, aurrerakinerako gaitu den pertsonaz aldatzen bada.

4. Ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31n, gaitutako pertsonak, aukeran, haren esku egon eta inbertitu ez dituen funtsak itzultzen ahalko ditu edo, bestela, hurrengo ekitaldian erabili, aurrerakina zertarako eman eta kontzeptu horiek beraiek asetzeko.

5. Aurrerakina ekitaldia ixtean kitatu ezean, honako hauek hartuko dira kontuan:

–Itxi behar den ekitaldiari dagokion kontu-ematea abenduaren 31ko ondorioekin onetsi behar da, eta hurrengo urtarrilaren 20a baino lehen aurkeztu. Behin epe hori igarota, ez da funtsa-birjartzerik eginen, non eta kontu-ematea ez bada aurkezten.

–Aurrerakinaren baldintzak bere horretan mantenduko dira, non eta organo eskudunak horiek aldatzea onesten ez duen.

–Urte hasieran, Alor kudeatzailearen Zuzendaritzak Kontabilitateari eta Kontu-hartzailetzari igorriko die aurrerakinaren datuak biltzen dituen dokumentazioa kontabilitate-agiriak balidatzeko.

8. ATALA

Diru-laguntzak ematea

37. oinarria. Aplika daitezkeen arauak.

Iruñeko Udalak eta horren erakunde autonomoek ematen dituzten diru-laguntzak oinarri hauetan eta Udaleko Osoko Bilkurak onetsitako Ordenantzetan xedatutakoak arautuko ditu, betiere ezertan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren zuzeneko aplikazioa, Udalaren erregulaziorik ezean, eta Udal ordenantzen aplikazioaren osagarri gisara.

38. oinarria. Diru-laguntza izendunak.

Diru-laguntza izenduntzat joko dira Oinarri hauen zortzigarren Eranskinean aipatzen direnak. Bertan jasota daude haiei dagozkien aurrekontu-aplikazioak, zenbatekoak, onuradunak eta xedea. Kasu hauetan, aurrekontua onesten duen espedientean justifikatu baita konkurrentzia-printzipioa aplikatzeko ezintasuna, diru-laguntza zuzenean emateko prozedura aplikatuko da.

Aipatu berri den Eranskinean zehaztutako zenbatekoak %10 handitzen ahalko dira, baldin eta dagozkion lotura juridikoetan krediturik badago, dela hasieratik dela aurrekontuko aldaketak eginda.

Hitzarmenak izanen dira Aurrekontuan diru-laguntza izendunak bideratzeko ohiko tresnak. Hitzarmen horietan behin betiko zenbatekoa adieraziko da, betiere Oinarri honetan ezarritako mugak kontuan hartuta.

Diru-laguntza izendunetako batek geroko ekitaldietarako gasturik ekarriz gero -betiere hori posible baldin bada, aurrekontuei dagokienez aplikatzekoak diren arauekin bat-, hitzarmen arauemailean baldintza izanen da, geroko aurrekontu horietan aplikatzeko, haietan ere diru-laguntza izendun gisara sartzea.

39. oinarria. Aurrekontu-kudeaketa.

Diru-laguntzak eman eta hortik sortutako gastuaren aurrekontu-betetzearen faseak diru-laguntzak emateko prozeduraren arabera gauzatuko dira.

Geroaldiko aurrekontuak ukituko dituen diru-laguntzarik eman nahi izanez gero -betiere hori posible bada, aurrekontuei dagokienez aplikatzekoak diren arauekin bat-, diru-laguntza arautuko duen deialdian, hitzarmenean edo ebazpenean jasoko da diru-laguntza emateko baldintza izanen dela kasuan kasuko aurrekontuan kreditu egoki eta nahikorik izatea.

40. oinarria.

1. Udalak, Osoko Bilkurak hartutako erabaki bidez, diru-zuzkidura bat ezarri du indarreko legeek eta Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoak xedatutakoaren arabera eratu diren talde politikoen jardunari eta funtzionamenduari laguntzeko.

2. Legearekin bat eratutako udal-talde politikoak izanen dira diru-laguntza horren onuradunak.

3. Udal-taldeek, diru-laguntzaren onuradun izatekotan, honako eginbehar hauek bete beharko dituzte:

a) Bere identifikazio-zenbakia edukitzea, taldea loturik dagoen alderdi politikoarenaz bestekoa.

b) Bere titulartasunaren kontu-korrontearen zenbakia edukitzea.

c) Gastuen eta diru-sarreren berariazko kontabilitatea eramatea, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat.

d) Kontabilitate-idazpenak babesten dituzten gastuen eta diru-sarreren egiaztagiriak.

e) Funtsa horien kargura taldeek atxikipena duten gasturik eginez gero, atxikipen horiek egin beharko dituzte eta tributu-administrazioan ordaindu.

4. Diru-zuzkidura hauen xedea izanen da udal-taldearen jardunari lotutako edozein gastu. Diru-ekarpenik eginez gero udal-taldearen kideak hauteskundeetara zein alderdi politikorekin aurkeztu eta alderdi horri edo horiei, alderdi politikoen finantzaketari buruzko araudiarekin bat bi parteen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez arautuko da ekarpen hori.

5. Diru-zuzkidura horiek ezin izanen dira erabili ezein kasutan ere unean-unean indarreko legeek berariaz debekatzen dituzten gastuetarako (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 73.3 artikulua: ezin izango dira erabili korporazioaren zerbitzura diharduten ezelango langileen lansariak ordaintzeko, barne hartuta talde politikoa osatzen duten zinegotzienak, ez eta ondare moduan aktibo finkoak eratzeko balio dezaketen ondasunak eskuratzeko ere).

6. Talde politikoek diru-zuzkiduren berariazko kontabilitatea eramanen dute, arau hauei men eginda:

a) Kontabilitatea Osoko Bilkuraren eskura jarriko da horrek eskatzen duen orotan. Hori gorabehera, urte bakoitzeko ekainaren 30ean, taldeek gastuen justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute Osoko Bilkuraren Idazkaritzan -aurreko aurrekontu-ekitaldian udal-ekarpenaren finantzaketaz egindako gastuak egiaztatze aldera-, bai eta egiaztatutako gastuen akreditazio-agiriak eta ordainketak zein kontu korronteren kargura egin eta horren banku-mugimenduen zerrendak ere. Halaber, urteko memoria bat aurkeztuko dute alderdi politikoari egindako ekarpenak arautzen dituen hitzarmenaren gainean, halakorik sinatuz gero. Justifikazio-kontua udal-taldearen bozeramaile diharduen pertsonak sinatu beharko du.

b) Kontu-hartzailetza Nagusiak fiskalizatuko du justifikazio-kontua, gauzatze-oinarri hauetan araututako puntuak betetzeaz bezainbatean, eta aipatu ekitaldiari egokitu eta behar bezala justifikatu ez diren kopuruak Udal Diruzaintzan itzuli beharko dituzte aurreko puntuan ezarritako datan baino lehenago. Hortik aitzina, berandutze-interesak eskatzen ahalko dira.

c) Behin fiskalizaturik, Alkatetzak ebazpen bidez onetsiko du, eta bertan epemuga ezarriko da neurriz gain jasotako diru-zuzkidurak itzultzeko. Data horretatik edo epemugatik aurrera berandutze-interesak eskatzen ahalko dira.

d) Agintaldiaren azken urtean, maiatzaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute udal-talde politikoek gastuen justifikazio-kontua aurreko aurrekontu-ekitaldiko ekarpenaz bezainbatean, lehen aipatu moduan, Kontu-hartzailetza nagusiak fiskalizatu eta gero onets dadin. Hurrengo agintaldian jarraitu behar ez duten talde politikoen kasuan, Udalbatza berria karguaz jabetu baino lehen aurkeztu beharko dute urteko kontua. Kasu bietan, zuzkidurak jotzen badu behar bezala justifikatutako kopuruak baino gehiago, neurriz gaineko dirua Udal Diruzaintzari itzuli beharko zaio dagokion ebazpenean ezarritako epean, eta epe horretatik aurrera berandutze-interesak eskatzen ahalko dira.

9. ATALA

Finantziazioa ukituta duten gastuak

41. oinarria.

Gastu arrunten edo kapital-gastuen espedienteek, baldin eta finantziazioa ukiturik badute, 41. oinarrian ezarritakoaren arabera, haiek zein diru-sarrerarekin finantzatu eta horien aipamen esplizitua jaso beharko dute. Finantziazioa ukiturik ez duten inbertsio-gastuen kasuan, hori hala dela adierazi beharko da.

Horrekin batera, finantziazio ukiturik badago, komunikazioa igorri beharko da Kontabilitate departamentura, gastu-proiektua irekitzeko eskatuta, gastuaren jarraipena eta kontrola ahalbidetze aldera, bai eta proiektua zehazteko behar den informazioa ere: urtekoak, gastu eta diru-sarreren aplikazioak eta hasiera batez aurreikusitako zenbatekoak.

