60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak

Mañeruko Udalak, 2019ko otsailaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen honako hauek onestea: lurren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, eta kuotak zehazteko xedez zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeari jarraituz.

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,023

%12

1etik 15era

0,06

%12

16

0,16

%12

17

0,29

%12

18

0,43

%12

19

0,47

%12

20 edo hortik gora

0,48

%12

Koefiziente eta tasa horiek aplikatzekoak izanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta jakinarazten da ezen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, honako errekurtso hauetako edozein jar daitekeela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Mañeruko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mañerun, 2019ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1903290