60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, honako honetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Kreditu-gehigarria

–Kreditua handitzea:

GASTUAK:

92002150000 partida.–Udaleko ondasunen mantentze-lanak. Zenbatekoa: 36.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1 8700 partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 18.000,00 euro. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (12.000,00 euro) eta Markalaingo Kontzejuaren ekarpena (6.000,00 euro).

Markalainen (Txulapain), 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1903033