Proiektu bakoitzak kode bat eta deskribapen bat izanen ditu, identifikazio gisara. Gastu-proiektu jakin bati lotu eta aurrekontua betetzeko gerora egin beharreko eragiketetan nahitaez identifikatu beharko da zein proiekturi egozten zaizkion, hala gastuen nola diru-sarreren kasuan.

Finantziazioa ukiturik duten gastuak kudeatu dituzten alorretako zuzendaritzek egin beharko dute komunikazioa Kontabilitatera, proiektua irekitzea ahalbidetzeko, bai eta kasuan kasuko espedientean finantziazioa ukiturik dagoela adierazi eta gastua zein proiekturi egotzi behar eta hori identifikatu ere.

Aurrekontuko inbertsioen Eranskinean jaso eta finantzaketa ukiturik duten kredituei dagokienez, alor kudeatzaileetako zuzendaritzek kasuan kasuko gastu proiektua irekitzeko behar den informazioa Kontabilitateari eman ez bitartean, horrek behar diren neurriak hartuko ditu, kredituen lotura kualitatiboak babeste aldera.

42. oinarria.

Bakarrik joko dira inbertsio zehatzak gauzatzeak ukitutako diru-sarreratzat urbanizazio kuotak, kontribuzio bereziak eta ondarearen salmentetatik zein kapital-transferentzietatik eta diru-laguntzetatik datozenak.

Epe luzeko maileguak ez dira finantzaketa ukitutzat hartuko. Nolanahi ere, hiruhileko naturalaren amaieran Diruzaintzako aurreikuspenen gainean egiten den eguneratzearen emaitzaren ondorioz agerian bada benetan beharrezkoa dela finantzaketa hori kontratatzea, Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzak Kontu-hartzailetzari emanen dio horren berri eta beharrezko neurriak hartuko ditu, berehalakoan, behar adina jotzen duten kredituak ibilgetzeko kapital-krediturik erabilgarri ez izatearen gaineko espedientea izapidetzen den bitartean, salbu eta aurreko ekitaldian onetsitako likidazioak betetzen baditu indarreko araudian ezarritako baldintzak Nafarroako Gobernuaren Landa-garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak derrigorrezko baimena eman dezan 12/2010 Foru Legearen 8.2 artikuluak aurreikusten duen epe luzeko finantzaketa kontratatzeko, betiere horrek beharrezkoa izaten jarraituz gero.

Gastu arruntei dagokienez, transferentzia edo diru-laguntza finalistetatik datorrena joko da finantzaketa ukitutzat.

10. ATALA

Zerbitzu berriak

43. oinarria.

Baldin eta zerbitzu berri bat sortu edo sortua den beste edozein handiagotu nahi bai baina halakorik ez bada aurreikusi Aurrekontu honetan, edo, aurreikusi izanez gero, horretarako zuzkidura nahikorik ez badago, honako justifikazio hau aurkeztu beharko da, hura onesteko:

a) Memoria, zeinak gutxienik hauek bilduko baititu:

–Zerbitzu berriaren xedea, garbi zehaztuta.

–Zerbitzu berriaren eskaeraren gaineko azterketa.

–Beste administrazio edo erakunde publikoek zein pribatuek egiten dituzten jarduketen deskribapena, betiere horiek kasuan kasuko beharrak asetzera zuzenduak.

b) Zerbitzu berriaren bideragarritasunari buruzko azterketa ekonomikoa eta finantzarioa, barne hartuta kostu eta diru-sarreren gainean epe labur, ertain eta luzera egindako azterketa, eta aurrekontu-kreditua duten osagai berriak xehe-mehez azalduta.

c) Txosten juridikoak eta kontu-hartzailetzaren txostenak.

Hori guztia aurrekontua aldatzeko dagokion espedientea eta hura Udalaren Osoko Bilkuraren bidezko onespena ezertan eragotzi gabe. Aurrekoaz gain, zerbitzuen ustiapenaren eta Udalaren erreserbakotzat jotzen ez diren jarduera ekonomikoen kasuan, dagokien espedientea izapidetu beharko da, udalekotze aldera, betiere 6/90 Foru Legean jasotako erregulazioarekin bat.

6. TITULUA

Diru-sarrerak

1. ATALA

Diru-sarreren kudeaketa

44. oinarria.

Diru-sarreren kontsignazioak dira ekitaldi ekonomiko honetan aitortu eta likidatzea aurreikusten direnak, eta inolako mugarik gabe egin daitezke, baldin eta aurretik dagozkien eskubideak likidatzen badira.

45. oinarria.

Diru-sarreren aurrekontuko partida bakoitza digitu batzuk dituen kode batek zedarritzen du; digituak sailkapen ekonomikoari dagozkio.

Diru-sarreren kontabilitatea aurrekontuko aplikazioaren mailan gauzatuko da.

46. oinarria.

Eskubideak Udalaren erregelamenduek, ordenantzek eta erabakiek ezartzen dutenari eta gainerako indarreko xedapenei zorrotz jarraikiz likidatuko dira.

47. oinarria.

Eskubideetatik datozen diru-sarreren espedienteak honako fase hauek edukiko ditu:

1. Eskubidea aitortzea.

2. Diru-bilketa.

48. oinarria.

Bidezkoa izanen da eskubideak aitortzea Udalaren aldeko likidazioa dagoela ezagutu eta orduan berean.

Aurrez itaunduriko likidazioetan, zuzeneko sarrerakoetan eta ordainagiri bidezkoetan likidazioak eta dagozkien kuotak onetsi eta gero aitortuko dira eskubideak.

Autolikidazioetan eta aurrez itaundu gabeko diru-sarreretan, eskubidea aitortuko da horiek aurkeztu edo horien zenbatekoa ordaintzen denean.

49. oinarria.

1. Diru-sarrerak ordainagiri, ordainketa-gutun edo dirua sartzeko agindu bidez gauzatuko dira, likidazioa zein bulegok egin eta horrek emana.

2. Behin eta berriro errepikatu behar diren diru-sarreren kasuan, aplikatzekoak diren diru-sarreren konturako ordainketa-gutunak eginen dira, eta, hilabetean behin, gutxienez, oso-osorik gauzatuko, zein partida egokitu eta horietan.

3. Organismo eta funtzionario diru-biltzaileek sartuko dituzte funtsa horiek horretarako ezarrita dagoen edo ezarriko den moduarekin bat.

4. Diruzaintzako Kutxaz gain, eskudiruz hornitutako kutxak egokitzen ahalko dira, udal zerbitzuetan diru-sarrerak biltze aldera, betiere ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten arauetan ezarritakoarekin bat.

50. oinarria.

Udal Altxorra hartzekodun den ekintza, erabaki edo probidentzia ororen kargu hartuko du Kontabilitateak.

51. oinarria.

Behin aurrez itaunduriko likidazioak egin eta gero, behar diren izapideak eginen dira, likidazio horiek kontabilizatu eta kobratzeko. Gutxienez hilabetean behin kontabilizatuko dira kontabilitatearenaz besteko aplikazioen bidez likidatu eta kudeatzen diren diru-sarrerak. Beste hainbat kasutan, alor kudeatzaileetako zuzendaritzek haien kudeaketaren ondorioz izan diren sortzapen guztiei dagozkien diru-sarreren kontabilitate-agiriak eginen dituzte.

52. oinarria.

Ondoren egiten den edozein aldaketa behar bezala justifikatu beharko da, eta, organo eskudunak onartu eta gero, Kontabilitateak bere gain hartuko du. Diru-sarrerak likidatzean izan daitezkeen akats materialak direla medio sortzen diren aldaketak ez dira erregelamenduz onetsi behar izanen.

Halako akatsak berehala zuzenduko ditu Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria, dagokion departamentuaren arduradunak hala proposaturik, eta Kontabilitatean hala jasota.

53. oinarria.

Tributuen zein zuzenbide publikoko beste diru-sarreren diru-bilketa Kudeaketarako, Diru-bilketarako eta Ikuskapenerako Ordenantzan ezarritakoarekin bat eginen da, betiere gainerako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten arauetan aurreikusitako berezitasunak kontuan hartuta.

54. oinarria.

Diru-bilketarako borondatezko epea bukatzean, Diruzaintzak behin-behinekoz likidatuko du kobrantza.

55. oinarria.

1. Kobrantza premiamendu bidez egiteko izapideak borondatez ordaintzeko epea bukatu eta biharamunean hasiko dira.

2. Bildutako diru-kopuruak Diruzaintzan sartuko dira. Urtea bukatu eta gero, eta ondorengo hiruhilabeteko epearen barruan, Agentzia Betearazleak kontuak eman behar ditu.

