60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Iruñeko Gazteendako 2019ko Literatura Lehiaketarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 442096.

Iruñeko Udalak “Iruñeko Gazteendako 2019ko Literatura Lehiaketa” deitu du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan.

Lehiaketaren helburua da saritzea Iruñean helbide edo ikastoki duten gazteek egindako literatura lanik hoberenak. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz edo gaztelaniaz idatzia egon behar du, eta jatorrizkoa eta argitaragabea izan. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu. Aurkezten diren lanek ezin dute sustatu edo azaldu pertsonen duintasuna eta giza eskubideak urratzen duen jarrera baztertzaile, xenofobo eta/edo sexistarik.

Olerkia eta narrazio laburra dira modalitateak, gaztelaniaz bai euskaraz, eta bi kategoria hauek ezartzen dira haietako bakoitzean:

14 urtetik 16 urtera bitarteko gazteak (biak barne) eta 17 eta 18 urteko gazteak.

Iruñean, 2019ko otsailaren 28an.–Komunitate Garapeneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Esther Cremaes Mayorga.

Iragarkiaren kodea: L1903025