60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Borondatez birzatitzeko proiektua 6+8 exekuzio unitatean.
Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea borondatez birzatitzeko proiektua herri honetako Udal Planeko 6+8 exekuzio unitatean. 6+8 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeak (IFK: V71093546) sustatu du proiektua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.

Mendabian, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1902984