3. Likidazio guztiak behar bezala justifikaturik egonen dira beharrezko agiri eta zerrenden bidez, eta egin ez diren ordainagiriak ere aurkeztuko dira.

56. oinarria.

Dagokion udal-zerbitzuan egokitutako kutxaren ardura duen funtzionarioak, edo, bestela, behar bezala baimenduta diru-bilketan laguntzen duen pertsonak, Udalaren erregelamendu, ordenantza, arau eta erabakiei zorrotz jarraituz eginen du eskubideen bilketa, eta bildutakoa Diruzaintzako Kutxan sartu beharko du ezarriko den aldizkakotasunaren arabera, edo, bestela, kasuan-kasuan zehaztuko den gordailu-entitatean irekitako kontu korrontean. Diru-sarrerarekin batera, bildutako diruaren likidazioa eta txeketegi edo ordainagiriak aurkeztu beharko ditu Udaleko Diruzaintzan, horrek kobrantza formalizatu eta kasuan kasuko kontrola ezartze aldera.

57. oinarria.

Urtero, Agentzia Betearazlearen aurrean kontuak eman eta gero, Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzak Memoria bat egin eta Udalbatzari aurkeztuko dio, aurreko ekitaldian zehar hala borondatezko epean nola betearazteko bidea erabiliz eskubideak direla medio bildutako diruari buruz.

2. ATALA

Diru-sarrerak eta gordailuak itzultzea

58. oinarria.

1. Akatsen ondorioz jasotako diru-sarrerek eta partikularrek ezarritako gordailuek lehentasuna izanen dute, itzultzeko garaian, behin itzuli behar dela erabakitzen denetik aitzina.

2. Udalaren epaimahai edo organo eskudun batek bidegabetzat jotzen dituen diru-sarrerak likidatutako eskubideak baliogabetuz edo horiei baja emanez itzuliko dira, edo jada sartu direnak gutxiagotuz, eta, aurrekontuaren ondorioetarako, itzulketa urteko ekitaldiaren kontura joanen da.

3. ATALA

Gerorapenak eta zatiketak

59. oinarria.

1. Udalak zorren ordainketa zatikatu edo geroratzen ahalko du -hala nahi badu, eta nahi duen erara- bai borondatezko epean eta bai betearazlean ere, zor horiek tributuak, prezio publikoak eta, oro har, zuzenbide publikoko diru-sarrera gisara jasotzen direnetakoak izaki eta, baldin eta halakoak ordaintzera behartuta daudenek aurretik horixe eskatzen badute, haien egoera ekonomikoa eta finantzarioa dela medio -Administrazioak hala jotzen duenean- zorra aldi batez ordaintzen ezin dutenean, betiere gerorapena baimenduta lortzen bada eskatzaileak egunean edukitzea Udal Ogasunarekiko ordaintzeko betebeharrak. Azken betekizun hori ez da eskatuko geroratzea zer zorretarako eskatu eta horiek betearazteko aldian badaude.

2. Lehenago adierazitakoaren kalterik gabe, honako hauek izanen dira geroratze-eskaerak ukatzeko zioak zorrak oraindik betearazteko aldian egon gabe:

–Zorrak ordaintzeko epemuga gainditu eta betearazteko aldian galdatzekoa bada.

–Zorraren titularrak konkurtso-deklarazioa eskatu izana edo konkurtso-prozedura batean sartuta egotea.

3. Ordaintzeko geroratzen edo zatikatzen diren kopuruek berandutze-interesak sortuko dituzte, gerorapenak irauten duen denboraz, premiamendu-errekargua kenduta; interes horiek finkaturiko berandutze-interesen edo legezkoen tasaren arabera izango dira, tributu zorrak diren edo ez ere kontuan hartuta. Geroratu edo zatikatu den zor osoa abalatzen bada kreditu-entitate batek edo elkarrenganako bermedun sozietate batek emandako abal solidario baten bidez edo kauzio-aseguru baten ziurtagiriaren bidez, legezko interes tasa aplikatuko da kasu orotan. Aplikatzeko tasa eskabidea aurkezten denean indarra duena izanen da eta ez da aldatuko baimenduriko gerorapena edo zatiketa osorik kitatu arte.

4. Gerorapen-denbora borondatezko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen da emandako epea agortu arte. Zatikatzerik badago, zati bakoitzak sortzen dituen interesak borondatezko epea bukatzen denetik emandako epea agortzen den arte hartuko dira kontuan, eta zati horrekin batera ordainduko dira dagokion epean.

60. oinarria.

Geroragarriak eta zatigarriak izanen dira, hala borondatezko aldian nola betearazlean, Udal Ogasuna titular duten tributu-zorrak eta zuzenbide publikoko gainerakoak, salbu eta zor hauek, zeinak ezin izanen baitira ez geroratu ez zatitu betearazteko aldia hasi baino lehenago:

a) Ordainagiri edo patente bitartez ordainarazten diren tributu-zorrak.

b) Ordezkoek atxikipena dela medio ordaindu behar dituzten tributu-zorrak.

c) Duten izaeragatik osorik ordaindu beharrekoak.

d) Zirkulazio-isunak.

e) Zehapenak.

f) Urbanizazio-kuotak.

g) Aldez aurretik ordaintzeko geroratu edo zatikatu diren zorrak.

61. oinarria.

1. Oro har, ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko baimena lortzeko eskatzaileak berme bat aurkeztu beharko du kreditu-entitate baten edo elkarren bermerako sozietate baten abal solidario gisara, edo entitate horien berariazko konpromisoa abala formalizatzeko gerorapena ematen bada. Bermea aurkezten ahalko da, baita ere, kauzio-aseguru baten ziurtagiri gisara.

2. Abal solidarioa edo kauzio nahikoaren aseguruaren ziurtagiria aurkeztea posible ez balitz, eskatzaileak honako berme hauetakoren bat eskaintzen ahalko du:

a) Higiezinen gaineko hipoteka.

b) Higigarrien gaineko hipoteka.

c) Bahitura eskualdaketarekin.

d) Fidantza pertsonala eta solidarioa.

e) Nahikotzat jotzen den beste edozein.

Nolanahi ere, berme horiek gauzatzeko lehenago onetsi beharko ditu gerorapena emateko eskumena duen organoak.

3. Bermeak printzipalaren eta berandutze-interesen zenbatekoa estaliko du, bai eta bi partiden batuketaren ehuneko 20 ere. Behin premiamendu-prozedura hasi eta gero, bermeak geroratutako zenbatekoa estali beharko du, bai eta premiamenduzko errekargua, gerorapenak sortutako berandutze-interesak eta printzipalaren zein interesen batuketaren %5 ere.

Zatikapenen kasuan, epez epeko berme partzialak aurkezten ahalko dira. Kasu horretan, berme bakoitzak dagokion zatikia estaliko du, bai eta berandutze-interesak eta bi partiden %20 ere. Behin premiamendu-prozedura hasi eta gero, dagokion zatikia estali beharko du, bai eta premiamenduzko errekargua, berandutze-interesak eta bi partiden %5 ere.

4. Eratutako bermeek, batez beste, bermatzen duten epea edo epeak bukatu eta gutxienez sei hilabete gehiago iraun beharko dute. Bermeak jaregin baino lehen, bermatutako zorra osorik ordaindu dela egiaztatuko da, barne hartuta, halakorik balitz, sortutako interesak ordaindu direla. Berme partzial bakoitza jaregiten ahalko da bermatzen duen zorra ordaintzen denean.

5. Oinarri honen 1. zenbakian zehaztutako bermeak gehienez ere hurrengo hamabost eguneko epean aurkeztu beharko dira emateko erabakia jakinarazi eta hortik aurrera. Oinarri honen 2. zenbakian zehaztutako bermeak gehienez ere hurrengo hogeita hamar eguneko epean aurkeztu beharko dira emateko erabakia jakinarazi eta hortik aurrera. Bermea aurkezteak baldintzatuko du gerorapena edo zatikapena ematea.

6. Behin epe horiek bermea formalizatu gabe iraganda, emateko erabakiak indarra galduko du automatikoki, eta honela jokatuko da:.

a) Gerorapena edo zatikapena borondatezko epean eskatu bazen, zorra hamabost eguneko epean ordaindu beharko da, eskatutakoa onartzeko erabakiak indarra galdu eta hortik aitzina, betiere egun hori arte sortutako berandutze-interesen likidazioa galarazi gabe. Behin epe hori zorra ordaindu gabe iraganda, zorra premiamendu bidez galdatuko da.

b) Gerorapena edo zatikapena betearazteko epean eta behin premiamendu-prozedura hasita eskatu bazen, prozedura horrekin segituko da. Prozedura abiatu gabe egonez gero, a) letran ezarritakoa aplikatuko da, dagokien errekargu eta interesak galdatzea galarazi gabe.

