60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2019ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2019 aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, honako honetan xedatuari jarraituz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Funesen, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1903059