60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako laguntzak arautzen dituen ordenantzaren 3. eta 4. artikuluetan

Burlatako Udalak, 2019ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Burlatako Udalaren Nazioarteko lankidetza-senidetzetarako laguntzak arautzen dituen ordenantzaren 3. eta 4. artikuluetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1903031