62. oinarria.

1. Bermerik aurkeztea ez da beharrezkoa izanen, eta eskatzaileak gerorapenaren baldintzak betetzeko hartutako konpromisoa askitzat joko da, honako kasu hauetan:

a) Gerorapena eskatzen zaion zorra 15.000 euro edo gutxiago bada, edo zorraren parte bat jada ordaindu bada aurrez edo gerorapena eskatzen den unean eta ordaintzeke dagoen kopuruak 15.000 euro edo gutxiago jotzen badu. Zordunak enpresa-jarduera bat edo jarduera profesional bat abiatu badu Nafarroan 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina, 50.000 euro izanen da bermerik gabe zorra geroratzeko muga.

b) Baldin eta, zorra betearazteko aldian egonda, balio aski duten ondasunen gaineko bahituraren prebentziozko idatz-ohar bat egin bada hari buruz, erregistro publiko batean egin ere, eta idatz-ohar horrek indarra izan bitartean, zorra bermatua dela jotzen delako.

c) Eskatzailea Lurralde Administrazio Publikoa bada, edo, bestela, aipatu administrazio publikoari lotutako entitate publikoak zein haren menpekoak, sozietate publikoak izan ezik.

2. Salbuespen gisara, gerorapena edo zatikapena emateko eskudun den organoak galdatu beharreko bermeak ematetik dispentsatzen ahalko du, osorik edo parte batez ere, baldin eta zordunak zorra bermatzeko ondasun edo eskubide nahikorik ez izaki haren ondarearen exekuzioak bere jardun ekonomikoaren funtsa ukitzen badu, edo kalte larriak eragiten badizkio Udaleko Ogasunari. Behin gerorapena emanda, onuradunak derrigorrezko izanen du Udaleko Diruzaintzari haren egoera ekonomikoan edo ondarean gerta litekeen edozein aldaketaren berri ematea, zorra bermatu eta bermea formalizatze aldera.

63. oinarria.

1. Geroratzeko eta zatikatzeko eskaerak Udalari aurkeztuko zaizkio, honako epeen barruan izapidetze aldera:

a) Diru-bilketarako borondatezko epearen barruan dauden zorrak, diru-sarrera borondatez egiteko edo auto-likidazioa edo likidazio-aitorpena aurkezteko finkatu den epearen barruan.

b) Betearazteko aldian dauden zorrak, bahitutako ondasunak besterentzeko erabakia behartutako pertsonari jakinarazpena egin aurreko edozein unetan.

2. Eskaerak, nahitaez, honako datu hauek bilduko ditu:

Izen-abizenak, sozietatearen izena, eskatzailearen identifikazio fiskalaren zenbakia eta zerga-egoitza edo, halakorik denean, hori ordezkatzen duenarenak.

–Geroratzeko edo zatikatzeko eskatzen den zorraren identifikazioa, haren zenbatekoa, kontzeptua eta borondatezko ordainketa egiteko epearen mugaeguna zehaztuta.

–Geroratzeko edo zatikatzeko eskaera egiteko zioak.

–Ordaintzeko proposamena, bertan azalduta eskatzen den gehienezko epea eta ordainketa zatikatuetarako aldizkakotasuna.

–Eskaintzen den bermea, 60. oinarrian xedatutakoarekin bat, edo bermeaz dispentsatzeko eskaera, 61. oinarriarekin bat.

–Ordainketak egiteko banku-helbideratzearen datuak, bertan banku-kontuaren zenbakia adierazita, Udalak bertan zordundu ahal izateko gerorapena ematerakoan finkatutako epeen ordainketak, behin horiek iraganda, betiere horrela ezarri bada.

–Eskatutako geroratzearen edo zatikatzearen bestelako baldintzak.

–Data eta eskatzailearen sinadura.

3. Eskabidearekin batera, honako hauek ere aurkeztu beharko dira:

–Autolikidazioaren edo likidazio-aitorpenaren eredu ofiziala, behar bezala beteta, ordainketa geroratzeko eskaera badagokie araudi erregulatzaileak horrela egiteko galdatzen duen zorrei.

–Berme solidarioa edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria, 60.1. oinarrian ezarritakoarekin bat.

–Bermetzat eskainiz gero higiezinen hipoteka, higigarrien hipoteka edo bahitura eskualdaketaduna, bermean eskainitako ondasunen edo eskubideen gaineko balorazioa, enpresa edo profesional espezializatu independenteek egina. Bermetzat hirugarren baten fidantza pertsonala eta solidarioa eskainiz gero, haren kaudimena egiaztatzen duen ziurtagiria.

Hala behar denean, ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak.

Ordainagiria, egiten edo egin badu zorraren ordainketa partziala, 61.1.a oinarrian ezarritakoarekin bat.

Horiez gain, eskatzaileak, eskabidearekin batera, haren eskaeraren alde egoki jotzen dituen agiriak edo egiaztagiriak ere aurkezten ahalko ditu.

4. Bermearen lekapen osoa edo partziala eskatzen denean, 61.2 oinarrian xedatutakoarekin bat, honako dokumentazio hau aurkeztuko da banku-helbideratzearen eta bermearen datuen ordez:

–Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, non adieraziko baitu ondasun edo eskubiderik ez duela, edo berme gisara eskainitakoak baino ez duela.

–Enpresen kasuan, azken hiru ekitaldietako balantzeak eta galdu-irabazien kontuak, eta, halakorik bada, auditoretza-txostena.

–Beste edozein agiri -ekonomiaren edo ondarearen aldetik muntakoa izan daitekeena-, baldin eta Administrazioak beharrezko jotzen badu.

5. Baldin eta eskabidea, behar bezala beterik eta behar diren agiriez lagunduta, betearazteko aldiaren aurretik aurkezten bada, ez zaio premiamenduari hasiera emanen, hura ez ebatzi bitartean. Behin betearazteko aldia hasita dagoela aurkezten bada, Udalak abiatzen ahalko du, edo hasita badago premiamendu-prozedurarekin jarraitu, bahitutako ondasunak besterentzeko jarduketak eten beharko direlarik, gerorapenaren gaineko ebazpena jakinarazi arte.

6. Eskaeran hutsik atzemanez gero, hura interesdunari jakinaraziko zaio ohartarazita ez badu hamar eguneko epean hutsak zuzentzen jakinarazpena jasotzen duenetik eskaerak ez duela automatikoki ondoriorik ekarriko, eta, horrenbestez, zorra 15 eguneko epean ordaindu beharko duela eskaera bertan behera zein egunetan geratu eta hortik aitzina, ezertan eragotzi gabe data horretara bitarte sortutako berandutze-interesen likidazioa. Behin epe hori zorra ordaindu gabe iraganda, zorra premiamendu bidez galdatuko da.

7. Eskatzaileak zorra kitatuko balu izapidetzeko aldian, ulertuko da eskaera bertan behera utzi duela, eta hortaz dagozkion berandutze-interesak eta errekarguak likidatuko dira.

64. oinarria.

1. Ordaintzeko gerorapenak ematen dituzten ebazpenek zehaztuko dute zer epe ematen diren eta epe bakoitzean ordaindu beharrekoa, berandutze-interesak adierazita, posible delarik eskatutakoez besteko epeak eta baldintzak ematea. Orobat, ebazpenean aipatuko da eskatzaileak eman beharreko bermea edo, halakorik balitz, betebehar horren lekapena.

2. Oro har, eman beharreko gerorapenak eta gehieneko zatikatzeak hauexek izanen dira:

  • 15.000 euro baino txikiagoak diren zorrak, gehienez ere, sei hilabeteko epean geroratzen ahalko dira, eta bi epetan zatitu.
  • 15.000 euro baino handiagoak eta 50.000 euro baino txikiagoak diren zorrak, gehienez ere, hamabi hilabeteko epean geroratu ahalko dira, eta lau epetan zatitu.

50.000 euro baino handiagoak diren zorrak, gehienez ere, hemezortzi hilabeteko epean geroratzen ahalko dira, eta sei epetan zatitu.

Zordunak abiatu badu enpresa-jarduera bat edo jarduera profesional bat 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera Nafarroan, geroratutako zorrei aplikatu beharreko luzapena, gehienez ere, hemezortzi hilabetekoa izanen da eta gehienez 6 epetan zatikatzen ahalko da.

3. Zorra-ordainketak geroratu edo zatikatzeko eskaerak espresuki ebatzi beharko dira hiru hilabeteko epean. Hala egin ezean, ez onartutzat joko dira.

