60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkatetzaren ordainsaria

Funesko Udalak, 2019ko otsailaren 27an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Onestea, 2019ko martxoaren 11tik aurrerako ondorioekin, udal honetako Alkatetzaren dedikazio esklusiboko araubidea.

Bigarrena.–Jarraian ematen den ordainsarien araubidea finkatzea Udaleko alkatearen kargurako: urtean 2.200 euro garbi, hamalau hilabetekotan ordaintzekoak.

Hirugarrena.–Udal honetako alkatearen dedikazio esklusiboko araubideari dagokion alta eskatzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean. Udalak onartzen ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrak enpresei, bere zerbitzuko langileez, ezartzen dizkien betebeharrak.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, jar daitezkeen errekurtsoen araubidea bertan erantsita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.

Funesen, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1903061