60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2019rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2019ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez onetsi zen Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileentzako 2019ko lan egutegia, arau hauek oinarri hartuta: ekainaren 19ko 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena; abenduaren 11ko 730/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko herrietako jaien egutegi ofiziala ezartzen duena; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanordu kopurua ezartzen duena; abenduaren 14ko 149/2017 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia onesten duena; eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk. Gisa hartara, egun hauek jaiegun izango dira eta haietan itxita egongo dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 21a, 22a eta 23a: herriko jaiak.

–Irailaren 30a: San Migel, herriko jaien hurrengo astelehena.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egongo dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2019ko lan egutegian kontuan hartutako jaiegunetan (gorago zerrendatuak).

Halaber, baliogabeak izango dira, 2019an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1903004