4. Zorren gerorapena edo zatikapena espresuki edo ustez ukatuz gero:

a) Gerorapena borondatezko aldian eskatu bazen, zorra hamabost eguneko epean kitatu beharko da berariazko ebazpena jakinarazi eta hortik aitzina edo eskaera ukatutzat jotzen denetik administrazio-isiltasuna dela medio. Berandutze-interesak likidatuko dira borondatezko aldia igarotzen denetik ebazpena edo ustezko ukapena ematen den arteko epeari dagokionez. Behin epe hori zorra ordaindu gabe igarota, hura premiamendu bidez eskatuko da.

b) Gerorapena betearazteko aldian eskatu bazen, premiamendu bideak aurrera eginen du.

65. oinarria.

Salbuespen gisa bakarrik emanen da gerorapenik, 150 euro baino txikiagoak diren zorretarako, edo aurreko oinarrian aipatutakoez besteko epeak ezarriko.

66. oinarria.

1. Gerorapenetan, mugaegunean ez ordaintzeak honako ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Gerorapena eman zen momentuan zorra borondatezko aldian baldin bazegoen, premiamendu bidez galdatuko dira geroratutako zorra, sortutako interesak eta dagokien premiamendu-errekargua. Ordainketa finkatutako epeetan egiten ez bada, bermea betearaziko da; bermerik ez badago, edo, egonda ere aski ez bada, premiamendu-prozedurari ekinen zaio, ordaindu gabe dagoen zorra kitatzeko.

b) Gerorapena betearazteko aldian eskatu bazen, bermea betearaziko da, eta bermerik ez badago, edo, egonda ere, aski ez bada, premiamendu-prozedurak aurrera segituko du.

2. Zatikapenetan, epe bat ez ordaintzeak honako ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Zorra borondatezko aldian baldin bazegoen zatikapena eskatu zenean, gainerako epeak betetzat joko dira ordaindu gabeko epearen mugaegunean berean, eta epe guztiak galdatu ahalko dira, premiamendu bidez.

b) Zorra betearazteko aldian baldin bazegoen eskaera egin zen unean, premiamendu-prozedurak aurrera eginen du, ordaintzeke dagoen zor zatikatu osoa ordainarazteko, bermea betearaziz.

3. Emandako gerorapena edo zatikapena aurrez ezereztu daiteke honako sistema hauetako baten bidez:

a) Gerorapenaren titularrak edozein unetan aurrez ordaintzen ahalko ditu, osorik, ordaintzeke dituen epeari edo epeei dagozkien zenbatekoak. Berandutze-interesen likidazio berria eginen da, ordainketa benetan noiz egin eta horren arabera.

b) Gerorapenak edo zatikapenak indarra duten bitartean titularra Iruñeko Udalaren hartzekodun bada, ofizioz konpentsatzen ahalko da ordaintzeke dituen epeei dagozkien kopuruak eta berandutze-interesen likidazio berria egin, konpentsazioa noiz den eta horren arabera.

4. Gerorapenaren titularrak konkurtso-deklarazioaren eskaera aurkeztuz gero haren epemuga igarotzat joko da, eta legearekin bat ezarritako prozedurekin bat kobrantza gauzatuko da.

4. ATALA

Diruzaintzako eragiketak eta zorra birfinantzatzekoak

67. oinarria.–Diruzaintzako soberakinak non eta nola gorde.

Udaleko Diruzaintzaren aurreikuspenetan aldi baterako likidezia-soberakinik atzemanez gero, horiek jasotzeko finantza-entitateetan irekitako soberakin-kontuetan gordetzen ahalko dira, Diruzaintzaren kudeaketa errentagarri egite aldera. Kontu horiek, edonola ere, ageriko finantza-kontu gisara eratuko dira, edo bestela, epe finkorako ezarpen edo gordailu bezala, edota aktiboen aldi baterako lagapen modura, azken kasu horretan arriskurik ekarri ez eta mugaeguna aurrekontu-ekitaldiaren barruan eduki behar dutelarik.

Eragiketak Udalarekin arrisku-posizioak dituzten finantza-entitateekin kontratatuko dira, betiere eskaintza onuragarrienarekin bat eta eraginkortasun, eragimen eta arrazionaltasun printzipioak betez, baliabideen kudeaketan.

6. oinarria.–Diruzaintzako behar iragankorrei aurre egiteko kreditu eragiketak.

Udaleko Diruzaintzaren aurreikuspenetan aldi baterako likidezia-beharrik atzemanez gero, eta ordainketak garaiz egite aldera, kreditu eragiketa bat edo gehiago kontratatzen ahalko dira finantza-entitateekin, betiere, gehienez, urtebeterako. Kontrataziorako espedientean txosten tekniko bat sartuko da ordainketen eta diru-sarreren epemugetan izandako diferentziek likidezian eragindako aldi baterako defizita finantzatzeko beharra justifikatze aldera.

69. oinarria.–Kreditu-eragiketen birfinantzaketa.

Udalaren interesetarako komenigarri bada, zorraren izaerak aukera ematen badu eta Udaleko Osoko Bilkurak kasuan kasuko eragiketa baimentzen badu, epe luzeko mailegu eta kredituak kontratatzen ahalko dira, dauden kreditu-eragiketak hein batean edo osorik birfinantzatze aldera. Onespen-espedientean, halako txosten tekniko bat sartuko da non birfinantzamendua eragin duten finantza- zein aurrekontu-inguruabarrak justifikatuko baitira.

7. TITULUA

Fiskalizazioa eta kontabilitatea

70. oinarria.

Gastuen eta diru-sarreren kontrola eta fiskalizazioa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean, indarra duten gainerako lege-xedapenetan eta, esparru arauemaile honi dagokionez, oinarri hauetan eta Iruñeko Udalaren erabakietan xedatutakoari jarraikiz eginen dira.

Eskubideen aitorpenik izanez gero, aski izanen da Kontabilitatean horren berri jasotzea, halako eran non, gero, egiaztatzeko jarduketak eginen baitira, laginketa edo ikuskatze teknikak erabiliz.

3.000 eurotik gora (BEZa kanpo) jotzen duten fakturak izapidetzeko, kreditua aurrez erreserbatzeko eskatuko da.

71. oinarria.

Ez dira aldez aurretik kontu-hartzailetzaren mendekoak izanen honako hauek: material inbentariaezinei dagozkien gastuak, foru legeek araututako kontratuen ondorioa izaki haiek izapidetzeko faktura baino beste agiririk eskakizun ez duten gastuak, aldizkako gastuak eta segidako traktuko gainerakoak, behin kontu hartuta haiek eragin dituzten egintzaren edo kontratuaren hasierako aldiari edo haien aldaketei dagokien gastua.

Gastua fakturaren kontra izapidetzen bada, gasturako baimena emateko, xedatzeko eta betebeharra aitortzeko faseak baturik, Alor kudeatzailearen Zuzendaritzak berariaz berretsi beharko du espedientean horrela izapidetu behar dela, Kontratu Publikoei buruzko Foru legean ezarritakoaren arabera.

72. oinarria.

Gainerako gastuei aldez aurretik kontu hartzea honako alde hauek egiaztatzera mugatuko da:

a) Aurrekontuko krediturik dagoen, eta proposatutakoa egin gogo den gastu edo obligazioaren izaerarako egokia den.

b) Obligazioak edo gastuak organo eskudunak sortzen dituen.

Organo kontu-hartzaileak egokitzat jotako adina ohar osagarri egiten ahalko ditu. Ohar horiek, hala ere, ez dute inolako ondoriorik izanen, espedienteen izapidetzea etete aldera.

Oinarri honek aipatzen duen fiskalizazio mugatuaren mende paratutako betebeharrak edo gastuak erabateko fiskalizazioaren xede izanen dira geroago. Hori aipatu fiskalizazioa sorrarazi zuten egintza, agiri edo espedienteen lagin adierazgarrien gainean eginen da, kasuan-kasuan aplika daitezkeen xedapenekin bat egiten duten egiaztatzeko, eta kredituak kudeatzean legezkotasunaren betetze maila zehazte aldera.

Geroago, Kontu-hartzailetzak txosten idatzia aurkeztuko du, eta han bilduko ditu fiskalizazioetatik ateratzen diren ohar eta ondorio guztiak. Alkatetzak Osoko Bilkurari igorriko dizkio txostenak eta organo kudeatzaileek egindako oharrak.

73. oinarria.

Hilabete oro, hurrengo hilabete naturalean, Udaleko Gobernu Batzarrari eta Lehendakaritzaren eta Kontuen Batzordeari emanen zaie Aurrekontuen betearaztearen berri, bai eta Diruzaintzaren mugimenduena ere, indarra duen legerian aipatutako moduan.

Halaber, aldizkakotasun berarekin, Udaleko Gobernu Batzarrari eta Lehendakaritzaren eta Kontuen Batzordeari igorriko zaie aurreko epean aurrekontuetan izandako aldaketen zerrenda.

