60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2019rako karga-tasak

Elizagorriko Udalak, 2018ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2019rako karga-tasak. Hona hemen: Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik 2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 14an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako JEZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %2,2 denbora tarte guztietarako, lurraren balio-gehikuntza zehazteko (zerga-oinarria). Kuota zehazteko zerga-tasa: %16.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Elizagorrian, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1902980