60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Buztintxuriko C-2 unitatea urbanizatzeko proiektua eta Trenbideko kaleko 2ko higiezina eraisteko proiektua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15 ENE 19 (4/CV).

«Buztintxuriko C-2 unitatea urbanizatzeko proiektuaren eta Trenbideko kaleko 2ko higiezina eraisteko proiektuaren espedientea jendaurrean egon da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko azaroaren 6an hartu erabakiaren bidez hasiera batez onetsi (3/UV) eta 2018ko azaroaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu, honako hau erabaki da:

1.–Behin betiko onestea Buztintxuriko C-2 unitatea urbanizatzeko proiektua eta Trenbideko kaleko 2ko higiezina eraisteko proiektua, Mikel Gesta Cilvetik tramitera aurkeztua.

2.–Eman bekio erabaki honen berri Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiari, eta orobat Iruñerriko Mankomunitateari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.»

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1903286