60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

UE 3. unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 21ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UE 3. unitatea birzatitzeko proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko epea zabaltzen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2019ko martxoaren 4an.–Jarduneko alkatea, Emma Ruiz Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1903235