60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldirako plantilla organikoa. Erabakia 2019ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditzen da Orbaizetako Udalaren 2019ko plantilla organikoa.

1. Funtzionarioak. Idazkaria. A maila. Orbaizetako eta Orbarako Udalen Batasuna. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %27,88. Egoera: hutsik. Aldi baterako betea: Edurne Eginoa Antxo. Antzinatasuna: 1995-10-22. Egoera: zerbitzu bereziak. Ordezkoa: Koba Valencia Caldevilla.

2. Lan-kontratudun finkoak. Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Marisol Txapar Urdangarin. Lanpostuko osagarria: %17. Antzinatasuna: 2007-01-10. Egoera: lanaldi murriztua.

Orbaizetan, 2019ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1903239