2/1995 Foru Legearen 246.4 artikuluak aipatzen dituen txostenei dagokienez, Kontu-hartzailetzak Kontu orokorraren gainean egindako txostenarekin batera, aipatu artikuluaren 2 eta 3 zenbakietan agertzen diren espedienteen zerrenda igorriko zaio Osoko Bilkurari.

8. TITULUA

Udalaren harremanak erakunde autonomoekin, partaidetza
osoko eta gehieneko sozietateekin eta udal fundazioekin

74. oinarria.

Udalak bere erakunde autonomoekin dituen harreman ekonomikoak zein aurrekontukoak honako hauetan aurreikusitakoaren arabera gauzatuko dira: erakunde autonomoen estatutuetan, organo eskudunak, halakorik egin behar izatera, onetsiko dituen kontratu-programetan, oinarriotan edo aplikatzeko modukoa izan daitekeen beste edozein xedapenetan.

75. oinarria.

Udalak bere partaidetza osoko eta gehieneko sozietateekin zein bere fundazioekin dituen harreman ekonomikoak zein aurrekontukoak honako hauetan aurreikusitakoaren arabera gauzatuko dira: beren estatutuetan, organo eskudunak, halakorik egin behar izatera, onetsiko dituen jarduketa-protokoloetan eta oinarriotan.

Sozietate horien aurreikuspen egoera-orriek eta haien inbertsio- eta finantzamendu-planek, behin onetsi eta Aurrekontu Orokorrari erantsiak izanda ere, ez dute mugatuko sozietateek aurrekontuko ekitaldian gauzatu beharreko jarduna, eta ez zaizkio horri lotuko, juridikoki zuzenbide pribatuko entitateak izateak dakarkien kudeaketarako autonomia dela medio. Egoera-orri horietan bereziki aipatu beharko dira Udaletik datozen ekarpenak eta ekarpen horiek finantzatutako gastuak.

Horren arabera, sozietateek haien egoera-orrietan jasotakoez besteko zenbatekorik edo izaerarik izan dezaketen jarduketei ekiten ahalko diete. Aurreikusi gabeko jarduketa berri horietako batek Udalak finantzatzea behar badu, Udalaren aurrekontuan gastua onesteko eskudun den organoak espresuki onetsiko du, sozietateak jarduketari ekin aurretik, Udalaren finantzaketaren xede-aldaketa edo hasiera batean aurreikusitako zenbatekoa handitzea. Kasu honetan muga bakarrak izanen dira lotura juridiko berean kreditua izatetik datozenak edo, bestela, Udalaren aurrekontua eta finantzaketa aldatu beharko dira, izan ere, kredituak finantzaketa ukitua izanez gero, 10. oinarrian ezarritakoari eginen zaio men.

76. oinarria.

Baldin eta sozietateak gomendio-araubidearen pean ari badira, 2/2018 Foru Legearekin bat edo Aurrekontuko kredituen kargura Udalak espresuki aginduta, gomendioa edo enkargua onesteko eskumena duen organoak horri dagokion gastua ere onetsi beharko du, sozietateak jarduketei heldu aurretik onetsi ere, jarduketa horiek sortzen ahal dituzten konpromiso ekonomikoak onartzeko behar den finantzaketa bermatze aldera.

Baldin eta kontratuen gaineko arauek faseak metatu eta gastua faktura bidez izapidetzea onartzen badute, ez da beharrezkoa izanen aldez aurretik gastua baimentzea.

77. oinarria.

Partaidetza gehieneko sozietateak Iruñeko Udalaren ekarpen orokorren bidez finantzatzen badira, eta justifikazio-bidetzat urteko kontuak eman behar badituzte, horiek argibide edo egoera beharrezkoak bildu behar dituzte helburu hori betetze aldera. Hori horrela, entitate horiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte beren kontabilitate-sistemetan justifikazioa egiaztatzeko.

78. oinarria.

Iruñeko Udalak justifikatutako gastuen arabera gauzatuko du erakunde autonomoei, partaidetza osoko eta gehieneko sozietateei eta udal fundazioei ordaintzeko araubide ekonomikoa, salbu eta entitate horiek justifikatu eta egiaztatzen badute konturako ordainketak jasotzeko beharra, ezertan eragotzi gabe Iruñeko Udalaren Funtsak Antolatzeko Planak horri buruz ezarritakoa.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Udalaren obrak, hornidurak edo laguntza kontratatzeko prozeduretan parte hartu nahi duten pertsona natural edo juridikoek Udalarekiko tributu-betebeharrak eguneratuak izan beharko dituzte.

Xedapen honen ondorioetarako, tributu-betebeharrak eguneratuak izateak esan nahi du halakoak betearazteko bidean sartua ez egotea.

Bigarrena.–Udalaren diru-laguntzen onuradun edo edozein tituluren hartzekodun diren pertsona naturalek zein juridikoek ezin izanen dituzte haiek kobratu, harik eta Udalarekiko tributu-betebeharrak eguneratuak izan arte.

Udalari zerbitzu bat emateko, jarduera bat egiteko edota esparru publikoa beraiek ez beste ez erabiltzeko edo bereziki aprobetxatzeko baimena eskatzen dioten pertsona natural edo juridikoek eguneratuak izan beharko dituzte lehenagotik antzeko jardueretan aritzeko Udalarengandik jasotako baimenek sortutako tributu-betebeharrak.

Xedapen honen ondorioetarako, tributu-betebeharrak eguneratuak izateak esan nahi du halakoak betearazteko bidean sartua ez egotea.

Hirugarrena.–Oro har, ixteko eguna abenduaren 31n finkatzen bada ere, Udaleko alorrek eta erakunde autonomoek epe gehigarria izanen dute, ixteari dagozkion eragiketa guztiak burutu ahal izateko.

Xede horretarako, Udaleko alorrek eta erakunde autonomoek betebeharren aitorpenak izapidetzen ahalko dituzte, betiere horiek ekitaldi barruan benetan egindako gastuei badagozkie, hurrengo urteko urtarrilaren 15a mugaeguna izaki. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatutzat joko da epea. Halakoen agiriek dagokien data eramanen badute ere, bertan berariaz aipatuko da izapidetzen diren gastuak aurreko ekitaldian zenbatuko direla.

Laugarrena.–Aitortutako betebehar baten ordainketa aurreratzeko prozedura indarra duen Funtsak Antolatzeko Planean ezarritakoa izanen da.

Bosgarrena.–Ekitaldian zehar ez-erabilgarri deklaratu daitezkeen inbertsio-kredituak berriz ere deklaratuko dira erabilgarri Alkatetzak emandako ebazpen espresu bidez, behin 41. oinarrian aipatzen den baimena lortu eta gero.

Seigarrena.–Udalaren eta haren ordezkaritzen antolamendu-egituran aldaketarik izanez gero, ahalmena ematen zaio Alkatetzari organigramaren ondorioz sortuko diren egokitzapenak egiteko, betiere aurrekontuetako kredituen izendapen ekonomiko edo funtzionala ukitu gabe.

Zazpigarrena.–2019. urteko kontabilitate-datuak eta -agiriak egokituko dira Udal-antolaketaren egitura organikora eta irailaren 23ko Nafarroako toki entitateen aurrekontu-egitura onesten duen 234/2015 Foru Dekretua aplikatzetik sortzen diren programen eta ekonomiaren araberako aurrekontu-egiturara. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako egokitzapenak Aurrekontu orokor Bakarraren espedientean txertatutako bihurketa-taulen arabera eginen dira.

Zortzigarrena.–Fidantza eta Gordailuko eragiketa guztien tratamendua aurrekontuez bestekoa izanen da.

Bederatzigarrena.–Indarrik gabe uzten dira Udalak aurreko ekitaldietarako onetsi dituen oinarriak, hauei kontra egiten dieten orotan.

Hamargarrena.–Oinarri hauetan berariaz xedatua ez den orotan, edo indarrik gabe geratutako edukirik bada edo indarra duen araudian aldaketak egitearen poderioz eduki batzuk zuzenean ukitzen badira, zuzenean aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen aginduak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrarenak, apirilaren 27ko Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoarenak eta horiek garatzeko erregelamenduenak. Lege- edo erregelamendu-aginduetara bidalita egindako oharrak arau horietan unean-unean indarra duten edukien gainekoak direla ulertuko da.

Hamaikagarrena.–40. oinarria, Udal-taldeendako diru-laguntzak justifikatzeko baldintzak arautzen dituena, aplikagarri izanen zaie 2019ko eta hurrengo aurrekontuetako kredituen kargura emandako diru-zuzkidurei.

