60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Alkatetza beste baten esku uztea

Koldo Leoz Garciandia alkateak Emma Ruiz Sanz eta Ricardo Gómez de Segura Vergarache udal honetako alkateordeen esku utzi ditu berari dagozkion eginkizunak, 2019ko martxoaren 4tik 6ra eta 7tik 10era, hurrenez hurren, biak barne.

Eskuordetze honek indarra hartuko du ebazpen hau sinatzen den egunetik.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Lizarran, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1903289