60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa batzordeak, 2018ko abenduaren 30ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, iragarkia Udaleko ediktuen iragarki-taulan eta 2019ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean, argitaratua izan ondotik.

Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, Udalaren 2019ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat.

2019ko PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Egoera: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. 2019ko urtarrilaren 01etik aurrera, maila honetan: D. D mailarako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Iribarren Iturria, M.ª Teresa. Bitarte baterako idazkaria. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997-07-08.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Alzón Aldave, Angel M.ª Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2001-01-01. 2. funtzionario gradua. Funtzionario bilakatzeko ebazpena, 2013-11-04koa. 2019ko urtarrilaren 01etik aurrera D mailakoa, %12ko mailako osagarriarekin eta %7ko lanpostuko osagarriarekin.

Luzaiden, 2019ko otsailaren 28an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1902985