LEHEN ERANSKINA

4. Oinarriari buruzkoa.–Partida zabalgarriak.

4. oinarrian ezarritakoarekin bat, aurreikusi gabeko diru-sarreren bat jasoz gero, edo horrek Diru-sarreren Aurrekontuan esleituriko kopurua baino gehiago jotzen badu, baldin eta gastu baten exekuzioari zuzenean loturik badago, handitu ahal izanen da dagokion gastuaren aurrekontu-aplikazioa, eta zehazki, hurrengoak:

Iruñeko Udalaren aurrekontua

GASTUAK

DIRU-SARRERAK

KODEA

IZENA

KODEA

IZENA

30/15110/227502

Ordezko Betearazpenen Kontratuak

39902

Obrak, partikularren kontura

Hirigintza Gerentziaren aurrekontua

GASTUAK

DIRU-SARRERAK

KODEA

IZENA

KODEA

IZENA

15122/609000

Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak

70000

Iruñeko Udalaren ekarpena

15122/780000

Transferentziak, familiei (Berrostatzeak)

70000

Iruñeko Udalaren ekarpena

BIGARREN ERANSKINA

4. Oinarriari buruzkoa.–Organoen eskumenak, kredituak aldatzeko.

ORGANOA

ESKUMENAK

Alkatetza

Transferentziak gastuen alor bereko partiden artean

Oinarri hauetan handitzeko modukoak aitortutako kredituak handitzea

Transferentziak, langileria gastuetako partiden artean

Osoko Bilkura (erabaki hutsaz)

Kreditua sortzea

Kreditu-geldikinak gehitzea

Osoko Bilkura (argitaratu beharreko erabaki bidez).

Kredituaren gaineko bestelako aldaketak

HIRUGARREN ERANSKINA

16, 17, 19 eta 21. oinarriei buruzkoa.–Gastua baimendu, xedatu eta aitortzeko, eta ordainketa agintzeko organoa.

1.–Gastua gauzatzeko organoa.

1.1. Udala.

–Zinegotzi Ordezkariak eta Zuzendaritzak, haien eskuordetzeko gaietan.

–Udalaren gainerako organoak, indarreko legeek ezarritako gastuetan, edo, eskuordetzerik izatera, horietan ezarritakoetan.

1.2. Erakunde autonomoak.

Erakunde bakoitzeko Lehendakaritzak eta Gobernu Organoak gauzatuko dituzte gastuak indarreko legeek eta haien estatutuek ezarritakoarekin bat.

2.–Eskumen orokorrak.

Alkatetzaren, zinegotzi ordezkarien eta horretarako eskuordetuak izan diren beste organoen eskumena izanen da Alkatetzaren xedapen edo ebazpenetan ezarriak diren gastuak izapidetzea, betiere zeinek bere alorrari edo zuzendaritzari dagozkionak. Salbuetsiak dira alorreko zuzendaritza bati baino gehiagori atxikitako gastuak, bai eta beste zenbait ere, baldin eta, gastu horien ezaugarriak direla medio, era berezi batez betearazi behar badira.

Baldin eta alor jakin bati egotzitako eskumenak garatzearen poderioz alor horrek beste alor baten aurrekontuko aplikazioen kargura kudeatu behar baditu hainbat gastu, eranskin honetan espresuki aurreikusirik egon gabe, espedientean jasoko da kreditua kudeatzeko baimena, kreditua aurrekontuen zein kode organikotan sartuta egon eta horren arabera eskumena duen Idazkaritza Teknikoak emana.

Alor batzuek partekatzen duten aurrekontu-aplikazioen kudeaketaren kasuan (3. puntuaren arabera), Kontabilitate-departamentuak unean-unean baimenduko du kontabilitate-sarrera. Kudeaketa horrek sortzen duen gastuak gehiago jotzen badu aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kreditu-saldoak baino, Kontabilitatean baimen bat aurkeztu beharko da, kreditua zein kode organikori egotzita egon eta horren arabera eskumena duen Idazkaritza Teknikoak emana.

3.–Beste hainbat eskumen.

3.1. Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra.

3.1.1. Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritza.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzaren eskumenekoak izanen dira jarraian aipatzen diren partidei dagozkien gastuak:

  • 202000 Lokalen alokairua: betiere lokalak noizbehinka edo modu puntual batean erabiltzen ez badira, kasu horretan dagozkien alorrek kudeatuko baitituzte.
  • 212020 Komunitate-gastuak.
  • 215000 Bulegoko altzarien eta tresneriaren mantentze-lanak, 21/92061 azpiprograman.
  • 220000 Bulegoetako material suntsikorra eta 14. oinarriarekin bat gastu arrunt gisara jo eta 220000 kodeari egotzi ezin zaizkionak.
  • 221040 Jantziak, 60/13000 azpiprogramari egotzitakoa izan ezik.
  • 221100 Garbiketa-materialak.
  • 224010 Ibilgailuen aseguruak.
  • 224020 Erantzukizun zibileko aseguruak.
  • 224030 Kalte materialetarako aseguruak, salbu eta Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrari dagozkionak.
  • 224040 Istripu aseguruak (21/92061 azpiprograma).
  • 212050 Garbiketa-kontratuak, 21/92061 azpiprograma: Edukiontzi higieniko-sanitarioak instalatu eta mantentzeko kontratua.
  • 625000, 635000 Altzariak eta bulego-tresneria.
  • Ondasun higiezinen ondare-kudeaketak sortutako gastuak eta Udala parte den jabekide-erkidegoetan egindako inbertsio-gastuak, zeinak dagozkien inbertsioen aurrekontuko aplikazioei egotziko baitzaizkie, betiere gastuen izaeraren arabera, behin Alorrari jakinarazi eta gero.

Baldin eta, salbuespen gisara, berandutze-interesak 20/93400/352000 partidaren kargura (Diru-bilketa eta Diruzaintza. Berandutze-interesak) izapidetzen badituzte udal-alorrek, Iruñeko Udaleko Ogasun, Gizarte Ekonomia, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko Alorreko Idazkaritza Teknikoak baimena emanen du, unean-unean, haren kontabilitatera eta kreditura sartzeko.

3.1.2. Giza Baliabideetako Zuzendaritza.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorreko Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren eskumenekoak izanen dira I. Kapituluari (Langileria-gastuak) dagozkion gastuak.

3.2. Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra.

Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorraren eskumenekoak izanen dira honako aurrekontu-aplikazio hauei dagozkien gastuak:

  • 50 33800 227000.–Osasungarritasun publikorako kontratuak (komun kimikoen kontratazioa).

3.3. Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorra.

3.3.1. Hiri Kontserbazioko eta Proiektuetako Alorra.

Hiri-Kontserbazioko eta Proiektuetako Zuzendaritzaren eskumenekoak izanen dira honako partida hauei dagozkien gastuak:

  • 221020.–Gas-kontsumoa.
  • 212010.–Civivox Eraikinak Mant.
  • 212030.–Eraikinen mantentze-lanetarako kontratua.
  • 214000.–Garraioaren kontserbazioa eta mantentze-lanak.
  • 221001.–Udal-eraikinetako elektrizitatea.
  • 221003.–Semaforoen elektrizitatea.
  • 221011.–Udal-eraikinetako ura.
  • 221012 Ureztatzeko ura, kanona eta harguneak.
  • 221031.–Ibilgailuen erregai-kontsumoa.
  • 221032.–Berokuntza.
  • 212050.–Garbiketa-kontratuak.
  • 225021.–Zaborren gaineko tasa.
  • 624000, 634000 Ibilgailuak (Herritarren Segurtasuneko Alorrarenak izan ezik).

Eta honako zerrenda honetan aipatzen diren aplikazioei dagozkien inbertsioak:

  • 40/13400/609000.–Mugikortasuna. Erabilera orokorreko azpiegiturak eta ondasunak.
  • 40/31140/622030.–Zoonosi Unitatea. Osasun-eraikinak.
  • 50/32320/622040.–Ikastetxe Publikoak. Ikastetxeak.
  • 50/33310/609080.–Kultur azpiegiturak. Ondare historiko artistikoa.

Hiri Kontserbazioko eta Proiektuetako Zuzendaritzak kudeatu behar baditu 2019ko ekitaldian zehar egitekoak diren aurrekoen izaera bereko inbertsioak, artean eranskin honetan sartu ez direnak, beren espedienteetan baimen bat jaso beharko dute ukitutako aurrekontu-aplikazioak lotura organikoa zein Alorrekin eduki eta horren Idazkaritza Teknikoak emana.

Halaber, udal-alorrek Hiri Kontserbazioko eta Proiektuetako Idazkaritza Teknikoaren berariazko baimena jaso beharko dute, Eranskin honi jarraikiz gastuak izapidetu ahal izateko Alor horrek kudeatzekoa den aurrekontuko inbertsio-aplikazioaren kargura.

Indarra duen aurrekontuari gehituko zaizkion kreditu-geldikinak hasierako ekitaldian izapidea zein alorrek hasi eta horrek berak kudeatuko ditu.

