60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, 2019. urteko aurrekontu arrunta onetsi zuen hasiera batez.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 18an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da Udalaren 2019ko aurrekontua; eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 194.900,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 65.400,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 451.090,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 567.750,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 135.810,20 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.418.950,20 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 245.800,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 831.452,37 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 34.770,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 272.927,83 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 33.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.418.950,20 euro.

Melidan, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, José María Sesma Aznarez.

Iragarkiaren kodea: L1903000