60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Aditzera ematen da honako hau izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea: 2019ko martxoaren 1etik apirilaren 15era bitarte, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, ezarritako ordutegian eta dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bestelako eratan (informazio gehiago Udalaren web-orrian: www.burlada.es).

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Burlatan, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1903064