LAUGARREN ERANSKINA

18. oinarriari buruzkoa.–Gastu engaiatuak.

Urte hasieran kontabilizatu beharreko gastuak honako hauek dira:

–Langileria-gastuak (1. kapitulua).

–Itundutako maileguen interesak (3. kapitulua).

–Itundutako maileguen amortizazio kuotak (9. kapitulua).

–Errentamenduak.

–Hainbat urtetarako gastuak, engaiaturiko kopuruan.

–Segida duten kontratuak, besteak beste, honako hauek:

  • Bulegoko tresneriaren mantentze-lanak.
  • Informazio tresneriaren mantentze-lanak.
  • Elektrizitatea.
  • Ura.
  • Telekomunikazioak.
  • Gas naturala.
  • Eta antzeko diren beste zenbait.

Ekitaldian zehar halako beste kontratazioren bat eginez gero, une horretan kontabilizatuko da zenbatekoa, betiere hura amaitu arte aurreikusitako kopuruei dagokiena.

BOSGARREN ERANSKINA

22. oinarriari buruzkoa.–Gastuak kudeatzeko hainbat fase biltzea egintza administratibo batean.

Honako gastu hauen kasuan biltzen ahalko dira egintza bakar batean gastua izapidetzeko 22. oinarrian ezarritako faseak, edozein funtziotarako bildu ere:

–Alokairuak.

–Komunitate-gastuak.

–Makineria txikiaren, altzarien, bulegoko tresneriaren eta instalazioen mantentze- eta konpontze-lanak.

–Beste hainbat ibilgetu materialen mantentze eta konpontze lanak.

–Iragarkiak eta harpidetzak.

–Bulegoko gastuak.

–Posta, telefono eta telegrafo gastuak.

–Kontrataturiko aseguru sariak.

–Udalaren jabetzako higiezinek sortu tributuak.

–Ordezkaritza eta protokolo gastuak.

–Dietak, lokomozio gastuak eta beste hainbat kalte-ordain.

–Maileguak formalizatzeko gastuak.

–Berandutze-interesak eta beste finantza gastuak.

–Diru-laguntzak, aurrekontuan aurretik zehaztu badira.

–Birgaitzeko diru-laguntzak.

–Desjabetzeak eta epaiak betetzea.

–Urbanizazio-kuotak.

Eta beste hainbat, aurrekoei parekatzen ahal bazaizkie.

SEIGARREN ERANSKINA

31. oinarriari buruzkoa.–Justifikatu beharreko ordainketak.

Justifikatu beharreko ordainketetarako aginduak egiten ahalko dira, alor eta programa guztietako gastuen aurrekontuko aplikazioen kargura, honako kode ekonomiko hauekin:

KODE
EKONOMIKOA

DESKRIBAPENA

162090

Funtzionarioen beste hainbat gizarte-gastu

204000

Garraio-materialaren alokairua

220010

Prentsa, aldizkari, liburu eta bestelako argitalpenak

221130

Animalien mantenua

221110

Material tekniko eta berezia

221990

Beste zenbait hornidura

222010

Tinbratze-gastuak

223000

Garraioa

226010

Protokolo eta ordezkapen jarduerak

226020

Publizitatea eta propaganda

226200

Jaiak

226990

Beste hainbat gastu

227060

Azterlan eta lan teknikoetarako kontratuak

227501

Kultur jardueren kudeaketa

230000

Kargu hautetsien dietak

230200

Langileen dietak

233000

Beste zenbait kalte-ordain

480000

Transferentziak, familiei

482090

Transferentziak, erakundeei

489000

Beste hainbat transferentzia

640020

Jabego intelektual eta industriala

681000

Ondareko lursailak

831000

Epe luzerako maileguak partikularrei

Justifikatu beharreko ordainketa-aginduak Alor eta programa guztien aurrekontuko 6. kapituluko aurrekontu-aplikazioetan (inbertsioak) ematen ahalko dira, higiezinen erosketak eragindako gastuetarako.

ZAZPIGARREN ERANSKINA

35. oinarriari buruzkoa.–Kutxa finkoko aurrerakinak.

Justifikatu beharreko funtsak igortzen ahalko dira, betiere kutxa finkoko aurrerakin gisara, Alor eta Programa guztietako aurrekontuko gastuen aplikazioen kargura, honako kode ekonomiko hauekin:

KODE
EKONOMIKOA

DESKRIBAPENA

162090

Funtzionarioen beste hainbat gizarte-gastu

202000

Lokalen alokairua

210000

Azpiegituren mantentze-lanak

213000

Tresnak, makinak eta lanabesak

220010

Prentsa, aldizkari, liburu eta bestelako argitalpenak

221130

Animalien mantenua

221060

Farmaziako produktuak

221110

Material tekniko eta espezializatua

221990

Beste zenbait hornidura

222010

Tinbratze-gastuak

222011

Jakinarazpenen banaketa

226010

Protokolo eta ordezkapen jarduerak

226060

Bilerak eta biltzarrak

226990

Beste hainbat gastu

227060

Azterlan eta lan teknikoetarako kontratuak

230000

Kargu hautetsien dietak

230200

Langileen dietak

233000

Beste hainbat kalte-ordain

240000

Hedapena eta argitalpen bereziak

480000

Transferentziak, familiei

Aurrekontuaz besteko hurrengo kontzeptuan aplikatuko dira kutxa finkoko aurrerakinak:

KODE
EKONOMIKOA

DESKRIBAPENA

56200

Kutxa finkoko aurrerakinak

ZORTZIGARREN ERANSKINA

38. oinarriari buruzkoa.–Aurrekontuan aurreikusitako diru-laguntza izendunak.

AURREKONTU APLIKAZIOA

ONURADUNA / KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

11/33501/482090

Euskaltzaindia / Euskara ikertu eta zaintzea. Hizkuntza normalizazioa

12.000,00

30/15220/482090

AREA, NAFARROAKO UNIBERTSITATEARI atxikitako entitatea, Arkitekturaren Bienala egiteko

24.000,00

30/15220/780000

Lezkairuko Zaldua 1Ako jabekideak

43.500,00

30/15220/780000

Lezkairuko Zaldua 1Bko jabekideak

45.000,00

30/15220/780000

Lezkairuko Zaldua 1Cko jabekideak

43.308,00

30/15220/780000

Lezkairuko Zaldua 1Dko jabekideak

42.025,00

30/15220/780000

Lezkairuko Zaldua 1Eko jabekideak

56.265,00

30/15220/780000

Tellaiturri 16ko jabekideak

43.000,00

30/15220/780000

Agur María zeharkalea 8ko jabekideak

48.000,00

30/15220/780000

Agur María zeharkalea 9ko jabekideak

45.000,00

30/15220/780000

Agur María zeharkalea 10eko jabekideak

48.000,00

30/15220/780000

Agur María zeharkalea 11ko eta Carriquiri 8ko jabekideak

64.000,00

30/15220/780000

Urdanoz multzoa 20ko jabekideak

75.000,00

50/33401/482090

La Pamplonesa Musika Banda Kultur Elkartea / Urteurrena ospatzeko laguntza

50.000,00

50/33401/482090

Olentzeroren Adiskideak Elkartea / Laguntza, abenduaren 24an Olentzeroren kalejira egiteko

15.000,00

50/33401/482090

Errege Magoen Kabalkadaren Elkartea / Laguntza, urtarrilaren 5ean Errege Magoen Kabalkada egiteko

50.000,00

50/33401/482090

Iruñeko Orfeoia / Hiriko musika-ondarearen hedapena eta kontserbazioa

100.000,00

70/23181/482090

Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Batzordea (CERMIN) / Finantzaketa, desgaitasuna dutenek parte hartzeko proiekturako, eta CERMINeko kide diren entitateen jardueren hedapena

15.000,00

70/23181/482090

Secretariado Gitano Fundazioa / Esku-hartze integrala gizartean, gutxiengo etnikoekin, Iruñean

30.000,00

70/23181/482090

Elikagai Bankua. Elikagaiak bildu eta kulturalki zein ekonomikoki egoera okerrenean dauden familien eta pertsonen artean banatzea, haien oinarrizko beharrak asetze aldera

40.000,00

70/23930/482090

Garapenaren aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundea (CONGDN) / Finantzaketa, gainerako GKEei proiektuen berri emateko eta haien arteko koordinaziorako, eta prestakuntza-ikastaroak funtsen erabileraren gainean aholkularitza emateko

36.000,00

10/23910/482090

Instituto de Promoción de Estudios Sociales-IPES ELKARTEA Fundazioa / Emakumeen Liburutegia-Dokumentazio Zentroa mantentzea

25.500,00

GUZTIRA

950.598,00

Iragarkiaren kodea: L1904111